Heziketa zibiko-tributarioa
Gaur egun indarrean dagoen hitzarmena, 2025/2026 eta 2026/2027 ikasturteetarako hasierako denbora-irismenekoa, 2025eko urtarrilaren 21ean sinatu zuten Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiek. Erakunde arteko akordioari esker, programan parte hartu nahi duten Euskadiko ikastetxeek zerbitzu espezializatuen laguntza izango dute, eta zerbitzu horiek une oro aholkularitza emango diete unitate didaktikoa emateko.
Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure "ZERGAK/IMPUESTOS" koadernoa, “Kontaktua” fitxan.
⇐ Kontsultatu "landing page", programaren oinarriak azaltzen dituen bideo laburra ikusteko.
2025/2027ko hitzarmena (EHAA) (PDF, 259 KB)
Kontzientzia fiskala areagotzera bideratutako hezkuntza-mailako ekintzak diseinatu, koordinatu eta gauzatu, zerga-sistemaren gaiari heziketa etiko eta hiritararren ikuspegitik ekinez.
Foru-aldundiek garatu dituzten unitate didaktikoak irakatsi nahi dira herritarren zerga-kontzientzia gaztetatik indartzeko. Alde batetik, ikasleek erakundeen egituraren eta funtzionamenduaren gainean ezagutza erraza baina didaktikoa eta zorrotza jaso dezaten lortu nahi da, baita erakundeen antolaketaren, administrazioen arteko eskumen-banaketaren eta horiek finantzatzeko moduaren gainean ere. Beste alde batetik, ikasleak zerga-iruzurrak eragiten dituen bidegabekerien eta ondorio kaltegarrien gainean kontzientziatu nahi dira, funts publikoen erabilerari buruzko ezagutza sustatu ahala. Hau da, berariaz azalduko zaie zein zerbitzu ematen diren herritarren ekarpenekin eta nola laguntzen duten inguru solidarioago eta orekatuagoa lortzen.
- Telefonoaren bidez: 945 01 8946
- Posta bidez: zerga-hezkuntza@euskadi.eus
Arreta ordutegia (*): astelehenetik ostegunera 8:00etatik 17:30ak arte, ostiralean 8:00etatik 14:30ak arte.
(*) Ekainaren 5etik urriaren 1era: 8:00etatik 14:30ak arte.
Zure ikastetxea Hezkuntza Elkarte bateko kide bada, elkarte horretara jo dezakezu, Eusko Jaurlaritzari jakinaraz diezaion programan parte hartu nahi duten bere sareko ikastetxeen zerrenda. Bestela, ondoan dagoen pdf formularioa bete (irudian "klik" egin zabaltzeko) eta posta-elektroniko bidez helaraz iezaguzu (zerga-hezkuntza@euskadi.eus).
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak, 2024/2025 ikasturtean bezala, 2025/2026 ikasturtean ere ziurtagiria emango du, egiaztatzeko irakasleen parte-hartzea baldin eta dedikazio handieneko prestakuntza-ibilbideak aukeratzen badira. Programa ematen laguntzen duen enpresak (GESTIONET MULTIMEDIA, S.L.) xehetasunen berri emango du atxikipen-formularioa bete ondoren.
Zalantzarik badaukazu, 945 01 89 46 telefonoan gurekin harremanetan jar zaitezke.
Behin Programa amaituta, gogobetetze inkesta bat betetzeko aukera irekiko da.
Data garrantzitsuenen egutegia:
2025-2027ko hitzarmen berria: 2025/01/21ean sinatu zen (2025/02/07ko EHAA, 26. zk.)
Enpresa esleipenduna: Kontratua 2025/07/11n sinatu da ![]()
Programaren garapena:
2017/2018ko ikasturtea: 132 ikastetxe.
2018/2019ko ikasturtea: 165 ikastetxe.
2019/2020ko ikasturtea: 222 ikastetxe.
2020/2021eko ikasturtea: 256 ikastetxe.
2021/2022ko ikasturtea: 259 ikastetxe.
2022/2023ko ikasturtea: 260 ikastetxe.
2023/2024ko ikasturtea: 260 ikastetxe.
2024/2025eko ikasturtea: 265 ikastetxe.
2025/2026ko ikasturtea: IZENA EMATEKO EPEA IREKITA!!
- Atxikitako ikastetxeen zerrenda (2024-25 ikasturtea) (PDF, 220 KB)
- Atxikitako ikastetxeen zerrenda (2023-24 ikasturtea) (PDF, 212 KB)
- Atxikitako ikastetxeen zerrenda (2022-23 ikasturtea) (PDF, 692 KB)
- Atxikitako ikastetxeen zerrenda (2021-22 ikasturtea) (PDF, 329 KB)
- Atxikitako ikastetxeen zerrenda (2020-21 ikasturtea) (PDF, 682 KB)
- Atxikitako ikastetxeen zerrenda (2019-20 ikasturtea) (PDF, 137 KB)
- Atxikitako ikastetxeen zerrenda (2018-19 ikasturtea) (PDF, 126 KB)
- Atxikitako ikastetxeen zerrenda (2017-18 ikasturtea) (PDF, 120 KB)
- Ekonomia eta Zergak Txostena 2024-2025 Laburpena (PDF, 1,51 MB)
- Ekonomia eta zergak Txostena 2023-2024 Laburpena (PDF, 1,13 MB)
- Ekonomia eta zergak Txostena 2022-2023 Laburpena (PDF, 1 MB)
- Ekonomia eta zergak Txostena 2021-2022 Laburpena (PDF, 1 MB)
- Ekonomia eta zergak Txostena 2020-2021 Laburpena (PDF, 1002 KB)
- Ekonomia eta zergak Txostena 2019-2020 Laburpena (PDF, 838 KB)
- Ekonomia eta zergak Txostena 2018-2019 Laburpena (PDF, 470 KB)
.png)

