Ohiko galderak: Autobabes-planak egiteko gaitutako teknikariak
OHAR GARRANTSITSUA
Indargabetutako 2012ko abuztuaren 3ko, 2016ko irailaren 5eko edo 2024ko maiatzaren 16ko aginduen arabera akreditatutako teknikariak

Noiz eskatu behar dut berritzea?
- Akreditaziotik zenetik 5 urte igaro ez badira, horretarako deitutako berritze-azterketa gainditu eta 5 urteak bete aurreko hilabetean.
- Akreditazioa berritu zenetik 5 urte igaro badira, iraungita egongo litzateke; beraz, ezin izango dute berritzea eskatu aurreko hilabetean. Horregatik, berritzeko eskaera berritze-azterketa gainditu eta berehala egin beharko da.
Zer esan nahi du?
- SALBUESPEN GISA, duela 5 urte baino gehiago akreditatutako teknikariek akreditazioak indarrean jarraituko du lehen berritze-azterketaren deialdia egin arte..
- Hori SALBUESPEN GISA bakarrik gertatuko da azterketaren lehen deialdiarekin. Lehenengo azterketa-deialdiko azterketa aurkezten ez bada edo gainditzen ez bada, baliogabetu egingo da autobabes-planak egiteko gaitutako teknikari gisa akreditatzeko ebazpena, interesdunari entzun ondoren.
- Zein araudik erregulatzen du autobabes-planak egiteko gaitutako teknikarien akreditazioa?
- Zer baldintza bete behar ditut?
- Zer unibertsitate-titulazio ofizialek gaitzen naute zuzeneko akreditaziorako?
- Zer unibertsitate-titulaziok ematen didate akreditazioa lortzeko azterketa egiteko aukera?
- Zer da ebaluazio-batzordea?
- Zer dokumentazio aurkeztu behar dut?
- Eska al dezaket akreditazioa azterketa gainditu gabe?
- Nola aurkeztu behar dut eskabidea?
- Noiz eska dezaket akreditazioa?
- Zein da ebazteko eta jakinarazteko epea?
- Nola parte har dezaket autobabes-planak egiteko goi-mailako prestakuntza-ikastaroetan?
- Derrigorrezkoa al da etengabeko prestakuntza egitea?
- Akreditazioa gal dezaket?
- Nire akreditazioa iraungitzen da?
- Indargabetutako 2012ko abuztuaren 3ko, 2016ko irailaren 5eko edo 2024ko maiatzaren 16ko aginduen arabera akreditatutako teknikariak
- Nola erreklama dezaket kontrako ebazpena jasotzen badut?
- Datu babesaren gaineko eskubideak egikaritu
Zein araudik erregulatzen du autobabes-planak egiteko gaitutako teknikarien akreditazioa?
AGINDUA, 2025eko uztailaren 24koa , Segurtasuneko sailburuarena, Autobabes-Planak egiteko gaitutako pertsonal teknikarien akreditazioa nola lortu eta berriztu arautzen duena.
Zer baldintza bete behar ditut?
Autobabes-planak egiteko gaitutako teknikarien akreditazioa bi modutan lortu daiteke: zuzenean, titulazio espezifikoa dutela egiaztatuz, edo azterketa bat gaindituz.
Zuzeneko akreditazioa
- Autobabes-planak edo babes zibileko planak egiteko berariaz gaitzen edo kualifikatzen duen unibertsitate-titulu ofiziala duten pertsonak.
- Larrialdien Koordinazioko eta Babes Zibileko goi-mailako titulua (Lanbide Heziketako goi-mailako modulua).
- Unibertsitate-titulu ofiziala + Laneko Arriskuen Prebentzioko goi-mailako teknikariaren titulua duten pertsonak (urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuaren arabera).
- Unibertsitate-titulu ofiziala izanik, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak diseinatutako autobabes-planak egiteko goi-mailako prestakuntza-ikastaro bat gainditu duten pertsonek, Eusko Jaurlaritzan babes zibilaren eta larrialdien arloko eskumena duen zuzendaritzaren jarraibideei jarraiki, ikastaro hori akademian bertan edo akademiak aitortutako erakunde eta entitateetan egin bada.
Azterketa bidezko akreditazioa
- Unibertsitateko titulazio ofiziala + azterketa.
- Larrialdietako eta Babes Zibileko master, aditu edo espezialistako unibertsitate-titulu propioak lortu dituzten pertsonak + azterketa
Ikus Ohiko galderak: Autobabes-planak egiteko gaitutako teknikarien akreditazioarako edo akreditazioa berritzeko azterketa
Zer unibertsitate-titulazio ofizialek gaitzen naute zuzeneko akreditaziorako?
Besteak beste:
- Segurtasuneko eta larrialdietako gradua.
- Laneko arriskuen prebentzioko gradua.
- Babes zibileko eta larrialdien kudeaketako masterra, arriskuaren eta larrialdien kudeaketako masterra edo parekagarriak diren beste master batzuk.
Zer unibertsitate-titulaziok ematen didate akreditazioa lortzeko azterketa egiteko aukera?
- Aginduaren eranskinean adierazitako ikasketa-eremuetako unibertsitate-titulu ofizialak.
- Larrialdien eta Babes Zibilaren arloko berezko unibertsitate-tituluak, honako baldintza hauek betetzen dituztenak:
- Unibertsitate-zentro publikoek edo pribatuek programatutako eta emandako autobabeseko titulazio espezifikoak, ofizialki onartuak, baldin eta horiek osatzen dituzten irakasgaiek gutxienez 90 ordu eta/edo 4 ECTS kreditu lortzen badituzte
- Unibertsitate-zentro publikoek edo pribatuek programatutako eta emandako segurtasunaren zuzendaritzako eta kudeaketako titulazioak, ofizialki onartuak, baldin eta horiek osatzen dituzten irakasgaiek gutxienez 400 ordu eta/edo 16 ECTS kreditu lortzen badituzte.
Zer dokumentazio aurkeztu behar dut?
Zuzeneko akreditazioaren kasuan (titulazioa egiaztatuz):
- Eskabidea Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzara zuzenduta.
- Eskatzen den prestakuntza justifikatzen duten tituluak.
Azterketa bidez akreditazioaren kasuan (azterketa gainditu ondoren):
- Eskabidea Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzara zuzenduta.
Ikus Ohiko galderak: Autobabes-planak egiteko gaitutako teknikarien akreditazioarako edo akreditazioa berritzeko azterketa
Eska al dezaket akreditazioa azterketa gainditu gabe?
Ez. Akreditazio zuzeneko titulaziorik ez baduzu, akreditazioa eskatzeko ezinbesteko baldintza da aldez aurretik akreditazio-azterketa gainditu izana.
Nola aurkeztu behar dut eskabidea?
Izapide hori elektronikoki (internet bidez) egin daiteke:
Autobabes-planak egiteko gaitutako teknikarien akreditazioa eskaera (kodea: 1067501)
Noiz eska dezaket akreditazioa?
- Zuzeneko akreditazioa (prestakuntzaren bidez): une oro.
- Azterketa bidezko akreditazioa: akreditazio-azterketa gainditu ondoren.
Zein da ebazteko eta jakinarazteko epea?
Eskabideak ebazteko eta jakinarazteko epea sei hilabetekoa da, eskabidea aurkezten den egunetik aurrera.
Interesdunari dokumentazioa aurkezteko edo zuzentzeko eskatu bazaio, epe hori bertan behera geratuko da, errekerimenduaren jakinarazpena egiten denetik hartzaileak bete beharrekoa bete arteko denboran edo, hala dagokio, horretarako emandako epea agortu arte.
Ebazteko gehieneko epea bukatuta, berariazko ebazpenik eman ez bada, eskabideak administrazio-isiltasun bidez baietsi direla ulertuko da, alde batera utzi gabe presuntziozko egintzei buruz 39/2015 Legearen 47.f) artikuluan ezarritakoa (39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena).
Nola parte har dezaket autobabes-planak egiteko goi-mailako prestakuntza-ikastaroetan?
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak edo horrek aitortutako beste erakunde edo entitateren batek emango du ikastaroek.
Goi mailako prestakuntza ikastaroei buruzko informazioa Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia-ren web orrian lortuko duzu.
Derrigorrezkoa al da etengabeko prestakuntza egitea?
Bai. Etengabeko prestakuntzako ikastaroak urtero egin beharko dira, eta, nolanahi ere, berritzeko azterketa egin aurreko hilabetean.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak plataforma digital bat jarriko du etengabeko prestakuntza hori egiteko.
Akreditazioa gal dezaket?
Bai, ebazpena eragin zuten baldintzak galdu direla egiaztatzen bada, bai eta araudiak aipatzen duen etengabeko prestakuntza egiten ez bada ere.
