Osasun Saila

Elikagaien gaineko alertak

Zer dira elikagaien gaineko alertak?

Edozein arrisku, merkaturatutako edozein elikagaitan aurki daitekeena eta pertsonon osasunerako arriskutsu izan daitekeena, etengabeko zaintza-sare baten bidez kontrolatzen da; horrela, azkar trukatzen da arriskuei buruzko informazioa, eta berehala ezartzen inplikaturiko produktuei buruzko jarduketak, modu horretan saihestuz produktu horiek kontsumitzaileengana iristea. Hona jarduketa horietako batzuk: elikadurak ibilgetzea, merkantziak kautelaz interbenitzea, establezimenduaren jarduera geldiaraztea, azterketak egitea, elikagaiak suntsitzea, eta abar.

Que son alertas alimentarias

Ohar informatiboak

Zer da alerta-sarea?

Elikagaien Alertarako Sarea Europa mailako komunikazio-sistema bat da; sistema horren bidez, azkar transmititzen da agintari eskudunen arteko informazioa, eta horri esker kontsumitzaileen osasunerako kaltegarriak izan daitezkeen produktu merkaturatuak aurkitu eta erritaratu daitezke.

Sare hori osatzen dute Europar Batasuneko estatu kideek, Norvegiak, Islandiak eta Suitzak, hain zuzen ere Elikagaien eta pentsuen alerta azkarrerako sistema eratzen dutenak. RASFF (Rapid Alert System for Food and Feed)

Alertas alimentarias

Sare hori osatzen dute Europar Batasuneko estatu kideek, Norvegiak, Islandiak eta Suitzak, hain zuzen ere Elikagaien eta pentsuen alerta azkarrerako sistema eratzen dutenak. RASFF (Rapid Alert System for Food and Feed)

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) RASFFren bidez informazioa jaso, eta aztertu egiten du, eta, informazio garrantzitsurik badago, Europar Batasunari eta estatu kideei jakinarazten die.
Espainian, AECOSAN-Kontsumoaren, Elikadura arloko Segurtasunaren eta Nutrizioaren Espainiako Agentziak egiten du Elikagaien Alertarako Sarearen koordinazioa eta kudeaketa, Informazioa Azkar Trukatzeko Sistema Koordinatuaren bidez, zeina harremanetan jartzen baita autonomia-erkidegoekin.

Sare horren bidez, lau informazio-mota jaso daitezke:

  • Alertak: arriskua duen elikagai bat merkaturatu denean eta berehala esku hartu behar denean.
  • Jakinarazpen informatiboak:arriskua duen elikagaiak ez duenean eskatzen Sareak berehala esku hartzea, merkaturatu gabe egoteagatik.
  • Mugan baztertzea: muga komunitarioetan hirugarren herrialdeetatik datozen produktuetan arriskuak detektatzen direnean egindako jakinarazpenak dira.
  • Albisteak: Elikagaien segurtasunari buruzko informazioak dira, estatu kideentzat interesgarriak izan daitezkeenak.

Que son las alertas alimentarias

RASFFeko kide batek arrisku sanitario bati buruzko informazioa jasotzen duenean, Europako Batzordeari jakinarazi behar dio berehala. Europako Batzordeak gainerako kideei jakinarazten die, ezarritako lau jakinarazpen-motatatik bat erabiliz. Jakinarazpen-motaren arabera, RASFFeko kideek ekintzak abiatzen dituzte, eta horien berri ematen diote, berehala, Europako Batzordeari.

Nola kudeatzen ditugu alerta horiek EAEn?

EAEn, Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritza da harremanetarako kontaktua. Antzematen denean elikagai bat merkaturatzea eta kontsumitzea arriskutsua izan daitekeela herritarrentzat, kontsumitzaileak babesteko beharrezkoak diren neurriak hartzen dira, berehala eta beste edozein kontrol-jarduera abiatu baino lehen.

gestion alertas alimentarias

Kontsumitzaileak babesteko neurriak, kasu bakoitzaren zirkunstantzien arabera hartzen dira. Hona neurri horiek:

  • Ikuspena in situ: egiaztatzeko zein den produktuaren egoera arrisku-elikagaiak jaso dituzten establezimenduetan.
  • Esku-hartze zuzeneko ekintzak elikagaietan edo establezimenduetan: elikagai guztiak kautelaz ibilgetzea, merkaturatu ez daitezen, edo establezimenduaren jarduera geldiaraztea.
  • Kasu zehatz batzuetan, kontsumitzaileei komunikatzeko prozesua aktibatu daiteke: etxean eragindako elikagaiak eduki ditzaketen kontsumitzaileak informatzeko, edo alarma-kasu edo -egoera bereziak direla-eta beharrezkotzat jotzen denean kontsumitzaileak zuzenean informatzea.
  • Kasu guztietan, alertak bukatzen dira eragindako elikagaiei azken helmuga bat ematen zaienean; arrisku-kasuetan, elikagai guztiak suntsituko dira, elikagai-katean sar ez daitezen.

Araudia

  • 178/2002/EE Erregelamendua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, 2002ko urtarrilaren 28koa, elikagaiei buruzko legeriaren betekizun orokorrak eta printzipioak ezartzen dituena, Elikagaien Segurtasunerako Europako Agintaritza sortzen duena eta elikagaien segurtasunari buruzko prozedurak ezartzen dituena.
  • 16/2011/ Erregelamendua (EB), Batzordearena, 2011ko urtarrilaren 10ekoa, elikagai eta animalientzako jakientzako Alerta Azkarreko Sistema (RASFF) exekutatzeko neurriak ezartzen dituena.

Azken aldaketako data: