Euskadiko babes zibileko arriskuen mapa
Zer da Euskadiko babes zibileko arriskuen mapa?
Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak, arrisku larriko, hondamendiko eta hondamen publikoko egoerei aurre egiteko dituen eskumenen esparruan, eta Larrialdiak Kudeatzeko Legeak ezarritakoaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoari eragiten dioten arrisku nagusien azterketa eta inbentarioa egin eta eguneratuta mantentzen du, arrisku horiek Euskal Autonomia Erkidegoko Babes Zibileko Planaren parte direlarik.
Arrisku kimikoak, salerosgai arriskutsuen errepideko eta trenbideko garraioa, sismikoa, baso-suteak eta uholdeak larrialdiko plan orokorren eta berezien xede dira, eta Geo Euskadiren bisorean, Euskadiko Datu Espazialen Azpiegituraren erreferentziazko geoportalean, daude jasota eta kartografiatuta.
Euskal Autonomia Erkidegoko babes zibileko arriskuen kartografia eguneratua ikus dezakezu esteka honetan:

Azken aldaketako data: