Osasun Saila

Elikagaien establezimendu edo jarduera berriak inskribatzea

Laburpena

  • Elikagaien enpresa edo establezimenduen arduradunek Agintaritza eskudunari jakinarazi behar diote haien kontrolpean dauden establezimenduek elikagaiak ekoitzi, transformatu, garraiatu, banatu eta/edo inportatzearekin erlazionatutako jardueraren bat egiten dutela.
  • Hala, Euskadiko lurralde-eremuan dauden elikagaien industria eta establezimendu guztiek eta egoitza soziala EAEn duten elikagaien jarduera guztiek (lokalik gabeak) Euskal Autonomia Erkidegoko Elikagaien Establezimenduen Erregistroan (REACAV) inskribatuta egon behar dute. Gainera horietako zenbaitek, duten jardueraren arabera, eremu nazionaleko Elikagai eta Janarien Enpresen Erregistro Sanitario Nagusian (RGSEAA) inskribatuta egon behar dute. Inskripzio-tramite hori jarduera hasi aurretik egin behar da
  • Gainera, REACAV / RGSEAAn establezimenduari buruz agertzen den informazio guztia eguneratuta mantentzeko helburuarekin, elikagaien enpresa edo establezimenduen arduradunek hau jakinarazi behar dute:
    • Inskripzioko «identifikazio-datuetan» egiten den edozein aldaketa.
    • Inskribatu zen jarduerarekiko edozein jarduera-aldaketa.
    • Establezimenduaren jardueraren behin betiko baja
  • Elikagaien industria, establezimendu edo jarduera baten REACAV / RGSEAAko inskripzio-zenbakia inskripzio horren «identifikazio administratiboa» besterik ez da. RGSEAAn edo soilik REACAVen inskribatuta egoteak ez du alderik ekartzen egingo den kontrol ofizialeko bermeei dagokienez, ezta aplikatu behar den elikagaien legeria betetzeari dagokionez ere.

 

Tramiterako sarbidea

Elikagaien establezimendu edo jarduera berriak inskribatzea

Egiten duen jardueraren eta erabiltzen dituen elikagaien produktuen arabera, elikagaien establezimendu edo jarduera berriak inskribatzeko tramite mota bi eratakoa izan daiteke:

 

Elikagaien establezimendu edo jarduera berriak inskribatzea

Lehendik inskribatuta dauden establezimenduen datuak edo jarduera aldatzea

Elikagaien jarduera, industria edo establezimenduen arduradunek jakinarazi egin beharko dute establezimenduaren aurretiazko inskripzioaren «identifikazio-datuetan» izan daitekeen edozein aldaketa. Zehatzago esanda, jakinarazi egin beharko du kasu hauei dagokien inskripzio-datuetako edozein aldaketa:

  • Izena edo sozietatearen izena
  • NAN, AIZ edo IFZ, IFK
  • Sozietatearen helbidea
  • Establezimenduaren egoitza

Era berean, garatzen d(it)uen elikagaien jarduer(et)an egindako edozein aldaketa jakinarazi behar dute:

  • Jarduera-zabaltzeak, aurretiazko inskripzioan agertzen ez diren elikagaien jarduera berrietan aritzeagatik.
  • Jardueraren behin-behineko etenak, aurretiaz inskribatuta zegoen elikagaien jarduerak egiteari uzteagatik.

 

Lehendik inskribatuta dauden establezimenduen datuak edo jarduera aldatzea

Establezimenduen behin betiko baja

  • Elikagaien jarduera, industria edo establezimenduen arduradunek beren jarduera behin betiko amaitu dela jakinarazi behar die agintaritza eskudunari.
  • Establezimendu batek bere jarduera behin betiko amaitu duela ulertuko da, establezimenduak uzten dionean REACAV / RGSEAAn inskribatuta zegoen (eta hala badagokio, baimendua) jarduera guztiak eta beste edozein elikagai-jarduera egiteari. Hau da, bere instalazioak itxi ditu edo elikagaiekin zerikusirik ez duen bestelako edozein jarduera egitera pasatu da.
  • Jarduera behin betiko amaitu dela adierazteko jakinarazpen hau jarduera-amaiera gertatzen denean egin behar da.

 

Establezimenduen behin betiko baja

Datu babesaren informazio xehetua

Zein da zure datu pertsonalak tratatzeko arduraduna?

Harremanetarako datu espezifikoak:

Osasun Saila; Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritza.

  • Telefonoa: 945 019 203

Datuak babesteko ordezkaria (DBO)

Telefonoa: 945 018 511
Posta elektronikoa: dpd-dbo@euskadi.eus
Komunikazio Gidan datuak ikusteko

Zein da zure datuen tratamenduaren arduraduna?

Helburuaren xehetasuna

  • Datuen jatorria eta kategiria.

    • Tratatuko diren datuen kategoriak identifikazio-datuak dira. Elikagai-establezimenduei dagokienez, pertsona fisikoak eta juridikoak edo euren legezko ordezkariak identifikatzeko datuak dira.
    • Datuak interesdunak berak edo legezko ordezkariak emandakoak dira, kexa aurkeztuz gero, edo gaian eskumena duen administrazio publikoak emandakoak.
  • Gordetze-aldia

    • Nolanahi ere, gorde egingo dira, bildu ziren helburua betetzeko eta helburu horretatik eta datuen tratamendutik erator litezkeen erantzukizunak zehazteko behar den denboran.
    • Kexa-kasu baten aurrean, ezabatzeko eskubidea erabili ez bada, kasu zehatz bakoitzean aplikatu beharreko legezko epeak kontuan hartuta gordeko dira.

Zenbat denboratan gordeko dira zure datuak?

Datuen gordetze-epea

  • Jaso ziren helburua betetzeko behar den denbora. Artxibatzeari eta dokumentazioari buruzko araudian xedatutakoa aplikatuko da.

Zein da zure datu pertsonalak tratatzeko legitimazioa?

Legitimazioa

  • Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak Osasun Sailari osasuna babesteko aitortzen dizkion esku-hartze publikorako ahalak.
  • Gainera, Osasunari buruzko apirilaren 25eko 14/1986 Lege Orokorrak esku-hartze publikoa arautzen du zuzenean edo zeharka osasunerako ondorio kaltegarriak izan ditzaketen jarduera publiko edo pribatuetan, dagozkion prebentzio-muga administratiboen bidez.
  • (79/2018 DEKRETUA, maiatzaren 15ekoa, zeinaren bidez elikagai-enpresa eta -establezimenduen baimen sanitarioen eta komunikazioen erregimena arautzen baita eta Euskal Autonomia Erkidegoko elikagai-establezimenduen erregistroa (ELESE) sortzen baita).

Zer beste hartzaileri emango zaizkio zure datuak?

Hartzaileak

  • Osasun Sailaren eskumenekoak ez diren erreklamazioen aurrean, beste administrazio publiko batzuei jakinarazi ahal izango zaizkie, euren eskumenen esparruan, kasu bakoitzean dagokionaren arabera, eta betiere ezarritako lege-esparruaren arabera.

Zeintzuk dira zure eskubideak, datuak ematen dizkiguzunean?

Datuak babestearen arloko eskubideak

Interesdunak eskubidea dauka bere datu pertsonalen tratamendua egiten ari den ala ez egiazta diezaion tratamenduaren ardura duen organoak, eta, hala bada, datuok eskuratu ahal izango ditu. Arduradunak datuak tratatzen ari direla baieztatzen badio, honako informazio hau jasotzeko eskubidea ere izango du interesdunak:

  • Tratatzen ari diren datu pertsonalen tipologia eta kategoria.
  • Datuen jatorria.
  • Tratamenduaren helburuak.
  • Datu pertsonalak zer hartzaileri edo zer hartzaile-kategoriari komunikatu zaizkion edo komunikatuko zaizkion, bereziki hirugarren herrialde bateko hartzaileak edo nazioarteko erakundeak badira.
  • Datu pertsonalak zenbat denboran gordeko diren, edo, bestela, epea zehazteko zer irizpide dauden.
  • Erabaki automatizaturik badagoen —profilak egitea barne— eta, kasu horietan behinik-behin, erabilitako logikaren gaineko informazio esanguratsua, eta interesdunarentzat tratamendu horrek duen garrantzia eta izan ditzakeen ondorioak.

Arduradunak interesdunaren datu-kopuru handia tratatzen duenean, interesdunak irispiderako eskubidea egikaritu nahi badu, zehaztu gabe datu batzuekin edo guztiekin loturik egin nahi duen, arduradunak, informazioa eman aurretik, eskatu ahalko dio zehazteko eskaera zer datu edo jarduerarekin loturik dagoen.

Datuetara irispidea izateko eskubidea sei hilabetetik gorako denbora-tarteetan soilik egikaritu ahal izango da, ezpada behar bezala egiaztatutako interes legitimoren bat dagoela.

Datuetara irispidea izateko eskubidea egikaritu nahi izanez gero, eskabidean adierazi beharko duzu, alderdi hauek ere identifikatuta: zer tratamendutara izan nahi duzun irispidea eta zein den tratamenduon arduraduna.

Lege-erreferentziak: 3/2018 Lege Organikoaren 13. artikulua (leiho berri batean irekitzen da)eta Europar Batasunaren 2016/679 Erregelamenduaren 15. artikulua (leiho berri batean irekitzen da).

Bere datu pertsonal akasdunak zuzentzeko eskubidea dauka interesdunak, eta osatu gabe dauden datu pertsonalak osatzekoa, behar bada, adierazpen gehigarri baten bidez.

Eskabidearekin batera, datuak zehatzak ez direla edo osatu gabe daudela egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu behar da.

Datuak zuzentzeko eskubidea egikaritu nahi izanez gero, eskabidean adierazi beharko duzu, alderdi hauek ere identifikatuta: zer tratamendu zuzendu nahi duzun eta zein den tratamenduon arduraduna.

Lege-erreferentziak: 3/2018 Lege Organikoaren 14. artikulua (leiho berri batean irekitzen da)eta Europar Batasunaren 2016/679 Erregelamenduaren 16. artikulua (leiho berri batean irekitzen da).

Bere datu pertsonalak ezabatzeko eskubidea izango du interesdunak baldintza hauetan:

  • datu pertsonalak jadanik ez direnean beharrezkoak, bildu zirenean edo beste modu batez tratatu zirenean zeuden helburuen argitan;
  • interesdunak tratamendua egiteko baimena kentzen duenean, eta tratamenduak ez badu beste oinarri juridikorik;
  • interesdunak tratamendua aurkaratzen duenean, eta ez denean bestelako arrazoi juridikorik gailentzen tratamendurako;
  • datu pertsonalen tratamendua legez kontra egin denean;
  • datu pertsonalak ezereztu behar badira, tratamenduaren arduradunari aplikagarri zaion Batasuneko edo estatu kideetako zuzenbidean ezarritako lege-betebehar baten indarrez.
  • datu pertsonalak jaso badira 8.1 artikuluan aipaturiko informazioaren gizarteko zerbitzuen eskaintzaren ingurumarian. (adingabeen datuen tratamenduari aplikagarriak zaizkion baldintzak, informazioaren gizarteko zerbitzuak direla eta).
  • Datu pertsonaletarako esteka oro ezabatua izateko eskubidea izango du interesdunak, baldin eta datuok ezerezteko betebeharra badago (ahaztua izateko eskubidea).

Hala eta guztiz ere, eskubide hori mugatua da. Izan ere, aukera egongo da datuok ez ezerezteko baldin eta tratamendua beharrezkoa bada adierazpen- eta informazio-askatasuna baliatzeko, lege-eginbehar bat betetzeko, interes publikoaren izenean edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoen izenean burututako eginkizun bat betetzeko, osasun publikoaren esparruko interes publikoko arrazoiengatik, interes publikoaren izenean artxibatzeko, ikerketa zientifikorako edo erreklamazioak gauzatzeko edo haietatik defendatzeko.

Datuak ezerezteko eskubidea egikaritu nahi izanez gero, eskabidean adierazi beharko duzu, alderdi hauek ere identifikatuta: zer tratamendu ezereztu nahi duzun eta zein den tratamenduon arduraduna.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) datu pertsonalak ahaztua izateko eskubideari buruzko informazio espezifikoa kontsulta dezakezu.

Lege-erreferentziak: 3/2018 Lege Organikoaren 15. eta 93. artikuluak (leiho berri batean irekitzen da)eta Europar Batasunaren 2016/679 Erregelamenduaren 17. artikulua (leiho berri batean irekitzen da).

Bere datu pertsonalen tratamendua mugatzeko eskubidea izango du interesdunak baldintza hauetan:

  • Datu pertsonalen zehaztasunaren aurka egiten denean, tratamenduaren ardura duen organoak datuon zehaztasuna egiaztatzeko adinako epe batez.
  • Tratamendua legez kontrakoa denean eta interesdunak datu pertsonalak ezereztearen aurka egiten duenean eta, ordainetan, haien erabilera mugatzeko eskatu.
  • Tratamenduaren arduradunak jadanik behar ez dituenean datu pertsonalak tratamenduaren helburuei begira, baina interesdunak bai, erreklamazioak formulatzeko, egikaritzeko edo aldezteko.
  • Interesdunak tratamenduaren aurka egin duenean, eta tratamenduaren arduradunaren arrazoi legitimoak interesdunaren arrazoien gainetik dauden ala ez egiaztatzen den bitartean.

Datuen tratamendua mugatzeko eskubidea egikaritu nahi izanez gero, eskabidean adierazi beharko duzu, alderdi hauek ere identifikatuta: zer tratamendu mugatu nahi duzun eta zein den tratamenduon arduraduna.

Lege-erreferentziak: 3/2018 Lege Organikoaren 16. artikulua (leiho berri batean irekitzen da)eta Europar Batasunaren 2016/679 Erregelamenduaren 18. artikulua (leiho berri batean irekitzen da).

Interesdunak eskubidea dauka bere datu pertsonalak erabilera orokorra eta irakurketa mekanikoa duen formatu egituratu batean jasotzeko, bai eta beste tratamendu-arduradun bati bidaltzeko ere, betiere tratamendua bitarteko automatizatuen bidez egiten bada.

Eskubide hori aplikatu behar da interesdunak datu pertsonalak eta adostasuna eman dituenean, edo kontratu bat gauzatzeko tratamendua beharrezkoa denean. Ez da aplikatzekoa tratamenduak adostasuna edo kontratua ez den beste oinarri juridikoa badu. Haien nolakotasunak direla eta, eskubide hori ez da egikaritu behar beren eginkizun publikoak betetzean datu pertsonalak tratatzen dituzten arduradunen aurka. Horrenbestez, ez da aplikatu behar baldin eta datu pertsonalen tratamendua beharrezkoa bada arduradunari aplikagarri zaion lege-eginbehar bat betetzeko edo interes publikoaren izenean edo arduradunari emandako botere publikoen izenean burututako eginkizun bat betetzeko.

Lege-erreferentziak: 3/2018 Lege Organikoaren 18. artikulua (leiho berri batean irekitzen da)eta Europar Batasunaren 2016/679 Erregelamenduaren 21. artikulua (leiho berri batean irekitzen da).

Interesdunak eskubidea izango du, bere egoera partikularra dela-eta, edozein unetan, tratamenduaren arduradunari galarazteko berari buruzko datu pertsonalen tratamendua egitea, tratamendua beharrezkoa bada ere interes publikoaren izenean burututako eginkizun bat betetzeko edo ahal publikoak erabili edo hirugarrenen interes legitimoa babesteko, baita profilak egiteko ere.

  • Tratamenduaren arduradunak datuak tratatzeari utziko dio, noiz eta ez duen egiaztatzen interesdunaren interes, eskubide eta askatasunen gainetik arrazoi larriak daudela edo datuok beharrezkoak direla erreklamazioak formulatzeko, egikaritzeko edo aldezteko.
  • Datuen tratamenduaren helburua bada ikerketa zientifikoa, historikoa edo estatistikoa, interesdunak eskubidea izango du, bere egoera partikularra dela-eta, edozein unetan, berari buruzko datu pertsonalen tratamenduaren aurka egiteko, salbu eta tratamendua beharrezkoa bada interes publikoaren izenean burututako eginkizun bat betetzeko.

Datuen tratamenduari aurka egiteko eskubidea egikaritu nahi izanez gero, eskabidean adierazi beharko duzu, alderdi hauek ere identifikatuta: zer tratamenduren aurka egin nahi duzun eta zein den tratamenduon arduraduna.

Lege-erreferentziak: 3/2018 Lege Organikoaren 18. artikulua (leiho berri batean irekitzen da)eta Europar Batasunaren 2016/679 Erregelamenduaren 21. artikulua (leiho berri batean irekitzen da).

Eskubide honen bidez bermatu nahi da interesduna ez izatea tratamendu automatizatu batean soilik oinarrituta dagoen eta harengan ondorio juridikoak edo antzeko ondorio esanguratsuak dituen erabaki baten jomuga, profilak egitea barne.

Profilak egitea diogunean, honetaz ari gara: datu pertsonalen tratamendu oro, alderdi pertsonalak ebaluatzea bilatzen duena, batez ere zure errendimendu profesionala, egoera ekonomikoa, osasuna, lehentasun edo interes pertsonalak, fidagarritasuna edo portaera, analizatzeko edo aurreikusteko.

Lege-erreferentziak: 3/2018 Lege Organikoaren 18. artikulua (leiho berri batean irekitzen da)eta Europar Batasunaren 2016/679 Erregelamenduaren 22. artikulua (leiho berri batean irekitzen da).

Eskubide horiek erabiltzeko aukera duzu tratamenduaren arduradunaren aurrean, Eskubideak baliatzeko prozeduraren bidez. (https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/10842/)

Era berean, aukera daukazu edozein erreklamazio aurkezteko Datuak Babesteko Euskal Agentzian, edo aurretiazko erreklamazioa egin dezakezu datuak babesteko ordezkariaren aurrean. (https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/10843/)

Datu babesaren informazio xehetua

Harremanetarako puntuak

Araba

Bizkaia

Gipuzkoa

  • Gipuzkoako Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendariordetza
  • Tolosa/Goierriko Eskualde Zentroa
  • Urolako Eskualde Zentroa
    • Salbide, 10. (Lehenengo solailua) 20800 Zarautz (Gipuzkoa)
    • : 943 130 429. Faxa: 943 133 759 Urola@euskadi.eus
  • Debagoieneko Eskualde Zentroa
    • Artxagako Lorategiak 1 20600 Eibar (Gipuzkoa)
    • : 943 024 056. Faxa: 943 024 059 Deba@euskadi.eus
  • Bidasoako Eskualde Zentroa
    • Nafarroa hiribidea 41, 3.a, 20300 Irun (Gipuzkoa)
    • : 943 024 030. Faxa: 943 024 031 Bidasoa@euskadi.eus
  • Osasun Publikoaren eta Animalien Ongizatearen Zerbitzua  

Tramiterako sarbidea

Elikagaien establezimendu eta jardueren inskripzioarekin erlazionatutako tramite telematikoak honela egin ahal izango dira:

  • Titularrak zuzenean: horrelakotzat joko da elikagaien jarduera hori ardurapean duen «pertsona fisikoa».
  • Ordezkari baten bidez: horrelakotzat joko da titularrak (pertsona fisikoa edo juridikoa) Administrazioaren aurrean bere izenean jarduteko, era elektronikoan, ahalmena ematen dion hirugarren pertsona. Ordezkaria izateko, ordezkariak aurrez inskribatuta egon beharko du Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren ordezkarien erregistro elektronikoan.

Adierazitako prozeduren espedienteetan ekintza telematikoak egin ahal izateko, ziurtagiri digitalaren bidez balioztatu behar dira

Tramite horretara sartu aurretik, egin nahi den tramite mota zehaztu behar da:

Eskatzailearen datuak

ESKATZAILEA: Izena, abizenak eta NANa

Establezimenduaren titularra edo ordezkari administratiboa izan daiteke

  • Jarduera, industria edo establezimenduaren titulartzat joko da jarduera, industria edo establezimendua ustiatzen duen pertsona fisiko edo juridikoa.
  • Ordezkari administratibotzat joko da tramitean enpresaren titularra ordezkatuko duen pertsona. Tramitea ordezkari batek egiteko, ordezkaritzak indarrean egon behar du eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren ordezkarien erregistro elektronikoan alta emanda egon behar du.

