Fiskalitateari buruzko jardunaldiak
Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren (PFEZ) 2025ko ekitaldirako kanpainari dagokionez, Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Emantzipazio Zuzendaritzak, GAZ zerbitzuaren bitartez (informazioa, orientazioa eta laguntza emateko zerbitzu pertsonalizatua, emantzipazio-prozesua hasi nahi duten gazteentzat), eta hiru lurralde historikoetako (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa) Foru-Ogasunekin lankidetzan, informazio- eta prestakuntza-tailer bat eskaini die hiru lurralde historikoetako 16-36 urteko gazteei.
Hitzaldien arrazoia gazteak gai fiskaletan gaitzea da, bereziki garrantzitsuak baitira emantzipazio-prozesuan.
Doako tailer hau “online” modalitatean eskaintzen da, Foru Ogasunetako bakoitzean gaian adituak diren langileek emandako hitzaldi formatuan.
Hitzaldiak lurralde historiko bakoitzean egingo dira, honako data eta ordutegien arabera:
- ARABA: apirilak 21 - 17:30-19:00
- BIZKAIA: apirilak 28 - 17:30-19:00
- GIPUZKOA: apirilak 22 - 17:30-19:00
Hitzaldietan izena eman ahal izateko, karteleko QR kodearen inprimakia bete besterik ez duzu egin behar: https://forms.office.com/e/hpmSrZ8iXd?origin=lprLink
Laburbilduz, hitzaldien helburu nagusia honako hau izan zen:
- Azken zerga-ekitaldiko (2025) errenta-aitorpena (PFEZ) egiteko ezagutzak eta tresnak ematea
- Zergaren aitorpenaren alderdi orokorrei buruzko informazioa ematea
- Parte-hartzaileen zalantzak argitzea
Informazio gehiagorako: https://www.gazteaukera.euskadi.eus/




