Osasun Saila

Jantoki kolektiboak eta plater prestatu ez-industrialak

Ezagutu jantoki kolektiboak eta plater prestatu ez-industrialen establezimenduak

Establezimendu publikoak edo pribatuak, sozialak edo komertzialak, iraunkorrak edo sasoikoak dira, jardueratzat dutenak establezimenduan bertan kontsumitzeko edo etxeei, azken kontsumitzaileei, saltzeko edo hornitzeko janariak prestatzea edo janari prestatuak zerbitzatzea.

Kanpoan geratzen dira indarreko araudiaren arabera Elikagaien Erregistro Orokor Sanitarioan inskribatuta egon behar dutenak, baita esparru pribatuetan egiten eta kontsumitzen direnak ere (txokak eta horiekin parekatu daitezkeenak).

Nola sailkatzen dira?

  • Jantoki kolektiboak lau taldetan sailkatzen dira

    • 0. taldea: Ez dute elikagairik egiten, eta edariak edo janariak zerbitzatzera mugatzen dira. Talde honetan sartzen dira industria baimenduek erakusten eta zerbitzatzen dituzten produktuak.

    • I. taldea: Berehala kontsumitzeko elikagaiak egiten dituzte, baina ez dute otordu-zerbitzu osorik ematen propio prestatutako lokal edo guneetan. Talde honetan sartzen dira pintxoak edo plater konbinatuak egiten dituzten tabernak, pizzeriak, hanburgesategiak, bokatategiak eta horiekin pareka daitezkeenak, baita berehala kontsumitzeko arrisku baxuko menu sinpleak kantitate txikietan egiten dituztenak ere.

    • II. taldea: Menuak edo otordu osoak egin eta zerbitzatzen dituzte, oso bariatuak, mota eta jatorri askotakoak eta modu ezberdinetan prestatuak; jantoki batean edo propio egokitutako gune batean zerbitzatzen dituzte. Talde honen barruan sartzen dira menua, karta edo antzekoak eskaintzen dituzten establezimenduak.

    • III. taldea: Aurreko taldekoek bezala, oso produktu bariatuak egiten dituzte (prestaketari, osagaiei, estaldurei eta osasun-arrisku mailei dagokienez), baina kantitate handitan eta aldez aurreko prestaketa handiarekin, jankide askori zerbitzatzen baitiete aldi berean (150 jankide baino gehiagori zerbitzatzeko kapazitatea dute).

  • Erakundeetako jantokiak: eskoletako jantokiak, egoitzetako jantokiak, ospitaletako edo kliniketakoak, enpresetakoak edo horiekin pareka daitezkeen beste batzuk.

  • Plater prestatu ez-industrialen establezimenduak: elikagaiak egin, eta azken kontsumitzaileari saltzen dizkiote, lokalean bertan edo etxera eramanez; ez dira lokalean kontsumitzen. Dituzten ezaugarrien arabera, I. edo II. taldean sailkatzen dira, jantoki kolektiboen antzera.

Errolda eta erregistroa

Plater prestatu ez-industrialek eta jantoki kolektiboek, bestelako jarduerarik egiten ez dutenek, Aurretiko Komunikazioaren izapidea egin behar dute jarduera hasteko.  

Komunikazio horrek Euskal Autonomia Erkidegoko Elikagai Enpresa eta Establezimenduen Erregistroan (REACAV) inskribatzea dakar.

Comedores colectivos - censo

Establezimendu bat inskribatu nahi baduzu

Autokontrolerako plan orokorra

Ostalaritzako Autokontrolerako Plan Orokorraren edukiak “AKKPA sisteman oinarritutako elikagai-enpresetako autokontrol-sistemen erreferentzia estandarra”ren arabera garatu dira, eta malgutasun-irizpideetan oinarrituta diseinatu. Horretarako, eta plan orokorra prestatzean AKPKA sistemaren printzipioak fidelki jarraitu badira ere, oinarrizkoa dela pentsatu dugu planaren emaitza modu argian eta errazean argitaratzea, eta definizio konplexuak eta teknizismoak saihestea, edukiak ulertzeko zailtasunik izan ez dadin. Honako dokumentu hauek osatzen dute:

Ostalaritzako Autokontrolerako Plan Orokorra jantoki kolektiboen sektorean aplikatzeko da, honako hauetan izan ezik: III taldeko jatetxeak eta eguneko 300 otordu baino gehiago prestatzen dituzten erakundeetako jantokiak (horiek arrisku-maila handiagoa dutenez gero AKPKA sistema osoak izan behar dituzte, eta, ondorioz, Estandarra bete behar dute, eta ez dute aukerarik Plan Orokorrari heltzeko). Horrek esan nahi du plan orokor honen aplikazio-eremuan establezimendu-mota hauek daudela, 2002/03/15eko Aginduan jasotako sailkapenaren arabera (EHAA 2002/04/25):

  • 0, I eta II taldeetako ostalaritzako establezimenduak.
  • Plater prestatu ez-industrialak egiten dituzten I eta II taldeetako establezimenduak.
  • Janaririk prestatzen ez duten erakundeetako jantokiak, establezimendu industrialetan (esaterako, sukalde nagusiak) prestatutako janariak jasotzen dituztenak.
  • Janariak prestatzen dituzten erakundeetako jantokiak, egunero 300 otordu baino gutxiago prestatzen dituztenak.

Zer informazio heldu behar zaio kontsumitzaileari?

126/2015 EDa argitaratu zenetik, janari prestatu ez-industrialen establezimenduek kontsumitzaileari jakiei buruzko informazioa eman behar diote, nahitaez..

Araudi hori aplikatzeko, “Xehekari, saltoki eta jatetxeetako elikagaien informazioaren gidaliburua” (Gasteleraz) egin dugu.

Araudia

  • 2002ko martxoaren 15eko Agindua, jantoki kolektiboak eta azken kontsumitzailearentzako janari prestatuak egiten dituzten establezimendu ez-industrialak sailkatzeko eta horiek Euskal Autonomia Erkidegoan bete behar dituzten neurri sanitarioak finkatzeko dena.
  • Real Decreto 3484/2000 Errege Dekretua, abenduaren 29koa, janari prestatuak egiteko, banatzeko eta merkaturatzeko higiene-arauak ezartzeko dena.
  • 126/2015 ED,azken kontsumitzaileari nahiz kolektibitateei saltzeko ontziratu gabe aurkeztutako, saltokian bertan erosleak horrela eskatua ontziratutako eta txikizkako merkataritzaren titularrek ontziratutako elikagaien informazioarekin loturiko arau orokorra onartzen duena.

Dokumentuak eta argitalpenak

Ostalaritzako Autokontrolerako Plan Orokorra

Azken aldaketako data: