Osasun Saila

Establezimendu ez-industrialak

Ezagutu establezimendu ez-industrialak

Honela sailkatu daitezke establezimendu ez-industrialak:

1.- Xehekari saltegiak:

“xehekari” jarduera bat garatzen duten establezimenduak dira, hau da, beren elikagaiak batez ere azken kontsumitzaileari saltzen edo entregatzen dizkiotenak, etxera eramanez edo ez; horien barruan sartzen dira bezeroek elikagaiak “in situ” kontsumitzen dituzten establezimenduak ere.

Izendapen horren barruan, “Xehekari merkataritza”tzat jotzen diren jarduera hauek daude:

  • Talde handientzako otordu-jarduerak: enpresetako jantokiak, erakundeetako jantokiak, tabernak, jatetxeak, eta abar (lotura bezala, jarri “jantoki kolektiboak eta plater prestatuak”)
  • Beren produktuak establezimenduan bertan egin eta bezeroari –azken kontsumitzaileari– zuzenean saltzen dizkioten lantegiak: harategiak-saltxitxategiak, harategiak-urdaitegiak, gozotegiak, plater prestatuak egiten dituztenak, eta abar.
  • Elikagaiak zuzenean saltzen diren salmenta-puntuak: dendak, banaketa-terminalak, supermerkatuak eta hipermerkatuak, eta abar
  • Azken kontsumitzaileari elikagaiak kalez-kalezko edo urrutiko salmentaren bidez saltzeari loturiko jarduerak.
  • Horiekin parekatu daitekeen beste edozein elikagai-jarduera edo -zerbitzu.

2-Beste establezimendu ez-industrial batzuk

Zentzu hertsian “xehekariko salmenta”tzat hartu ezin diren jarduerak garatu arren (nahiz eta horrelakoak ere egin ahal izan), establezimendu ez-industrialtzat hartzen dira egiten eta merkaturatzen dituzten produktuen bolumena eta jarduera horien eremu geografikoa txikia delako (EAEn bakarrik jarduten dute).

Besteak beste, honako hauek sartzen dira:

  • Okindegiak-gozotegiak (ez-industrialak).
  • Esneki ez-industrialak egiten dituzten establezimenduak.
  • Barazki ez-industrialen sektoreko establezimenduak.
  • Izozki ez-industrialak egiten dituztenak.
  • Garagardo ez-industrialak egiten dituztenak.

Establecimientos no industriales

Zer egin behar da elikagaien establezimendu bat erkidegoaren erregistroan inskribatzeko?

Establezimendu ez-industrial guztiek (bestelako jarduerarik egiten ez dutenak) Aurretiko Komunikazioaren izapidea egin behar dute jarduera hasteko.

Komunikazio horrek, establezimendua Euskal Autonomia Erkidegoko Elikagai Enpresa eta Establezimenduen Erregistroan (REACAV) inskribatzea dakar.

Establecimientos no industriales - censo

Establezimendu bat inskribatu nahi baduzu

Gozogintzako autokontrolerako plan orokorra

Gozogintzako autokontrolerako plan orokorra garatzeko AAKPK sisteman oinarritutako elikagai-enpresetako autokontrol-sistemen erreferentzia estandarra” hartu da aintzakotzat, eta malgutasun-irizpideetan oinarrituta diseinatu da. Horretarako, eta plan orokorra prestatzean AAKPK sistemaren printzipioak fidelki jarraitu badira ere, oinarrizkoa dela pentsatu da planaren emaitza modu argian eta errazean argitaratzea. Honako dokumentu hauek osatzen dute:

Kontrol-fitxak

Gozogintzako autokontrolerako plan orokorraren aplikazio-eremua gozogintzako establezimendu EZ industrialen sektorea da. Ez industrialtzat hartuko dira:

  • Produktuak establezimenduan bertan egin eta bezeroari –azken kontsumitzaileari– zuzenean saltzen dioten lantegiak; etxez etxe ere banatu dezakete edota ezaugarri bereko establezimenduak hornitu (jangela kolektiboak eta saltegi txikizlariak).
  • EAEan bakarrik jarduten dutenak
  • Hauek betetzen dituztenak: 76/2006 Dekretua garatzen duen Aginduan arauturiko produkzio baldintzak.

Harategietako autokontrolerako plan orokorra

Harategietako autokontrolerako plan orokorra “AKKPA sisteman oinarritutako elikagai-enpresetako autokontrol-sistemen erreferentzia estandarra”ren arabera garatu da, eta malgutasun-irizpideetan oinarrituta diseinatu . Horretarako, eta plan orokorra prestatzean AKPKA sistemaren printzipioak fidelki jarraitu badira ere, oinarrizkoa dela pentsatu da planaren emaitza modu argian eta errazean argitaratzea, eta definizio konplexuak eta teknizismoak saihestea, edukiak ulertzeko zailtasunik izan ez dadin.

Zer informazio heldu behar zaio kontsumitzaileari elikagaiei buruz?

1169/2011 (EE) Erregelamendua eta 126/2015 ED argitaratu zirenetik, txikizkako saltegiak behartuta daude kontsumitzaileari elikagaiei buruzko informazioa ematera, dela ontziratu gabeko produktuei buruz, dela erosleak hala eskatuta ontziratu direnei buruz, dela txikizkako saltegiaren titularrak ontziratu dituenei buruz.

Araudi hori aplikatzeko, Xehekari merkataritzan eta jatetxeetan elikagaien informazioari buruzko gida (Gastelaniaz) egin dugu.

Beste establezimendu ez-industrialek honako hau aplikatu beharko dute: 1169/2011 (EE) Erregelamendua, kontsumitzailearentzako informazioari buruzkoa.

Araudia

  • AGINDUA, 2019ko otsailaren 5ekoa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena eta Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez jatorri begetaleko produktuen sektoreko establezimenduetako baldintza higieniko eta sanitarioak egokitzeko arau tekniko espezifikoak onartzen baitira.
  • AGINDUA, 2019ko otsailaren 5ekoa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena eta Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez onartzen baitira okintza, pastelgintza eta iringintzako produktuen sektoreko establezimenduetako baldintza higieniko-sanitarioak egokitzeko arau tekniko espezifikoak.
  • 79/2018 DEKRETUA, maiatzaren 15ekoa, zeinaren bidez elikagai-enpresa eta -establezimenduen baimen sanitarioen eta komunikazioen erregimena arautzen baita eta Euskal Autonomia Erkidegoko elikagai-establezimenduen erregistroa (ELESE) sortzen baita.
  • Agindua, 2018ko urtarrilaren 12koa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena eta Osasuneko sailburuarena, esneki eta izozkietarako baldintza higienikoak eta sanitarioak egokitzeko arau tekniko zehatzak onartzen dituena.
  • Agindua 2018ko urtarrilaren 12koa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena eta Osasuneko sailburuarena, A kategoriako arrautza ez industrialetarako baldintza higienikoak eta sanitarioak egokitzeko arau tekniko zehatzak onartzen dituena.
  • 852/2004 (EE) Erregelamendua, elikagaien higieneari buruzkoa.
  • 1169/2011 (EE) Erregelamendua, kontsumitzailearentzako informazioari buruzkoa.
  • 1376/2003 Errege Dekretua, haragi freskoak eta horien eratorriak txikizkako merkataritza-establezimenduetan ekoitzi, biltegiratu eta merkaturatzeko baldintza sanitarioak ezartzen dituena.
  • 126/2015 Errege Dekretua, azken kontsumitzaileari nahiz kolektibitateei saltzeko ontziratu gabe aurkeztutako, saltokian bertan erosleak horrela eskatua ontziratutako eta txikizkako merkataritzaren titularrek ontziratutako elikagaien informazioarekin loturiko arau orokorra onartzen duena.
  • 76/2016 Dekretua, maiatzaren 17koa, Euskadiko nekazaritzako elikagaien ekoizpeneko hainbat arlotan betekizun higieniko eta sanitarioak egokitzeko baldintzak ezartzeko dena.

Azken aldaketako data: