Osasun Saila

Osasun-ikuskapenak/auditoretzak

Kalitatea kudeatzeko sistema

Establezimenduen kontrol ofiziala egiteko prozesu normalizatuaren sistema prozesuen kudeaketan oinarritzen da: establezimenduak jardueraren arrisku-mailaren arabera sailkatzen dira, eta horretan oinarrituta ezartzen da zein izango den ikuskapenen maiztasuna.
Maiztasunaren araberako ikuskapenak eta hobekuntzen jarraipenak dira programatutako kontrol-ekintza nagusiak. Badira programatu gabeko kontrol-ekintzak ere; horiek elikagaien establezimenduen premiengatik edo elikagai-alerten kudeaketengatik egiten dira, edo herritarren erreklamazioengatik eta abar.
Helburua da: batetik, egiaztatzea ea establezimenduak eta horien jarduerak indarreko araudira egokitzen diren eta, bete ezean, beharrezko diren hobekuntzak egitea; bestetik, bermatzea EAEko establezimendu guztiek betetzen dituztela elikagaiei buruzko higiene- eta -segurtasun-printzipioak.

inspecciones de calidad

Autokontroleko auditoretzak: berme plus bat

Elikagai-enpresetan AKKPA/HACCP sisteman oinarritutako autokontrol-sistemak ezartzea tresna eraginkor bat da elikagai seguruak lortzeko. Duela urte batzuetatik, Osasun Sailak elikagaien segurtasuna bermatzeko duen estrategia nagusietako bat da.
Autokontrolen auditoretzen helburua da ebaluatzea ea establezimenduek baduten autokontrol-sistemaren bat, behar bezala planifikatua, ezarria eta exekuzioan.
EAEko elikagai-enpresen autokontrol-sistemen auditoretza egiteko, EAEko AKKPA/HACCP sisteman oinarritutako elikagai-enpresetako autokontrol-sistemen erreferentzia estandarra erabiltzen da.

Auditorias de autocontrol

Establezimenduak arriskuaren arabera sailkatzea

EAEko elikagai-establezimenduak indibidualki sailkatuta daude, eta sailkapen hori haien arrisku potentzialean oinarrituta dago.
Establezimendu guztiak ebaluatzen dira, kontuan hartuz zer datu eskuratu diren HACCPren ikuskapenean edo auditoretzan: elikagai-mota, jarduera, prozesatzea, biztanleria hartzailea, baldintza higieniko eta sanitarioak eta historiala.
Ebaluazio horretatik, puntuazio bat lortzen da, sailkapena ezartzen duena establezimendu bakoitzaren arrisku-mailan oinarrituta. Sailkapen hori kontuan, ikuskapenen maiztasuna ezartzen da.

Clasificación de los establecimientos en base al riesgo

Establezimenduen kalifikazio sanitarioa

Ikuskapen edo auditoretzetan jasotzen dira establezimenduen baldintza higienikoak eta sanitarioak. Ikuskapen edo auditoretzak eginkizun horretarako sortutako homogenizazio- eta kontrol-tresnetan oinarrituta egiten dira. Modu horretan, eta egiten duen jardueran oinarrituta, establezimendu bakoitzean egiaztatu behar diren parametro edo item guztien berrikuspena egiten da. Establezimenduaren item guztiak 4 arrisku-mailatan sailkatuta daude (kritikoa, handia, handiagoa edo arina). Kontuan hartuta zein den betekizun horien betetze-maila, “sailkapen higieniko-sanitarioa” lortzen da, eta horren balorazioa gainerako parametroei eransten zaie, arriskuaren azken sailkapena eta, ondorioz, ikuskapen-maiztasuna lortzeko.

clasificacion sanitaria

Araudia
178/2002 Erregelamendua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, elikagaiei buruzko legeriaren betekizun orokorrak eta printzipioak ezartzen dituena, eta Elikagaien Segurtasunerako Europako Agintaritza sortzen duena eta elikagaien segurtasunari buruzko prozedurak ezartzen dituena.
852/2004 Erregelamendua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, elikagaien higieneari buruzkoa.
853/2004 Erregelamendua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, animalia-jatorriko produktuen higieneari buruzko arau espezifikoak ezartzen dituena.
854/2004/EE Erregelamendua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, 2004ko apirilaren 29koa, giza kontsumorako animalia-jatorriko produktuen kontrol ofizialak antolatzeko arau espezifikoak ezartzen dituena.
2017/625/EB Erregelamendua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, 2017ko martxoaren 15ekoa, kontrolei eta beste jarduera ofizial batzuei buruzkoa, zeinen bidez bermatu nahi baita betetzen direla hala elikagaien eta pentsuen legeria nola animalien ongizate eta osasunaren eta landareen osasunaren eta produktu fistosanitarioen arauak.
17/2011 Legea, uztailaren 5ekoa, elikagaien segurtasunari eta nutrizioari buruzkoa.
Azaroaren 26ko 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Prozedura Erkidearena.
40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari buruzkoa.
2/1998 Legea, otsailaren 20koa, dEuskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioen zigortzeko ahalmenari buruzkoa.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena.
17/2008 Legea, abenduaren 23koa, Nekazaritza eta Elikagaigintza Politikakoa.

Azken aldaketako data: