Planak
- FAMILIA ZAINTZAILEEI LAGUNTZEKO ESTRATEGIA SOZIOSANITARIOA 2021-2030
- ADINEKOEKIKO EUSKAL ESTRATEGIA (2021-2024)
- PERTSONA NAGUSIEKIKO GOBERNANTZARAKO EUSKAL ESTRATEGIA (2019-2022)
- EUSKADIKO ARRETA SOZIOSANITARIORAKO ESTRATEGIA 2021-2024
GIZARTE ZERBITZUEN PLAN ESTRATEGIKOA.
Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legearen 35. artikuluak honako hau ezartzen du: ?lau urtez behin, Eusko Jaurlaritzak, bere koordinazio-eskumenak erabiliz, Euskal Autonomia Erkidegoko Gizarte Zerbitzuen Plan Estrategikoa egingo du, foru-aldundiekin eta udalekin koordinaturik. Plan horren bidez planifikatuko ditu Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren helburuak lortzeko beharrezkoak diren eta sistema horrek ahalik eta ondoena lan egiteko beharrezkoak diren prestazioak, zerbitzuak, programak eta bestelako jarduerak, lege honetan jasotako finantza-bitartekoen eta finantza-formulen barruan?.
Gizarte Zerbitzuen Plan Estrategikoa Euskal Autonomia Erkidegoaren Gizarte Zerbitzuen Mapara bilduko da, eta horren esparruan zehaztuko dira Plana autonomiaren lurralde osoan antolatzeko oinarriak.
Gizarte Zerbitzuen Plan Estrategikoak, besteak beste, honako hauek bildu beharko ditu: gizarte-premien diagnostikoa eta horien bilakaeraren aurreikuspena, lortu beharreko helburuak eta helburuak lotzeko ildo estrategiko eta ekintza egokiak, sektore publikoak eta itunpeko pribatuak zerbitzuak ematean duten parte-hartzeari buruzko orientazioa, beharrezko koordinazio-neurriak, plana sistematikoki eta etengabe ebaluatzeko mekanismoak (gizarteak ebaluazio horretan parte har dezan bermatuz); hori guztia 5. artikuluan aipatutako gizarte-zerbitzuen sarea eratzeko azken helburuarekin, Legearen 7.a) artikuluan ezarritakoari jarraiki. Azkenik, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistema osatzen duten prestazio, zerbitzu, programa eta jardueren kalitatea hobetzeko tresna eta prozedurak hartu beharko ditu aintzat, 76. artikuluan aipatu direnak.
Gizarte Zerbitzuen Plan Estrategikoarekin batera, memoria ekonomikoa aurkeztu behar da, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren Prestazio eta Zerbitzuen Katalogoan eta Zorroan aurreikusitako prestazio eta zerbitzuak pixkana-pixkana ezartzearekin zerikusia duen kostu ekonomikoari buruzko aurreikuspenak zehaztu beharko dituena, Euskal Autonomia Erkidegoaren Gizarte Zerbitzuen Mapan bildutako zabaltzeko biztanleria-irizpideei jarraiki.
Eusko Jaurlaritzak, Gizarte Zerbitzuen Plan Estrategikoa onartzen duenean, Eusko Legebiltzarrari emango dio horren berri.