JAKINARAZPENA: Hizkuntza, kanala eta jakinarazpen-helbidea eta abisu-kanala

  • Interesdunak adieraziko du zein hizkuntzatan (euskara edo gaztelania), zein bidetatik (posta arrunta edo telematikoki) eta, hala badagokio, zein helbidetan jaso nahi dituen tramitearekin erlazionatutako jakinarazpenak.
  • Era berean, adierazi egin beharko du tramitearen fase desberdinekin erlazionatutako abisuak (tramitearen egoerari buruzko jakinarazpenak edo jakinarazpenen bidalketen komunikazioak) jaso nahi dituen, eta zein «bidetatik» (SMS, e-maila).

Titularraren datuak

TITULARRA: Abizenak eta izena eta NANa/AIZ edo sozietatearen izena eta IFZ:

  • Jarduera, industria edo establezimendu baten titulartzat joko da jarduera, industria edo establezimendua ustiatzen duen pertsona fisiko edo juridikoa, hala:
    • Establezimenduaren titularra «pertsona fisikoa» bada, bere abizen eta izenarekin, eta NAN edo AIZrekin inskribatuko da.
    • Establezimenduaren titularra «pertsona juridikoa» (sozietate bat) bada, haren izenarekin inskribatuko da, identifikazio fiskaleko dokumentuan agertzen den bezala, bertan agertzen den IFZ ere idatziko da.
  • Tramitea titularrak egiten badu, eskatzaileak datuak zuzenean erregistratuko ditu Titularra/Sozietatearen izena atalean. Tramitea ordezkari batek egiten badu, establezimenduaren titularraren datuak erregistratu behar ditu.

EGOITZA SOZIALA: Helbide osoa, udalerria, PK, probintzia, kontakturako telefonoak eta helbide elektronikoa.

  • Egoitza sozialtzat joko da jarduera, industria edo establezimenduaren administrazioa eta zuzendaritza dauden egoitza edo tokia, eta horiek bat etor daitezke ala ez establezimenduaren egoitzarekin (egoitza industriala).
    • Establezimenduaren titularra «pertsona fisikoa» bada, egoitza sozial gisa idatziko da jarduera ekonomikoen lizentzian agertzen dena, egoitza fiskala. Egoitza soziala ez balu zehaztuta izango, bere NAN edo AIZn agertzen den ohiko egoitza idatziko da (printzipioz eta ez badago kointzidentziarik).
    • Establezimenduaren titularra «pertsona juridikoa» (sozietate bat) bada, haren egoitza sozialaren kokapena idatziko da, identifikazio fiskalaren dokumentuan agertzen den bezala.

Establezimenduaren datuak

MERKATARITZAKO IZENA: Izena

  • Nahiz eta elikagaien jarduera, industria edo establezimendu guztiek ez duten izan behar, merkataritzako izentzat joko da elikagaien jarduera, industria edo establezimendu hori merkataritzaren aldetik identifikatzeko erabiltzen den izena, eta ez du bat egin beharrik sozietatearen izenarekin. Normalean, industria edo establezimendua identifikatzen duen anagrametan, irudi korporatiboetan edo errotulazioan agertzen da.

HELBIDE INDUSTRIALA: Helbide osoa, udalerria, PK, probintzia, kontakturako telefonoak eta helbide elektronikoa eta webgunea

  • Helbide industrialtzat joko da establezimendua edo industria fisikoki kokatzen den tokia eta bat egin dezake ala ez egoitza sozialarekin. «Lokala duten» jardueren kasuan, laukitxo horretan establezimendua edo industria kokatzen den helbide osoa idatziko da. «Lokalik gabeko» jardueren kasuan, (banatzaileak, inportatzaileak eta garraiolariak) sozietatearen izenaren helbide osoa idatziko da, edo izanez gero, bulegoaren helbide osoa edo jarduten duten bulegoaren helbide osoa.

ORDEZKARI TEKNIKOA: Izena eta abizena, kontakturako telefonoa eta kargua

  • Jarduera, industria edo establezimenduaren ordezkari teknikotzat joko da enpresak kontrol ofizialaren jardueretan agintaritza eskudunarekin izango duen erlazioan ordezkatuko duen pertsona eta ez du bat egin beharrik jardueraren titularrarekin.

Erantzukizunpeko adierazpena

Eskatzaileak, bere erantzukizunpean, adierazpeneko eremu guztiak bete behar ditu

  • Erantzukizunpeko adierazpentzat joko da jardueraren titularrak edo bere ordezkariak izenpetutakoa, eta bertan hau adieraziko du bere erantzukizunpean:
    • Jakinarazpenean emandako datuak egiazkoak direla
    • Aplikatzen zaion legeria betetzen duela eta legeri hori betetzen jarraitzeko konpromisoa hartzen duela, establezimenduko jarduera mantentzen den bitartean.
    • Jakinarazpenean emandako datuetako eta establezimenduan egiten duen jarduerako edozein aldaketa jakinarazteko konpromisoa hartzen duela, baita jardueraren amaiera jakinaraztekoa ere.

Jardueraren datuak

JARDUERAREN DESKRIBAPENA ETA LANTZEN EDO MERKATURATZEN DITUEN PRODUKTUAK: Egiten duen jarduera deskribatzea

  • Atal honetan establezimenduaren jarduera partikularra era zehatzean deskribatuko da, ahal dela egiten den jarduera zehatza azalduz eta zehaztuz. Deskribatu egingo da zein produktu edo produktu-gamarekin jarduten den, egiten den prozesu mota, bere produktuen banaketa- / merkataritza-eremu geografikoa, bezero potentzialak eta egiten den elikagai-jardueraren ideia zehatza izateko balio duen beste edozein informazio.

Gainera, «hirugarrenen» establezimenduetan beren produktuak biltegiratzen dituzten banatzaile eta/edo inportatzaileen (lokalik gabe) kasuan, merkaturatzen duten merkantzia biltegiratzen duten elikagai-establezimenduko datuak adierazi beharko dira, baita RGSEAAko inskripzio-zenbakia ere.

JARDUEREN AUKERAKETA: Jakinarazi nahi d(it)uen jarduera(k) identifikatzea

  • aplikazioak elikagai-jarduera posible guztiak eskaintzen ditu aukeratzeko moduan, dena delako tramite motaren arabera bereizten dira soilik (baimenaren hasierako eskaera/gainerakoa). Jardueren deskribapenen konplexutasuna eta horien balizko konbinazioak direla eta, hautapenean laguntzeko, «laguntza interaktiboa» du.

Erabiltzaileak ez bad(it)u aurkitzen zerrendan egingo d(it)uen jarduera(k), litekeena da jardueretara egokitzen ez den tramite mota bat aukeratu izana; beraz, jarduera horietara egokitzen den tramite bat hasi beharko luke.

Dokumentuak aurkeztea

Dokumentazio hau guztia edo zati bat aurkeztu beharko da, egin beharreko tramite motaren arabera:

  • Elikagaien jardueraren, industriaren edo establezimenduaren titularraren NANaren, AIZen edo IFZaren kopia.
  • Dagokion ekonomia-jardueren lizentziaren (IAE) alta. Bertan azaldu beharko dira titularraren izena eta/edo, jardueraren egoitza gisa, establezimenduaren helbidea.
  • Lokalaren planoa edo krokisa, eskalan, DIN A4 neurrikoa. Hauek agertu behar dira:
    • Instalazioko eremu edo lokal bakoitza identifikatuta
    • Azalera, guztira, eta eremu edo lokal bakoitzaren azalera
    • Instalatutako makineria / ekipamendua, lan-azalerak eta ur-puntuak
    • Planoa / krokisa ulertzeko beharrezkotzat jotzen den informazio guztia.

Tramite motaren arabera,(establezimendu edo jarduera berrien inskripzioa; lehendik inskribatutako establezimenduen datuak edo jarduera aldatzea; edo establezimenduen behin betiko baja) aplikazio informatikoak jasoko du tramite zehatz horretan aurkeztu beharreko dokumentazioa.

«Beste dokumentu batzuk» atalean, eskatzaileak interesgarritzat jotzen dituen beste dokumentu batzuk (administrazioak eskatzen ez dituenak) erantsi ahal izango ditu.

JAKINARAZPENAREN SINADURA:

  • Eskatzaileak, ziurtagiri digitalaren bidez, jakinarazpena sinatuko du, sartutako datuekiko adostasuna emanez.

