Euskal Autonomia Erkidegoko ikasleen jarduera fisikoa sustatzeko ekintzak garatzeko laguntzak 2026-2027
[jarduera-fisikoa-sustapena-ige]
- Erakundea:
- Osasuna
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
1.- Agindu honen xedea da laguntza ekonomikoak iragartzea, Euskal Autonomia Erkidegoko elkarte eta kooperatibek jarduera fisikoa sustatzera eta sedentarismoa murriztera bideratuta dauden parte hartzeko proiektuak gauza ditzaten 2026-2027ko ikasturtean zehar, ikasleen osasuna eta autonomia hobetzeko.
2.- Laguntza hauen helburua da 2026ko uztailaren 1etik 2027ko ekainaren 30era egiten diren jarduketa hauetako bat edo batzuk biltzen dituzten proiektuak finantzatzea:
- a) Partaidetza-proiektuak gauzatzea eskola-bideak sortu eta dinamizatzeko, hiri-espazioek mugikortasun aktibo eta segururako eskaintzen dituzten aukerak baliatuz.
Eskola-bidetzat joko dira ibilbide zehatzak, aurrez ezarriak eta markatuak, eskola-umeek erabil ditzaketenak ikastetxeetako joan-etorriak modu aktiboan (oinez, gurpil-oholez, bizikletaz eta antzekoak erabiliz), seguruan eta autonomoan egiteko, eta, hala, espazio publikoaren erabilera eta gozamena berreskuratzeko. - b) Partaidetza-proiektuak gauzatzea, ikastetxeetako jolastokiak ikasteko, jolasteko eta mugitzeko espazio inklusibo bihurtzeko eta/edo dinamizatzeko, baita kalitatezko harremanak eta esperientziak eraikitzeko ere, eskola-ordutegian zein hortik kanpo, berdintasunean eta aniztasunarekiko errespetuan oinarrituta (kultura, etnia, adin, sexu, funtzionaltasun eta bestelako aniztasuna) eta ikasleen eta haien familien behar eta interesetara egokituta.
Zera egin beharko dute proiektuek:- 1. Ikastetxeko ikasle guztien jolas-aukerak, jarduera fisikoa eta elkarbizitza handitu.
- 2. Neskek jarduera fisikoa egitea berariaz sustatu, jarduera-ezaren ratioa handiagoa baita kolektibo horretan.
- 3. Mugimendua eta jolas aktiboa sustatu ikasle helduenen edo bigarren hezkuntzako ikasleen artean, adin-tarte horretako sedentarismorako joera saiheste aldera.
- c) Eskola-orduetatik kanpo familian jarduera fisikoa erregularki egitea bultzatzeko jarduerak sustatzea, hala nola mendi- edo bizikleta-irteerak, ibilaldiak irristailuetan edo familian egiteko jolas-jarduerak.
Aurrekontuko zuzkidura
290.800 eurosPrestazio ekonomikoa
1.– Diruz lagundu ahal izango dira 2026ko uztailaren 1etik 2027ko ekainaren 30era sortutako eta ordaindutako gastuak, zuzenean lotuta badaude proiektua garatzeko egin behar diren dinamizazio-, koordinazio- eta exekuzio-jarduerekin. Honako hauek eragindako gastuak sartzen dira:
- a) Partaidetza-prozesuak dinamizatzea prozesuko protagonisten artean (ikasleak, irakasleak, ikastetxeko langile ez irakasleak, familiak eta bestelakoak) egungo egoerari eta proiektuaren diseinuari eta garapenari buruzko gogoeta-faseetan.
- b) Abiapuntuko egoera aztertzea:
- 1.– Eskola-inguruneko mugikortasuna.
- 2.– Espazio fisikoa eta haren erabilera.
- 3.– Familien jarduera fisikoaren eta sedentarismoaren mailak eta haien beharrak eta lehentasunak.
- c) Espazioak egokitzea.
- d) Behar den materiala eskuratzea.
- e) Hitzaldiak, tailerrak edo bestelako jarduerak antolatzea, baldin eta agindu honen xedearekin zerikusia badute eta ikasleen eta haien familien jarduera fisikoa sustatzera eta sedentarismoa murriztera bideratuta badaude.
- f) Boluntarioen istripu-aseguruaren eta erantzukizun zibileko aseguruaren zenbatekoa.
2.- Diruz lagundu daitezkeen gastuen zenbatekoek ez dute gaindituko diruz lagundutako proiektuaren zenbatekoaren % 100, eta emandako laguntzaren zenbatekoak ez du gaindituko diruz lagundu daitezkeen gastuen % 100 ere. Gisa honetako gastuak lagundu daitezke diruz: materiala eskuratzea (jarduerak, tailerrak, egokitzapenak, obrak eta abar egiteko eta prestatzeko direnak), obrak diseinatu eta egitea, zerbitzuak kontratatzea (garraioa, egoeraren analisia, alokairuak eta abar) eta proiekturako beharrezkoak diren beste gastu batzuk.
3.- Honako gastu hauek, berriz, ez dute dirulaguntzarik jasoko:
- a) Kontuen interes zordunak.
- b) Finantza-gastuak.
- c) Inbertsio-gastuak.
- d) Administrazio-lizentziak.
- e) Berandutze-errekarguak eta zehapen administratibo eta penalak; besteak beste, hauek berandu ordaintzeagatik edo ez ordaintzeagatik ezartzen direnak: zergak; tributuak; tasak; Gizarte Segurantzako kuotak; prozedura judizialen gastuak, edo gatazkak ebazteko borondatezko beste prozedura batzuek eragindakoak.
- f) Hauen ondoriozkoak:
- 1. Kirol- eta kultura-arloko ekitaldi eta programazioak.
- 2. Jarduketa isolatuak, izan puntualak nahiz ezarritako aldizkakotasunekoak, osasuna sustatzeko proiektu zabalago batean sartuta ez daudenak, hala nola ...ren eguna, ...ren astea eta ...ren jardunaldia.
4.– Oinarri honetan zehaztu ez diren gaiei dagokienez, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 30. artikuluan ezarritakoa aplikatuko da, oinarrizko legedi gisa.
Dirulaguntzen zenbatekoaren mugak
1.- Dirulaguntzaren hasierako zenbatekoak ez du muga hauetako bat ere gaindituko:
- a) Eskatutako zenbatekoa.
- b) Diruz laguntzeko moduko gastuen % 100.
- c) Proiektu bakoitzeko 5.000 euro.
2.- Proiektu bakoitzari dagozkion kopuruak esleitu, eta deialdi honetarako zehaztutako aurrekontu-zuzkidura osoa ez bada agortzen, proiektu bakoitzaren gehieneko dirulaguntza handituko da 5.000 eurotik 6.000 eurora. Hala ere aurrekontua agortzen ez bada, proiektu bakoitzari 1.000 euro gehituz joango zaio, deialdi honetako 3.1 oinarrian adierazitako aurrekontu osoa esleitu arte.
Ordainketa-modua:
1. Dirulaguntzak honela ordainduko dira:
- a) Dirulaguntzaren % 75: ebazpena argitaratu eta laguntza espresuki edo isilbidez onartu ondoren, 17.1 oinarrian ezarritako epean.
- b) Gehienez % 25eko mugarekin, 2027an ordainduko da gainerako zenbatekoa, egindako gastuen justifikazioa likidatu ondoren dagokiona, agindu honen 14. oinarrian xedatutakoaren arabera.
Onuradunei emandako funtsekin sortutako finantza-etekinek ez dute handiagotuko dirulaguntzaren zenbatekoa 16.1 oinarrian jasotako zenbatekoak direla eta.
2. Ordainketak egin baino lehen, entitateak zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak beteta dituela egiaztatuko da, baita dirulaguntzen arloko itzulketa-prozeduretatik eratorritako zor guztiak ordaindu dituela ere.
3. Administrazioak dirulaguntzak ordaindu ahal izateko, entitate onuradunak erregistratuta egon behar du Eusko Jaurlaritzaren Hirugarrenen Erregistroan. Alta emateko edo hirugarren interesdunaren datuak aldatzeko, hirugarrenen erregistro elektronikora jo beharko da; erregistro hori Eusko Jaurlaritzak ematen du, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/hirugarrenak

Nori dago zuzenduta
Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko ikastetxeetako guraso-elkarteak eta halako ikastetxeen titular diren irakaskuntza kooperatibak
Betekizunak
- Legez eratuta egotea, eta Euskal Autonomia Erkidegoko dagokion erregistroan inskribatuta
- Irabazi-asmorik ez izatea.
- Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13.1 eta 13.4 artikuluetan ezarritako ezein egoeratan ez egotea.
- Beteta izatea, bai Gizarte Segurantzarekiko zerga-betebeharrak, bai dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak, bat etorrita Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduarekin-Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan bai zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bai dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak betetzen direla egiaztatzeari buruzkoa berau-.
- Trans pertsonen berdintasun erreal eta eraginkorrerako eta LGTBI pertsonen eskubideak bermatzeko otsailaren 28ko 4/2023 Legearen 82. artikuluan jasotako inguruabar eragozleetako batean ere ez egotea.
-
Elkarte eta kooperatiba onuradunen betebeharrak
Erakunde onuradunek betebehar hauek dituzte, indarrean dagoen araudiak adierazitako betebeharrez gain:
- a) Emandako dirulaguntza onartzea. Erakunde onuradunek dirulaguntzari berariaz uko egiten ez badiote 10 egun balioduneko epean esleipen-ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, onartu egin dutela ulertuko da.
- b) Dirulaguntzaren xede den proiektua gauzatzea, eta jasotako laguntza guztia bideratzea horretara.
- c) Eskatu eta kontuan hartu den eskakizunen batean aldaketaren bat izan bada dirulaguntzak ematean, horren berri ematea organo kudeatzaileari, aldaketa gertatu eta 5 egun balioduneko epean gehienez ere.
- d) Helburu bererako beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabideren bat lortu bada beste edozein administrazio edo ente publiko nahiz pribaturen baten aldetik, horren berri ematea organo kudeatzaileari, hori gertatu eta 5 egun balioduneko epean gehienez ere.
- e) Diruz lagundutako proiektuari jarritako betekizunak eta baldintzak bete direla eta proiektua gauzatu dela justifikatzea.
- f) Osasun Sailarekin lankidetzan aritzea, egiaztatzeko, ikuskatzeko, jarraipena egiteko, ebaluatzeko eta kontrolatzeko prozeduretan, eta Jaurlaritzako Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren kontrol-jardueren mende jartzea.
- g) Jasotako funtsak zertan erabili diren frogatzen duten agiriak gordetzea eskaera aurkezten denetik 5 urtez, agiri elektronikoak barne, egiaztatu eta kontrolatu ahal izateko.
- h) Osasun Sailaren babesa aipatzea egiten diren dokumentuetan, baita egiten den publizitate guztian ere. Aipamen hori Eusko Jaurlaritzaren Erakunde-Nortasunaren eskuliburuan xedatutakoarekin bat etorriz egingo da.
- i) Aurkeztutako dokumentazioan dagoen informazio tekniko eta grafiko editagarria erabiltzeko eskubidea lagatzea Osasun Sailari, mugarik gabe, doan eta era ez-esklusiboan, dokumentazio hori Osasun Sailaren informazio-sistemetan sartu eta erabiltzeko, bai eta hura zabaldu edo argitaratzeko ere edozein formatu bibliografiko, informatiko edo ikus-entzunezko erabiliz edo teknika erabiltzen uzten duen beste edozein bide baliatuz.
- j) Laguntzen zertarakoa fiskalizatzeko dituzten zereginak betez, Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak eskatutako informazio oro ematea.
- k) Bi arau hauetan ezarritako printzipioak eta betebeharrak betetzea: Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legea –martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren bidez onartua– eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoa.
- l) Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 14., 27. eta 42. artikuluetan agindutakoa betetzea.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Osasuna / Osasuneko eta Eraldaketa Digitaleko Sailburuordetza > Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
- Osasuna > Osasuneko eta Eraldaketa Digitaleko Sailburuordetza
Kontaktu-informazioa
ARABA. Osasun Sustapenerako Unitatea - 945 017157
BIZKAIA. Osasun Sustapenerako Unitatea - 94 4031577 - 943 4032430
GIPUZKOA. Osasun Sustapenerako Unitatea - 943 022717
Eusko Jaurlaritzako Egoitza Nagusia: 945 019203
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Kodea
1091508Eskaerak aurkezteko modua eta epea
Dirulaguntza eskaria on-line egin behar da, aurkeztu beharreko agirien jarraibideetan deskribatzen den dokumentazioarekin batera. Izapidetzearen jarraipena, "Nire karpeta" atalean egin behar da.
Eskabideak aurkezteko epea 2026ko irailaren 28an amaituko da.
- 1. Nahitaez aurkeztu beharreko agiriak:
- a) Eskabidea, behar bezala beteta.
1) Eskaera bakarra onartuko da hezkuntza-komunitate bakoitzeko. Hezkuntza-komunitate batek eskabide bat baino gehiago aurkezten baditu, elektronikoki aurkeztutako azkena bakarrik hartuko da kontuan. Lehendik erregistratuta dagoen eskabide bat duenak beste eskabide bat aurkezten badu, automatikoki atzera egingo du, eta prozedura amaituko da; horretarako, atzera egiteko ebazpena emango da, legez ezarritako baldintzetan.
2) Dirulaguntzaren xede den aurrekontuari buruzko informazioa. Aurrekontu horrek jardueren eta gastuen zerrenda jaso behar du, gastu-motaren banakatzearekin. Informazio hori eskabide-inprimakian dagokion atalean aurkeztuko da.
- b) Deialdi honetan parte hartzeko erabakia jasotzen duen bileraren aktaren kopia soila.
- a) Eskabidea, behar bezala beteta.
- 2. Eskabidearekin batera, honako hauek aurkeztu beharko dira:
- a) Proiektua tokiko erakunderen batekin edo komunitateko beste eragileren batekin koordinatuta egiten bada, sinatutako dokumentu bat edo akta bat aurkeztu beharko da, non jasoko baita eragileek proiektua gauzatzeko konpromisoa hartu dutela.
- b) Finantzaketaren xede den jarduketa hobeto ezagutzeko beharrezkoa den beste edozein dokumentazio osagarri.
- 3. Eskabideak aurkezteko epea deialdi hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, eta 2026ko irailaren 28an amaituko da
- 4. Eskabideak bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu beharko dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoa erabilita (20. oinarrian adierazia).
- 5. Eskabidea aurkezten duen pertsonak ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu behar du bere burua:
- a) Erakundearen ziurtagiri elektronikoa erabiltzen badu, ez du beste egiaztagiririk behar.
- b) Pertsona fisikoaren ziurtagiri elektronikoa erabiltzen badu, ahalordetzeen erregistro elektronikoan inskribatu beharko du (20. oinarrian adierazia), edo entitate eskatzaileak deialdi honetarako berariaz emandako baimena aurkeztu beharko du.
- 6. Elkarte edo kooperatiba eskatzaileek eskabidea eta gainerako dokumentazioa aurkezteko hizkuntza ofiziala aukeratu behar dute. Prozesu osoan erabiliko da eskatzaileak hautatutako hizkuntza, Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 6.1 artikuluak xedatutakoari jarraituz.
|
- Legez eratuta egotea, eta Euskal Autonomia Erkidegoko dagokion erregistroan inskribatuta
- Irabazi-asmorik ez izatea.
- Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13.1 eta 13.4 artikuluetan ezarritako ezein egoeratan ez egotea.
- Beteta izatea, bai Gizarte Segurantzarekiko zerga-betebeharrak, bai dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak, bat etorrita Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduarekin-Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan bai zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bai dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak betetzen direla egiaztatzeari buruzkoa berau-.
- Trans pertsonen berdintasun erreal eta eraginkorrerako eta LGTBI pertsonen eskubideak bermatzeko otsailaren 28ko 4/2023 Legearen 82. artikuluan jasotako inguruabar eragozleetako batean ere ez egotea.
-
Elkarte eta kooperatiba onuradunen betebeharrak
Erakunde onuradunek betebehar hauek dituzte, indarrean dagoen araudiak adierazitako betebeharrez gain:
- a) Emandako dirulaguntza onartzea. Erakunde onuradunek dirulaguntzari berariaz uko egiten ez badiote 10 egun balioduneko epean esleipen-ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, onartu egin dutela ulertuko da.
- b) Dirulaguntzaren xede den proiektua gauzatzea, eta jasotako laguntza guztia bideratzea horretara.
- c) Eskatu eta kontuan hartu den eskakizunen batean aldaketaren bat izan bada dirulaguntzak ematean, horren berri ematea organo kudeatzaileari, aldaketa gertatu eta 5 egun balioduneko epean gehienez ere.
- d) Helburu bererako beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabideren bat lortu bada beste edozein administrazio edo ente publiko nahiz pribaturen baten aldetik, horren berri ematea organo kudeatzaileari, hori gertatu eta 5 egun balioduneko epean gehienez ere.
- e) Diruz lagundutako proiektuari jarritako betekizunak eta baldintzak bete direla eta proiektua gauzatu dela justifikatzea.
- f) Osasun Sailarekin lankidetzan aritzea, egiaztatzeko, ikuskatzeko, jarraipena egiteko, ebaluatzeko eta kontrolatzeko prozeduretan, eta Jaurlaritzako Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren kontrol-jardueren mende jartzea.
- g) Jasotako funtsak zertan erabili diren frogatzen duten agiriak gordetzea eskaera aurkezten denetik 5 urtez, agiri elektronikoak barne, egiaztatu eta kontrolatu ahal izateko.
- h) Osasun Sailaren babesa aipatzea egiten diren dokumentuetan, baita egiten den publizitate guztian ere. Aipamen hori Eusko Jaurlaritzaren Erakunde-Nortasunaren eskuliburuan xedatutakoarekin bat etorriz egingo da.
- i) Aurkeztutako dokumentazioan dagoen informazio tekniko eta grafiko editagarria erabiltzeko eskubidea lagatzea Osasun Sailari, mugarik gabe, doan eta era ez-esklusiboan, dokumentazio hori Osasun Sailaren informazio-sistemetan sartu eta erabiltzeko, bai eta hura zabaldu edo argitaratzeko ere edozein formatu bibliografiko, informatiko edo ikus-entzunezko erabiliz edo teknika erabiltzen uzten duen beste edozein bide baliatuz.
- j) Laguntzen zertarakoa fiskalizatzeko dituzten zereginak betez, Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak eskatutako informazio oro ematea.
- k) Bi arau hauetan ezarritako printzipioak eta betebeharrak betetzea: Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legea –martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren bidez onartua– eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoa.
- l) Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 14., 27. eta 42. artikuluetan agindutakoa betetzea.
Dirulaguntza hauen tramitazio elektronikoa egiteko beharrezkoa da:
- Pertsona juridikoaren identifikazio elektronikoa (Izenpe-Entitatearen ordezkariaren ziurtagiria, FNMT ziurtagiria, …)
- Pertsona fisikoaren identifikazio elektronikoa (NAN elektronikoa, Izenpe-Herritarraren ziurtagiria,…) Bigarren aukera hau posible izango da, pertsona hori Eusko Jaurlaritzako Administrazioko Ordezkarien erregistro elektronikoan izena emanda baldin badago (informazio gehiago ondorengo estekan).
Halaber, beharrezkoa da:
- Zerbitzu elektronikora sartu eta hemen, bete beharreko lau pausu izango dira:
- Eskaria bete.
- Prestatutako dokumentu eta inprimakiak erantsi.
- Eskaria sinatu.
- Erantsitako dokumentazioa eta eskaria bidali.
- Bidalketa egin denean, pantaila bat agertuko da hartu-agiriarekin.
Oharra: Hiritarren eskubidea da, Administrazio jardulearen boterean edo aurkitzen duten prozedurarako arau aplikagarriek ez eskatutako dokumentua ez aurkeztea, (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 53. artikulua). Eskubide hau erabil ahal izateko, eskaerako emandako Dokumentazioa atalean, emandako dokumentuen informazioa beteko du.
Abisua:Tramitearen jarraipena eta espedientearen segimendua Nire karpeta-n egin dezakezu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Prozedura ebazteko eta ebazpena elkarte edo kooperatiba interesdunei jakinarazteko gehieneko epea 6 hilabetekoa izango da, agindu hau argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Epe hori igaro eta ebazpenik jakinarazi ez bada, entitateek ezetsitzat jo ahal izango dute beren eskabidea.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Justifikazioa
Emandako laguntza justifikatzeko, inprimakia bete eta beharrezko dokumentazioarekin batera Nire karpeta-n aurkeztu.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
Aurkezteko epea: 2027ko uztailaren 16ra arte.
- 1. Diruz lagundutako proiektu bakoitzeko justifikazio telematiko bat bete beharko da. Datu horiek nahitaez adierazi beharko dira 20. oinarrian aipatzen den «Nire karpeta» atalean eskuragarri dagoen inprimakian.
- 2. II. Eranskinean (DOCX, 47 KB), justifikazioek jaso beharko dituzten datuak zehazten dira.
- 3. Justifikazioetan, gutxienez datu hauek agertuko dira:
- a) Elkartearen edo kooperatibaren izena.
- b) Proiektuaren izenburua, espediente-zenbakia, harremanetarako pertsonaren izena eta proiektuan parte hartzen duen ikastetxearen izena eta kodea.
- c) Proiektuaren garapenari buruzko memoria:
- 1. Gauzatutako jarduketak:
- a) Egindako jarduketen deskribapena.
- b) Ebaluazio-arloa.
- 2. Hezkuntza-komunitatearen inplikazioa proiektuan.
- a) Dinamika parte-hartzaileak (azaldu nola parte hartu duten irakasleek, ikasleek eta hezkuntza-komunitateko gainerako kideek, hala nola irakasle ezdiren langileek, familiek eta bestelakoek):
- Diseinua.
- Ezarpena.
- Ebaluazioa.
- b) Prestakuntza-programa.
- a) Dinamika parte-hartzaileak (azaldu nola parte hartu duten irakasleek, ikasleek eta hezkuntza-komunitateko gainerako kideek, hala nola irakasle ezdiren langileek, familiek eta bestelakoek):
- 3. Tokiko komunitatearen inplikazioa proiektuan. (azaldu nola parte hartu duen)
- a) Udala.
- b) Auzo-elkarteak eta bestelakoak, beste ikastetxe edo kolektibo batzuk.
- 4. Desberdinkeriei arreta berezia jartzea (azaldu neskek eta desgaitasuna duten ikasleek jarduera fisikoarekin inplikazioa izatea eta jarduera fisiko gehiago egitea lortzeko modua). Datuak generoaren arabera bereizita aurkeztea.
- 5. Hizkuntza-normalizazioa eta euskararen erabilera bermatzeko estrategiak (azaldu nola egin den):
- a) Proiektua euskaraz zabaltzea eta komunikatzea.
- b) Euskararen erabilera proiektuarekin lotutako jardueretan.
- 1. Gauzatutako jarduketak:
- d) Proiektuaren memoria ekonomikoa, banakatua, diru-sarreren eta gastuen zerrenda dakarrena; hala badagokio, helburu bererako beste dirulaguntza, laguntza edo diru-sarrera batzuk jaso direla zehaztuko du. Diruz laguntzeko modukoa ez den ekarpen propiotzat justifika daiteke langile boluntarioen lanaren balioztapena, orduko 20 euroko gehieneko mugarekin. Langile boluntarioak balioztatzeko, elkarte edo kooperatibaren inguruan dabiltzan pertsonek proiektuaren xedeak lortzeko eta ordainsaririk jaso gabe egindako lanaren kuantifikatze ekonomikoa egiten da. Gastu horiek proiektuaren zenbateko osoaren % 20 izango dira gehienez ere.
- e) Gastua egiaztatzeko agirien zerrenda. Zerrenda horretan, gastu-egiaztagiri guztien zerrenda jaso beharko da, aurkeztutako proiektuaren aurrekontuaren zenbateko osoa egingo duena, eta honako hauek adierazi beharko dira: dokumentuaren izaera, kontzeptua, igorlea, data, zenbatekoa eta jarduerari egotzitako ehunekoa. Gastuak justifikatzeko agiri horiek bat etorri behar dute aurkeztutako aurrekontuko kontzeptu guztiekin eta kontzeptu bakoitzak aurrekontu osoarekiko duen proportzioarekin.
- 4. Justifikazioarekin batera, honako hauek aurkeztuko dira:
- a) Erakunde onuradunaren izenean jaulkitako fakturen kopia soila, kontzeptuak berariaz zehaztuta.
- b) Aurkeztutako fakturei dagozkien ordainagiriak aurkeztea, ordainketa justifikazio-aldia eta dirulaguntzaren xede den proiektua amaitu baino lehen egin dela egiaztatzen dutenak. Pertsona fisiko baten izenean egindako ordainketen justifikazioa erantzukizunpeko adierazpen baten bidez egingo da, erakunde onuradunaren ordezkaritzak sinatuta, eta bertan berariaz adieraziko da erakunde horrek pertsona horri gastua egiteko baimena ematen diola. Adierazpen horrekin batera, pertsonaren alde egindako ordainagiria aurkeztu beharko da.
- c) Lan-kontratuko langileei dagozkien gastuetarako, eredu ofizialaren araberako soldaten ordainagirien eta Gizarte Segurantzako kotizazio-buletin ofizialen bidez justifikatutakoak.
- d) Balio erantsiaren gaineko zerga ordaintzetik salbuetsita dauden eta enpresaburu edo profesional ez diren pertsona fisikoek (hartzaileak) egiten dituzten noizbehinkako lanen kasuan, lan horiek justifikatzeko, lan horiek egin dituen erakunde onuradunaren ordezkariak sinatutako idazkia aurkeztu beharko da. Idazki horretan, gutxienez, honako datu hauek jaso beharko dira: ordezkariaren, elkartearen eta hartzailearen izen-abizenak edo sozietatearen izena, identifikazio fiskaleko zenbakia eta helbidea; eragiketaren deskribapena eta zenbateko osoa; idazkia eman den eguna; hartzailearen «hartu-agiria» eta sinadura, eta pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren atxikipena.
- e) Boluntarioen kasuan, boluntarioen asegurua diruz lagundu daitekeen gastutzat har daiteke, agindu honetan aurreikusitako dirulaguntzen xede diren eta boluntarioen laguntza duten jardueren esparruan. Finantzatu beharreko boluntarioen aseguruak bi poliza izango ditu nahitaez, bata istripuena eta bestea erantzukizun zibilarena. Azken horren kasuan, 300.506,05 euroko gutxieneko kapital aseguratua izango du ezbehar eta aseguru-urte bakoitzeko, polizari atxikitako boluntario bakoitzarentzat. Boluntarioen asegurua diruz lagundu ahal izateko, erakunde aseguratzaileak emandako ziurtagiri bat aipatuko da justifikazioan. Ziurtagiri horretan, gutxienez, erakundeak bere boluntarioen alde kontratatutako aseguru-polizen estaldurei buruzko datuak egiaztatuko dira, aseguratutako pertsonen kopurua eta polizaren zenbateko osoa zehaztuta.
- 5. Proiektua gauzatu dela egiaztatzen duten dokumentu osagarriak, material grafikoa, bileren aktak eta bertaratutakoen zerrenda edo sortutako beste dokumentuak barne. Entitate onuradunak boluntarioen lana balioztatzeko egindako ekarpen propioa justifikatu behar izanez gero, entitatearen legezko ordezkariak izenpetutako ziurtagiria aurkeztu behar da. Datu hauek azalduko dira bertan: boluntarioaren datuak (izen-abizenak eta NANa), ordu-kopurua, orduko kostua, zenbateko osoa eta boluntarioaren sinadura.
- 6. Dirulaguntza jaso aurretik egindako gastuak dirulaguntzaren kontura justifika daitezke, baldin eta gastu horiek dirulaguntza jaso duten jardueretan sartzen diren ekintzen eta kontzeptuen kostu errealak badira eta 2026ko uztailaren 1etik 2027ko ekainaren 30era bitartean sortu eta ordaindu badira.
- 7. Justifikazio-agiriak aurkezteko epea 2027ko uztailaren 16an amaituko da, eta egun horixe izango da agiri horiek onartzeko azkena.
- 8. Dirulaguntza justifikatzeko dokumentazioa bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu beharko da, 20. oinarrian (izapidetze elektronikoari buruzkoa) azaltzen den moduan.
- 9. Gizonen eta emakumeen egoeran duen eraginaren berri izateko, informazioa sexuaren arabera bereizita emango da justifikazio horretan, hala badagokio.
- 10. Oinarri honetan zehaztu ez diren gaiei 20/2023 Legearen 32. artikuluan ezarritakoa aplikatuko zaie.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
Elkarte eta kooperatiba onuradunen betebeharrak
Erakunde onuradunek betebehar hauek dituzte, indarrean dagoen araudiak adierazitako betebeharrez gain:
- a) Emandako dirulaguntza onartzea. Erakunde onuradunek dirulaguntzari berariaz uko egiten ez badiote 10 egun balioduneko epean esleipen-ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, onartu egin dutela ulertuko da.
- b) Dirulaguntzaren xede den proiektua gauzatzea, eta jasotako laguntza guztia bideratzea horretara.
- c) Eskatu eta kontuan hartu den eskakizunen batean aldaketaren bat izan bada dirulaguntzak ematean, horren berri ematea organo kudeatzaileari, aldaketa gertatu eta 5 egun balioduneko epean gehienez ere.
- d) Helburu bererako beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabideren bat lortu bada beste edozein administrazio edo ente publiko nahiz pribaturen baten aldetik, horren berri ematea organo kudeatzaileari, hori gertatu eta 5 egun balioduneko epean gehienez ere.
- e) Diruz lagundutako proiektuari jarritako betekizunak eta baldintzak bete direla eta proiektua gauzatu dela justifikatzea.
- f) Osasun Sailarekin lankidetzan aritzea, egiaztatzeko, ikuskatzeko, jarraipena egiteko, ebaluatzeko eta kontrolatzeko prozeduretan, eta Jaurlaritzako Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren kontrol-jardueren mende jartzea.
- g) Jasotako funtsak zertan erabili diren frogatzen duten agiriak gordetzea eskaera aurkezten denetik 5 urtez, agiri elektronikoak barne, egiaztatu eta kontrolatu ahal izateko.
- h) Osasun Sailaren babesa aipatzea egiten diren dokumentuetan, baita egiten den publizitate guztian ere. Aipamen hori Eusko Jaurlaritzaren Erakunde-Nortasunaren eskuliburuan xedatutakoarekin bat etorriz egingo da.
- i) Aurkeztutako dokumentazioan dagoen informazio tekniko eta grafiko editagarria erabiltzeko eskubidea lagatzea Osasun Sailari, mugarik gabe, doan eta era ez-esklusiboan, dokumentazio hori Osasun Sailaren informazio-sistemetan sartu eta erabiltzeko, bai eta hura zabaldu edo argitaratzeko ere edozein formatu bibliografiko, informatiko edo ikus-entzunezko erabiliz edo teknika erabiltzen uzten duen beste edozein bide baliatuz.
- j) Laguntzen zertarakoa fiskalizatzeko dituzten zereginak betez, Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak eskatutako informazio oro ematea.
- k) Bi arau hauetan ezarritako printzipioak eta betebeharrak betetzea: Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legea –martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren bidez onartua– eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoa.
- l) Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 14., 27. eta 42. artikuluetan agindutakoa betetzea.
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora eta Nire profila atalean harremanetarako datuak alda ditzakezu.