Kasu horretan, Segurtasun Sailean babes zibilaren eta larrialdien arloko eskumena duen zuzendariak, interesdunari entzun eta gero, autobabes-planak egiteko gaitutako teknikariaren akreditazio-ebazpena baliogabetu ahal izango du.
Nire akreditazioa iraungitzen da?
Bai. Akreditazioa 5 urterako ematen da. Epe hori amaitu aurreko hilean, berritzea eskatu behar da.
Epe barruan eskatzen ez bada, akreditazioa galduko da.
Ikus Ohiko galderak: Autobabes-planak egiteko gaitutako teknikarien akreditazioa berritzea
Indargabetutako 2012ko abuztuaren 3ko, 2016ko irailaren 5eko edo 2024ko maiatzaren 16ko aginduen arabera akreditatutako teknikariak
Indargabetutako aginduen arabera lortutako akreditazioek indarrean jarraituko dute, egoera erregularizatu beharrik gabe, harik eta berritu arte.
Ikus Ohiko galderak: Autobabes-planak egiteko gaitutako teknikarien akreditazioa berritzea
Nola erreklama dezaket kontrako ebazpena jasotzen badut?
Ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal da Babes Zibileko Sailburuordearen aurrean, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik hasita, hilabeteko epean, errekurtsoa oinarritzen den arrazoien deskribapen zehatz eta sistematikoarekin eta erantsita doan dokumentazioa adierazten.
Babes Zibileko Sailordetza
Segurtasun Saila
Eusko Jaurlaritza
Donostia-San Sebastián 1
01010 Vitoria-Gasteiz (Araba)
Gora jotzeko errekurtsoa eredua (PDF, 42 KB)
Datu babesaren gaineko eskubideak egikaritu
- Zein araudik erregulatzen du autobabes-planak egiteko gaitutako teknikarien akreditazioa berritzea?
- Zenbatean behin berritu behar da akreditazioa?
- Noiz eskatu behar dut berritzea?
- Derrigorrezkoa al da etengabeko prestakuntza egitea?
- Zein da akreditazioa berritzeko prozedura?
- Nola aurkeztu behar dut eskabidea?
- Zer gertatzen da nire akreditaziotik 5 urte igaro badira, baina Jaurlaritzak ez badu azterketarik eskaintzen berritu ahal izateko?
- Zer gertatzen da iraungi aurreko hilabetean berritzea eskatzen ez badut?
- Zer gertatzen da nire akreditazioa iraungi ondoren ateratzen den lehen deialdiaren azterketa egiten ez badut?
- Zer gertatzen da nire akreditazioa iraungi ondoren ateratzen den lehen deialdiaren azterketa gainditzen ez badut?
- Indargabetutako 2012ko abuztuaren 3ko, 2016ko irailaren 5eko edo 2024ko maiatzaren 16ko aginduen arabera akreditatutako teknikariak naiz. Noiz eskatu behar dut berritzea?
Zein araudik erregulatzen du autobabes-planak egiteko gaitutako teknikarien akreditazioa berritzea?
AGINDUA, 2025eko uztailaren 24koa , Segurtasuneko sailburuarena, Autobabes-Planak egiteko gaitutako pertsonal teknikarien akreditazioa nola lortu eta berriztu arautzen duena.
Zenbatean behin berritu behar da akreditazioa?
Egiaztapenak 5 urteko balioa izango du. Epe hori igaro eta ez bada berritu, iraungi egingo da.
Noiz eskatu behar dut berritzea?
Eskaera iraungitze-dataren aurreko hilean egin beharko da.
Derrigorrezkoa al da etengabeko prestakuntza egitea?
Bai. Etengabeko prestakuntzako ikastaroak urtero egin beharko dira, eta, nolanahi ere, berritzeko azterketa egin aurreko hilabetean.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak plataforma digital bat jarriko du etengabeko prestakuntza hori egiteko.
Zein da akreditazioa berritzeko prozedura?
Akreditazioa berritzeko, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak urtero deitutako azterketa bat gainditu behar da.
Ikus Ohiko galderak: Autobabes-planak egiteko gaitutako teknikarien akreditazioarako edo akreditazioa berritzeko azterketa
Nola aurkeztu behar dut eskabidea?
Izapide hori elektronikoki (internet bidez) egin daiteke:
Autobabes-planak egiteko gaitutako teknikarien akreditazioa berritzeko eskaera (kodea: 1067502)
Zer gertatzen da nire akreditaziotik 5 urte igaro badira, baina Jaurlaritzak ez badu azterketarik eskaintzen berritu ahal izateko?
Akreditazioa indarrean egongo da nire akreditazioa iraungi ondoren eskaintzen den lehen azterketa-deialdia egin arte.
Hori bai, behartuta nago nire akreditazioa iraungitzeko aurreko hilean berritzeko eskatzera.
Zer gertatzen da iraungi aurreko hilabetean berritzea eskatzen ez badut?
Kasu horretan, Segurtasun Sailean babes zibilaren eta larrialdien arloko eskumena duen zuzendariak, interesdunari entzun eta gero, autobabes-planak egiteko gaitutako teknikariaren akreditazio-ebazpena baliogabetu ahal izango du.
Zer gertatzen da nire akreditazioa iraungi ondoren ateratzen den lehen deialdiaren azterketa egiten ez badut?
Kasu horretan, Segurtasun Sailean babes zibilaren eta larrialdien arloko eskumena duen zuzendariak, interesdunari entzun eta gero, autobabes-planak egiteko gaitutako teknikariaren akreditazio-ebazpena baliogabetu ahal izango du.
Zer gertatzen da nire akreditazioa iraungi ondoren ateratzen den lehen deialdiaren azterketa gainditzen ez badut?
Kasu horretan, Segurtasun Sailean babes zibilaren eta larrialdien arloko eskumena duen zuzendariak, interesdunari entzun eta gero, autobabes-planak egiteko gaitutako teknikariaren akreditazio-ebazpena baliogabetu ahal izango du.
Indargabetutako 2012ko abuztuaren 3ko, 2016ko irailaren 5eko edo 2024ko maiatzaren 24ko aginduen arabera akreditatutako teknikariak naiz. Noiz eskatu behar dut berritzea?
- Akreditaziotik zenetik 5 urte igaro ez badira, horretarako deitutako berritze-azterketa gainditu eta 5 urteak bete aurreko hilabetean.
- Akreditazioa berritu zenetik 5 urte igaro badira, iraungita egongo litzateke; beraz, ezin izango dute berritzea eskatu aurreko hilabetean. Horregatik, berritzeko eskaera berritze-azterketa gainditu eta berehala egin beharko da.
Zer esan nahi du?
- SALBUESPEN GISA, duela 5 urte baino gehiago akreditatutako teknikariek akreditazioak indarrean jarraituko du lehen berritze-azterketaren deialdia egin arte..
- Hori SALBUESPEN GISA bakarrik gertatuko da azterketaren lehen deialdiarekin. Lehenengo azterketa-deialdiko azterketa aurkezten ez bada edo gainditzen ez bada, baliogabetu egingo da autobabes-planak egiteko gaitutako teknikari gisa akreditatzeko ebazpena, interesdunari entzun ondoren.
- DEIALDIA Autobabes-planak egiteko gaituko teknikari akreditaziorako azterketa, abenduak 16. Lekuak
- Zer motatako azterketak daude?
- Noiz gainditu behar dut azterketa?
- Zer unibertsitate-titulaziok ematen didate akreditaziorako azterketa egiteko aukera?
- Akreditatzeko eta akreditazioa berritzeko azterketa bera izango da?
- Noiz izango da azterketa-deialdia?
- Nola eskatu ahal dut azterketan izena ematea?
- Egin al dezaket azterketa aurreko hilabetean etengabeko prestakuntza egin gabe?
- Indargabetutako 2012ko abuztuaren 3ko, 2016ko irailaren 5eko edo 2024ko maiatzaren 16ko aginduen arabera akreditatutako teknikaria naiz, eta Agindu berria indarrean sartzen denean 5 urte igaro dira nire akreditaziotik. Akreditazioa ezeztatzen al zait berritzea eskatu ez dudalako?
DEIALDIA Autobabes-planak egiteko gaituko teknikari akreditaziorako azterketa, abenduak 16. Lekuak
-
Autobabes-planak egiteko gaitutako teknikarien akreditazio-azterketaren helburua da akreditazioa ondoren eskatzea Euskal Autonomia Erkidegoan autobabes-planak egin eta idatzi ahal izateko behar den prestakuntza betetzen ez duten pertsonei, baina bai akreditazio hori lortzeko azterketara sartzeko aukera ematen dien prestakuntzarekin. Azterketan izena eman ahal izango dute 2025eko uztailaren 24ko Aginduaren 7. artikuluko baldintzak betetzen dituzten pertsona fisikoek:
a)2025eko uztailaren 24koa, Segurtasuneko sailburuarena, Autobabes-Planak egiteko gaitutako pertsonal teknikarien akreditazioa nola lortu eta berriztu arautzen duen aginduaren I. eranskineko ikasketa-eremuetako edozein unibertsitate-titulu ofiziala duten pertsonek
b)Larrialdien eta Babes Zibilaren arloko unibertsitate-titulu propioak honako baldintza hauek betetzen dituztenak
Oharra: Ebazpen honetan ez da berritze-azterketarako deialdirik egiten. SALBUESPEN GISA, duela 5 urte baino gehiago akreditatutako teknikariekakreditazioak indarrean jarraituko du lehen berritze-azterketaren deialdia egin arte.
Azterketak KZgunearen sareko zentroetan egingo dira, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak horretarako diseinatu eta garatutako Euskal Autonomia Erkidegoan autobabes-planak egin eta idatzi ahal izateko teknikari gaitua izateko akrditatzeko-probak kudeatzeko, egiteko, banatzeko eta ebaluatzeko garapen informatikoaren bidez.
Azterketek 40 galdera dituzte (eta erreserbako beste 5). Denak erantzun behar dira. 30 galderari zuzen erantzun behar zaie gainditzeko. Erantzun okerrak ez dira zenbatuko. Galderak test motakoak dira, lau erantzun-aukera dituzte, eta bakar batek balio du.
Azterketarako inskripzioa Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren bidez egingo da: https://www.euskadi.eus/ziurtagiria/autobabes-planak-egiteko-gaitutako-teknikariak/web01-tramite/eu/
Matrikulazio-eskaera aukeratutako eguna baino egutegiko 4 egun lehenago egin beharko da gehienez.
Matrikulak KZgunea zentrorako bakarrik balioko du, hau da, aukeratutako egun eta ordutegirako. Hori baliogabetu edo aldatu nahi izanez gero, altaren bide beretik egingo da, Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikotik. Matrikula bat baliogabetzeko edo aldatzeko epea 4 egun naturalekoa da.Hilaren 16rako egindako matrikula, jilaren 11rarte, egun osoan, interesdunak matrikula baliogabetu edo aldatu ahal izango du
Azterketa abenduaren 16an egingo da, leku (Kz gune) eta ordu hauetan:
Hegoalde Gunea (Alberto Schommer Kalea, 10, 01006 Vitoria-Gasteiz, Araba)
Ordutegia: 11:00-13:00// 18:00-20:00
Ibaiondo Gunea (Landaberde Kalea, 31, 01010 Vitoria-Gasteiz, Araba)
Ordutegia:16:00-18:00
Uribarri Gunea (Castaños Kalea, 11, 48007 Bilbao, Bizkaia)
Ordutegia: 11:00-13:00// 18:00-20:00
Otxarkoaga Gunea (Casals Pau Hiribidea, 19, Otxarkoaga - Txurdinaga, 48004 Bilbao, Bizkaia)
Ordutegia: 11:00-13:00
Zorroza Gunea (C. Clara Campoamor Kalea, 1, Basurto-Zorroza, 48013 Bilbao, Bizkaia)
Ordutegia: 18:00-20:00
Okendo Gunea (Nafarroa Hiribidea, 7, 20013 Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa)
Ordutegia: 12:00-14:00// 18:00-20:00
Alderdi Eder Gunea (Ijentea,1,20003 - Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa)
Ordutegia: 12:00-14:00// 18:00-20:00
Gaitegia:
- Real Decreto 393/2007, de 23 de marzo, por el que se aprueba la Norma Básica de Autoprotección de los centros, establecimientos y dependencias dedicados a actividades que puedan dar origen a situaciones de emergencia (BOE número 72 de 24/03/2007)
- Real Decreto1468/2008, de 5 de septiembre, por el que se modifica el Real Decreto 393/2007, de 23 de marzo, por el que se aprueba la norma básica de autoprotección de los centros, establecimientos y dependencias dedicados a actividades que pueden dar origen a situaciones de emergencia (BOE número 239 de 03/10/2008)
- 277/2010 dekretua, azaroaren 2koa, zenbait jarduera, zentro edo establezimenduren autobabes-betebeharrak arautzen dituena, larrialdiei aurre egiteko (EHAA 238 zenbakia, 2010/12/14)
- Hutsen zuzenketa, honako dekretu honena: 277/2010 Dekretua, azaroaren 2koa, zenbait jarduera, zentro edo establezimenduren autobabes-betebeharrak arautzen dituena, larrialdiei aurre egiteko (EHAA 289 zenbakia, 2014/01/22)
- 21/2019 dekretua, otsailaren 12koa, zeinaren bidez bigarrenez aldatzen baita larrialdi-egoerei aurre egiteko jarduera, zentro edo establezimendu zehatz batzuei ezartzen zaizkien autobabeserako betebeharrak arautzen dituen Dekretua (EHAA 38 zenbakia, 2019/02/22)
- 15/2012 legea, ekainaren 28koa, Euskadiko Segurtasun Publikoaren Sistema Antolatzekoa (EHAA 132 zenbakia, 2012/07/06)
- 1/2017 legegintzako dekretua, apirilaren 27koa, Larrialdiak Kudeatzeko Legearen testu bategina onartzen duena (EHAA 84 zenbakia, 2017/05/05)
- Ley 17/2015, de 9 de julio, del Sistema Nacional de Protección Civil(BOE número 164 de 10/07/2015)
- AGINDUA, 2025eko uztailaren 24koa, Segurtasuneko sailburuarena, Autobabes-Planak egiteko gaitutako pertsonal teknikarien akreditazioa nola lortu eta berriztu arautzen duena (EHAA 158 zenbakia, 2025/08/22)
Gaindituz gero, erabiltzaileak akreditazioa eskatu beharko du "Autobabes-planak egiteko gaitutako teknikari gisa akreditatzeko eskabidea" egoitza elektronikoaren bidez (https://www.euskadi.eus/ziurtagiria/autobabes-planak-egiteko-gaitutako-teknikariak/web01-tramite/eu/)
Zer motatako azterketak daude?
- Akreditazio-azterketa.
- Akreditazioa berritzeko azterketa.
Noiz gainditu behar dut azterketa?
- Akreditatzeko: zuzenean akreditatzeko baldintzak betetzen ez ditudanean, baina azterketa egiteko aukera ematen duten titulazioren bat badut.
- Akreditazioa berritzeko: 5 urtean behin.
Zer unibertsitate-titulaziok ematen didate akreditaziorako azterketa egiteko aukera?
- Aginduaren I. eranskineko ikasketa-eremuetako edozein unibertsitate-titulu ofizial.
- Larrialdien eta Babes Zibilaren arloko unibertsitate-titulu propioak honako baldintza hauek betetzen dituztenak:
- Berariazko autobabes-titulazioak, unibertsitate-zentro publikoek edo pribatuek programatuak eta emandakoak, ofizialki aintzatetsitakoak, baldin eta osatzen duten arloak gutxienez 90 ordura eta/edo 4 ECTS kredituetara iristen badira
- Segurtasun kudeaketa eta zuzendaritzaren titulazioak, unibertsitate-zentro publikoek edo pribatuek programatuak eta emandakoak, ofizialki aintzatetsitakoak, baldin eta osatzen duten arloak gutxienez 400 ordura eta/edo 16 ECTS kredituetara iristen badira.
Akreditatzeko eta akreditazioa berritzeko azterketa bera izango da?
Bai, azterketa bakarra izango da.
Noiz izango da azterketa-deialdia?
Azterketa gutxienez urtero deituko da.
Nola eskatu ahal dut azterketan izena ematea?
Izapide hori elektronikoki (internet bidez) egin daiteke:
Autobabes-planak egiteko gaitutako teknikarien akreditazioa lortzeko eta berritzeko azterketa (kodea: 1067504)
Egin al dezaket azterketa aurreko hilabetean etengabeko prestakuntza egin gabe?
Ez, etengabeko prestakuntza azterketaren aurreko hilean egin behar da.
Indargabetutako 2012ko abuztuaren 3ko, 2016ko irailaren 5eko edo 2024ko maiatzaren 16ko aginduren arabera akreditatutako teknikaria naiz, eta agindu berria indarrean sartzen denean 5 urte igaro dira nire akreditaziotik. Akreditazioa ezeztatzen al zait berritzea eskatu ez dudalako?
- SALBUESPEN GISA, duela 5 urte baino gehiago akreditatutako teknikariek akreditazioak indarrean jarraituko du lehen berritze-azterketaren deialdia egin arte.
- Hori SALBUESPEN GISA bakarrik gertatuko da azterketaren lehen deialdiarekin. Lehenengo azterketa-deialdiko azterketa aurkezten ez bada edo gainditzen ez bada, baliogabetu egingo da autobabes-planak egiteko gaitutako teknikari gisa akreditatzeko ebazpena, interesdunari entzun ondoren.
Azken aldaketako data:

Datu babesaren gaineko eskubideak egikaritu