JAKINARAZPENAREN LABURPENA:

  • Jakinarazpena bidali baino lehen, bertan jasotako datuetan akatsen bat dagoen egiaztatzeko aukera ematen du

JAKINARAZPENAREN BIDALKETA:

  • Jakinarazpena erakunde eskudunari bidaltzen dio kudea dezan.

EGIAZTAGIRIAREN DESKARGA:

  • Eskaera administrazioari bidali ondoren, sistemak pantaila bat bistaratzen du eta, bertatik, erabiltzaileak bidalitako jakinarazpenaren egiaztagiria deskargatu ahal izango du

 

AURKEZTEKO EPEA:

Tramite motaren arabera, jakinarazpena egiteko epea hau da:

  • Establezimendu edo jarduera berriak inskribatzea: Data jakinik gabe baina beti jarduerarekin hasteko aurreikusitako data baino lehen.
  • Lehendik inskribatuta dauden establezimenduen datuak edo jarduera aldatzea: Data zehatzik gabe, establezimenduak aurrez inskribatuta zituen establezimenduko «identifikazio-datu» edo jarduerarekiko edozein aldaketa egiten denean
  • Establezimenduen behin betiko baja: Data zehatzik gabe, establezimenduak elikagaien edozein jarduerarekin behin betiko amaitzen duenean.

HASIERAKO ESKAERAREN TRAMITEAREN EDO BAIMEN SANITARIOAREN DATU-ALDAKETAREN DESKRIBAPENA

  • Baimen sanitarioaren eskaera eta horrekin batera izaten den dokumentazioa euskadi.eus webgunearen bidez aurkeztu/betetzea.
  • Dokumentazio gehigarria eskatzea (aurkeztutakoa ez denean eskatutakora egokitzen).
  • Administrazioaren atzera egiteko ebazpena, ez badio erantzuten dokumentazio-eskaerari edo eskaera gehigarriari.
  • Interesdunaren atzera egiteko ebazpena, hasitako tramitea baliogabetu nahi duenean.
  • Baimen-ebazpena: kontrol-ikuskaritzaren emaitza aldekoa bada.
  • Ukatzeko ebazpena: kontrol-ikuskaritzaren emaitza aurkakoa bada.
  • Inskripzioa RGSEAAn ebazpena aldekoa denean.

EBAZPENA EGITEN DUEN ORGANOA:

  • Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritza

EBAZPENA EMATEKO EPEA:

  • Baimen sanitarioaren eskaeraren mende dauden jardueren jakinarazpen-tramitea administrazio-prozeduraren mende dago, ebazpena egiteko sei hilabeteko epearekin eskaera aurkezten denetik

ISILTASUNAREN ONDORIOAK:

  • Baiespena

ADMINISTRAZIO-BIDEAREN AMAIERA:

  • Ukatze-ebazpena emateak ez du amaitzen administrazio-bidea

ERREKURTSOAK/ERREKLAMAZIOAK:

  • Gora jotzeko errekurtsoa Osasun Sailburuordetzari.

INPRIMAKIAK

  • Eskaera-eredu normalizatua
  • Inprimakia webgunearen bidez

Araba

Bizkaia

Gipuzkoa

  • Gipuzkoako Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendariordetza
  • Tolosa/Goierriko Eskualde Zentroa
  • Urolako Eskualde Zentroa
    • Salbide, 10. (Lehenengo solailua) 20800 Zarautz (Gipuzkoa)
    • : 943 130 429. Faxa: 943 133 759 Urola@euskadi.eus
  • Debagoieneko Eskualde Zentroa
    • Artxagako Lorategiak 1 20600 Eibar (Gipuzkoa)
    • : 943 201 074. Faxa: 943 208 970 Deba@euskadi.eus
  • Bidasoako Eskualde Zentroa
    • Nafarroa hiribidea 41, 3.a, 20300 Irun (Gipuzkoa)
    • : 943 024 030. Faxa: 943 024 031 Bidasoa@euskadi.eus
  • Osasun Publikoaren eta Animalien Ongizatearen Zerbitzua  

Azken aldaketako data:

Azken aldaketako data: