Biharko lan erronkak aztertzea

Laneko Segurtasun eta Osasunerako prebentzioaren IV. Nazioarteko Kongresua

Biharko lan erronkak aztertzea

Aurkezpena

Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak 25 urteko ibilbidea ospatu nahi du ezagutzak, esperientziak eta jardunbide egokiak elkartrukatzeko aukera paregabea den Nazioarteko Biltzarraren bidez.

Symposium, saio tekniko, tailer, bisitaldi eta erakusketen bitartez, laneko arriskuen prebentzioa sustatzeko ardura duten eragile guztien artean sareak eta aliantzak eraiki eta sendotzea ahalbidetuko duen agertokia izango da, lanpostu, prozesu eta lantoki seguruagoak eta osasuntsuagoak garatzeko.

Sektore eta diziplina guztiak landuko dituzten estatuko eta nazioarteko goi mailako hizlariek hartuko dute parte. Lau izango dira Biltzarraren oinarriak:

  • Ebidentzia zientifikoa eta honen aplikazioa;
  • Esperientzia, adituek balioetsia;
  • Elkarrekintza, hitzaldi magistralen bidez;
  • Sormena, hainbat eszenatokitan egin den abordatze praktikoaren bidez;

Kongresuko weborrialdera joan (gaztelaniaz)

Ekitaldira etortzeko, data hauek zure egutegian erreserbatzeko hiru arrazoi:

  • Laneko Arriskuen Prebentziorako sektorean nazioartean erreferentea den Biltzarra delako.
  • Biltzar honek eztabaida sustatzeko, ikerketa babesteko eta Laneko Arriskuen Prebentzioan sakontzeko lan egiten duelako.
  • Kontaktu pertsonalak eta sektoreko enpresekin sinergiak eratzea ahalbidetzen duelako. Gainera, komunikazioa errazten du antolatzaile eta parte-hartzaileekin elkarren interesekoak diren etorkizuneko jardueretarako.

Ezagutzen, esperientzien, kezken eta ikuspuntuen elkartrukeak errazteko, gai desberdinak landuko dituzten zenbait inguru teoriko eta praktiko jarriko dira ekitaldian:

  • Prebentziorako diziplina desberdinak: Segurtasuna, Higienea, Ergonomia, Psikosoziologia eta Laneko Medikuntza.
  • Jarduera sektore desberdinak: eraikuntza, industria, zerbitzuak eta lehen sektorea.

Symposium eta Saio Tekniko desberdinak egongo dira eta posible izango da komunikazioak edo posterra aurkeztea; laneko arriskuen prebentzioaren arloan interesekoak diren material eta ekimenen inguruko tailerrak, erakusketak antolatzea aurreikusten da.

Laburpena

Osalanek, Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak, Laneko Segurtasun eta Osasunari buruzko Nazioarteko IV. Biltzarra egingo du, 25. urteurrena ospatzeko, "Etorkizuneko lan erronken aurrera begirako azterketa" izenburupean.

Azaroaren 14an, 15ean eta 16an izango da hitzordua, Bilboko Euskalduna Jauregian. Nazioartean sona handia duten 100 hizlari baino gehiago etorriko dira, ezagutzak eta esperientziak partekatzeko. Egitarauko lan-saio paraleloak, tailer praktikoak eta txostenen aurkezpenak egoteaz gain, hainbat ekintza sozial eta kultural izango dira, bai eta Mutualiako sarien banaketa ere.

Batzorde zientifikoak, programako organo erabakitzaile gorenak, bere egitura akademikoa prestatzerakoan garrantzi handia eman dio izen handiko hizlariak ekartzeari. Horrek, ekitaldiaren eduki zientifikoa handitu eta indartzeaz gain, ekitaldia bera sustatzen ere lagunduko du.

Hitzaldiak

Ostirala 2024ko azaroak 19, Osalanen Kontseilu Aretoa (Barakaldo)

Posterrak

Bideoak

Argazkiak

ERLAZIO DUTEN DOKUMENTUAK

Antolatzailea:
Osalan - Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea
Ekitaldi-mota:
Jardunaldiak, kongresuak eta azokak
Ekitaldi ematen den hizkuntza:
Gaztelania
Hasiera data - Amaiera data:
-
Euskalduna Jauregia
Abandoibarra, 4
48011 ·  BilbaoBizkaia (España)
Ekitaldia deskargatu zure egutegian jartzeko (.ics)