Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

2025-2026 ikasturtean, nautikako eta arrantzako irakaskuntzen arloko ikasketak egiteko bekak

[Nautikako eta arrantzako irakaskuntzetarako bekak]

Deskribapena


Xedea

2025-2026 ikasturteari dagokionez, nautikari eta arrantzari buruzko ikasketak honako hauetan egiteko beken deialdia Pasaiako Blas de Lezo LHIIn, Bermeoko Nautika eta Arrantzako LHIIn, eta Ondarroako Antiguako Ama Itsas Arrantzako Lanbide Heziketako Eskolan.

Bekak zer gastutarako erabili ahalko diren.

– Ohiko bizilekutik kanpo bizitzeak eragindako gastuak.

– Ikastetxerako joan-etorriek eragindako gastuak.

– Mantenu-gastuak.

– Ikasketa-materialetarako gastuak.

Bekak hautagaiek lortutako puntuazioaren arabera esleituko dira, eta puntuazioa horretarako izendatutako Balorazio Batzordeak ezarriko du. Hautagaiek behar bezala matrikulatuta egon beharko dute dagokion kurtsoan, nautikari eta arrantzari buruzko ikasketen edozein ikastetxetan.

 

Aurrekontuko zuzkidura

132.076 €

2025-2026 ikasturterako deitutako bekak finantzatzeko, 132.076 euro erabiliko dira gehienez, Euskal Autonomia Erkidegoko 2026ko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 7/2025 Legean horretarako ezarritako aurrekontu-kredituaren arabera. Gehieneko zenbateko osoa % 40 handitu ahal izango da. Luzapen hori xedatzen duen ebazpena Arrantza eta Akuikultura zuzendariak emango du, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Publizitate horrek ez du esan nahi eskaera berriak egiteko epea irekiko denik, ezta ebazteko epea berriz zenbatzen hasiko denik ere.

Eskakizunak betetzen dituzten hautagai guztiek izango dute beka jasotzeko eskubidea. Beken zenbatekoa 2.404,05 euro izango da gehienez ere, eta bekadun bakoitzari esleitutako puntuen arabera eta proportzioan kalkulatuko da. Puntuaren balioa honela kalkulatuko da: bekei esleitutako zenbatekoa zati bekadun guztiek lortutako puntu guztien kopurua, agindu oinarri hauetan ezarritako irizpideen arabera.

Ikasturtea errepikatzen duten ikasleen kasuan, balorazio-irizpideak aplikatuta legokiekeen beka arruntaren % 50 lortu ahal izango dute (gehienez), baldin eta aurreko ikasturteko aprobetxamendu txarra behar bezala justifikatuta badago eskola edo ikasketekin zerikusia ez duten arrazoi larriengatik. Arrazoi horiek behar bezala baloratuko ditu ebaluazio-batzordeak.

Nori dago zuzenduta


2025-2026 ikasturtean Blas de Lezo LHIIn; Bermeoko Nautika eta Arrantzako LHIIn; eta Ondarroako Antiguako Ama Itsas Arrantzako Lanbide Heziketako Eskolan nautikari eta arrantzari buruzko ikasketak egiten ari diren ikasleak.

Eskakizunak:

  • Erdi-mailako edo goi-mailako heziketa-zikloak egiten ari diren eskatzaileak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren eskolatzeko beka eta laguntzen deialditik kanpo geratu beharko dira (2025eko uztailaren 28ko Agindua, Hezkuntzako sailburuarena, 2025-2026 ikasturterako unibertsitateaz kanpoko ikasketak egiteko beka, laguntza eta sorospenetarako deialdia egiten duena).

Betekizunak

  • Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan ezarritako debekuetako baten eraginpean ez egotea.
  • 2025-2026 ikasturtean Euskal Autonomia Erkidegoko nautika- eta arrantza-irakaskuntzako hiru eskoletako edozeinetan matrikulatuta egotea, honako ikasketa hauetan: arrantzako kapitaina, goi-mailako heziketa-zikloak, erdi-mailako heziketa-zikloak, kostaldeko patroi balioaniztuna edo oinarrizko mailako prestakuntza-zikloa.
  • EAEko itsas arrantzako irakaskuntzako hiru eskoletako edozeinetan matrikulatuta egotea, Arrantzako kapitaina, goi-mailako heziketa-zikloak, erdi-mailako heziketa-zikloak, edo Itsasbazterreko patroi balioaniztuna ikasketetan.
  • Goi-mailako edo erdi-mailako heziketa-zikloetan dauden eskatzaileak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren eskolatzeko beka eta laguntzen deialditik kanpo geratu beharko dira (2025eko uztailaren 28ko Agindua, Hezkuntzako sailburuarena, 2025-2026 ikasturterako unibertsitateaz kanpoko ikasketak egiteko beka, laguntza eta sorospenetarako deialdia egiten duena).
  • Goi-mailako edo erdi-mailako heziketa-zikloetan dauden eskatzaileek 3. zerrendan Arrantza Flota Operatiboaren Erroldan inskribatuta dauden arrantza-ontzietan egin beharko dute prestakuntzaren zati praktikoa (Lantokiko Prestakuntza).
  • Goi-mailako edo erdi-mailako heziketa-zikloetan dauden eskatzaileek enpresako prestakuntza egin beharko dute lehen mailan, Lanbide Heziketako Sistemaren antolamendua garatzen duen uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretuan eta Lanbide Heziketa antolatu eta integratzeko martxoaren 31ko 3/2022 Lege Organikoan xedatutakoaren arabera.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza / Arrantzako, Portuetako eta Itsasertzeko Sailburuordetza > Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza / Arrantzako, Portuetako eta Itsasertzeko Sailburuordetza > Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Ana Altuna

Telefonoa: 945 01 82 28

E-maila: a-altuna@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1030111

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Bekak emateko eta ukatzeko ebazpena gehienez ere sei hilabeteko epean eman eta jakinaraziko da, deialdia argitaratzen duen agindua indarrean jartzen denetik aurrera.

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Datuen alta / doakion hirugarrena
  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

  • Inprimaki hau aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

Beste tramite batzuk