Segurtasun Saila

Boluntarioen txokoa

BABES ZIBILEKO BOLUNTARIOEN ERAKUNDEEN ERREGISTROA

Aplikazioa ez dago erabilgarri aldi baterako, mantentze-lanak direla eta.

Informazio gehiago:  sosdeiak@euskadi.eus 

 

BABES ZIBILEKO BOLUNTARIOEN IZAPIDEAK

Sartu Boluntariotzako izapideetan

Babes zibileko eta oro har larrialdiei aurre egiteko lanetan herritarrek duten parte-hartzea bermatu eta zabaltzen dute boluntariotzako erakundeak.

Babes zibileko udal-boluntariotzaren motak

Babes zibileko boluntarioen toki-erakundeak

Elkarte zein toki-elkarte gisa eratu ahal izango dira babes zibileko boluntarioen toki-erakundeak.

  • Elkarteak: beren Estatutuen bidez arautzen dira, nortasun juridiko propioa dute eta ondorioz, botere publikoekiko mendekotasun juridikorik ez dute.
  • Taldeak: beren Erregelamenduaren bidez arautzen dira, ez dute nortasun juridiko propiorik, Udalek sustatzen dituzte eta administratiboki udal horien parte dira.

Babes zibileko erakunde laguntzaileak

Babes zibileko erakunde laguntzaile dira ondoko baldintzak betetzen dituzten erakundeak:

  • Larrialdi-egoeratan pertsonei laguntza ematea eta ondasunak babestea xede nagusitzat dutenak, euren estatutuen edo arau eratzaileen arabera, edota estatutuetan jasota daukatenak eskatzen zaienean laguntza eta babes zibileko eta larrialdiei aurre egiteko zerbitzuak ematea.
  • Izaera altruista eta irabazi-asmorik gabekoak direnak; ez da ezinbestekoa kide-inskripzioari dagokionez irekiak izatea.
  • Eusko Jaurlaritzako organo eskudunarekin lankidetza-hitzarmen bat izenpetu dutenak, zeinaren bitartez babes zibileko eta larrialdiei aurre egiteko ekintzetan laguntza emateko konpromisoa hartzen baitute.

Larrialdietako jarduera

Larrialdien Kudeaketari buruzko apirilaren 3ko 1/1996 Legearen 46. artikuluan xedatutakoaren arabera, dagokion agintariaren menpe geratuko da babes zibileko boluntarioen lana, istripuak, hondamendiak edo lazeria publikoak izanez gero. Errefortzua edo laguntza ematera mugatuko dira oro har, eta, hala egokituz gero, profesionalek edo funtzionarioek osatutako zerbitzu publikoen ordezkotza subsidiarioa egingo dute.

Boluntariotzako erakundeek euren parte-hartzea beharrezkoa den larrialdietan hartuko dute parte, Babes Zibileko Planei eta parte-hartze horretarako sortutako taktika erakingorrei jarraiki.

Jakiten badute larrialdiren bat gertatu dela euren aritze-eremuan, edo lehenengoak badira larrialdiko eremura iristen, berehala 112 larrialdietako telefonora deitu beharko dute.

Boluntarioek ondo identifikatuta egon beharko dute jarduera eraginkorretan.

Babes zibileko zerbitzuaren oinarrizko eginkizunak

Prebentzioa
  • Jendea elkartzen den eraikin, lokal edo establezimenduei begira batik bat, herriaren arriskugarritasun-mailari dagozkion azterlanetan parte hartzea.
  • Udalerrietako babes zibileko planak gauzatzen eta mantentzen parte hartzea.
  • Arrisku horiek eragindako taldeentzako informazio-eta dibulgazio-kanpainak egiten laguntzea, dagokien toki-agintariaren jarraibideak betez.
Esku-hartzea
  • Larrialdietako zerbitzu orokorrei laguntzea ?suhiltzaileei, osasun-arloko langileei, poliziei eta abarrei?, esku-hartzearen arduradunek eskatuz gero.
  • Larrialdi-egoeran dauden pertsonen zaintzan laguntzea ?ebakuazioa, aterpea, hornidura...? dagokion organo eskudunak koordinatuta.
  • Larrialdi-egoeratan ondoko esku-hartze lanetan laguntzea: pertsona eta ondasunen babes-, laguntza-eta sorospen-lanetan, prebentzioko edo kalteak saihesteko lanetan, eta konponketa-eta birgaitze-lanetan, udalerriko babes zibileko planen arabera esleitzen zaizkien eginkizunak betetze aldera.
  • Kalte publiko, arrisku larri edo hondamendiko salbuespeneko egoeratan agintariek mugiarazitako beste hainbat pertsona larrialdiei aurre egiteko lanetan sar daitezen erraztea.

Eginkizun horiek betetzean, kasuan kasuko agintari arduradunen mende egingo dute lan.

igo

Babes zibileko boluntarioen toki-erakunde batean askatasunez eta borondatez sartzeko, ondoko baldintzak bete beharko dira:

  • Adin nagusikoa izan
  • Erakundeak ezartzen dituen baldintza edo proba ez diskriminatzaileak bete
  • Babes zibileko boluntarioen akreditazioa edo txartela izan

Larrialdietako ekintza zuzenetan parte-hartzea eskatzen ez duten eginkizun edo lanak egiteko, arauek edo elkarteak ezarritako baldintzak adina, egoera psikofisikoa edo prestakuntza betetzen ez dituzten laguntzaileak onartu ahal izango dituzte toki-erakundeek.

UDAL BOLUNTARIOTZA

ERAKUNDE LAGUNTZAILEAK

Udal boluntariotza Álava/Araba

Amurrio ( Irudia @PcivilAmurrio)

 ETXEGOIEN, 19, 01470 AMURRIO (UTM Datum ERTS89 499407.729 m E / 4766381.180 m N)

Arabako mendialdea/Montaña alavesa

 SAMUEL PICAZA, 1, 01110 CAMPEZO (UTM Datum ERTS89 553161.56 m E / 4724371.46 m N)

Gatzaga Buradon/Salinillas de Buradón

 SALINILLAS DE BURADON, 01330 SALINILLAS DE BURADON (LABASTIDA)(UTM Datum ERTS89 513667.99 m E / 4720117.11 m N)

Gaubea/Valdegovía

 ARQUITECTO JESUS GUINEA, 46, 01426 VILLANUEVA DE VALDEGOVIA (UTM Datum ERTS89 491982.4475 m E / 4743962.890 m N)

Laudio/Llodio

 PLAZA HERRIKO, 8, 01400 LAUDIO-LLODIO (UTM Datum ERTS89 503027.778 m E / 4776725.406 m N)

igo

Udal boluntariotza Bizkaia

Alonsotegi

 PLAZA LAS ESCUELAS S/N 48810 ALONSOTEGI (UTM Datum ERTS89 501034.258 m E / 4788247.35 m N)

Amorebieta-Etxano

 PLAZA HERRIKO, 3, 48340 AMOREBIETA-ETXANO (UTM Datum ERTS89 521731.701 m E / 4785346.141 m N)

Balmaseda

 EL PEÑUEKO, 5, 48800 BALMASEDA (UTM Datum ERTS89 482835.1211 m E / 4780649.7915 m N)

Barakaldo

 ALDAPA, 2, 48901 BARAKALDO (UTM Datum ERTS89 501116.91 m E / 4793918.67 m N)

Basauri

 JAGA, 4, 48970 BASAURI (UTM Datum ERTS89 509429.00 m E / 4787900.00 m N)

Bermeo

 ATALDE, 13, 48370 BERMEO (UTM Datum ERTS89 522033.221 m E / 4807666.227 m N)

Erandio

 PLAZA IRAILAREN 23-A, 1, 48950 ERANDIO (UTM Datum ERTS89 501994.5654 m E / 4794472.082 m N)

Karrantza/Carranza

 BOLLANO AUZOA Z/G, 48891 KARRANTZA (UTM Datum ERTS89 470524.9343 m E / 4786262.5 m N)

Lanestosa

 MANUELA SAINZ DE ROZAS, 1, 48895 LANESTOSA (UTM Datum ERTS89  43.221710 m E / 3.439470 m N)

Mungia

 TROBIKA, 1, 48100 MUNGIA (UTM Datum ERTS89 512435.47 m E / 4800196.95 m N)

Muskiz

 SAN JUAN, 2, 48550 MUSKIZ (UTM Datum ERTS89 489866.861 m E / 4796725.708 m N)

Ortuella

 AVENIDA LA ESTACION, 14, 48350 ORTUELLA (UTM Datum ERTS89 495335.7463 m E / 4795304.244 m N)

Otxandio

 MAINERROTA, 2, 48210 OTXANDIO (UTM Datum ERTS89 43.0406934 m E / 2.6540524 m N) 

Sestao

 SAN DIEGO, Nº 3 BAJO, 48910 SESTAO (UTM Datum ERTS89 499215.92 m E / 4795414.70 m N)

Urduña/Orduña

 FORU PLAZA 1, 48460 ORDUÑA (UTM Datum ERTS89  42.594533 m E  /  3.005299 m N)

igo

Udal boluntariotza Gipuzkoa

Errenteria

 POLIGONO INDUSTRIAL MASTI-LOIDI Nº 2, 20100 ERRENTERIA (UTM Datum ERTS89 588958.544 m E / 4795330.9018 m N)

Hernani

 AGUSTINDARREN PLAZA 6, BEHEA, 20120 HERNANI (UTM Datum ERTS89 583142.39 m E / 4790774.72 m N)

Irun

 JUAN THALAMAS LABANDIBAR, 21, 20305 IRUN (UTM Datum ERTS89 598980.29 m E / 4799340.93 m N)

Irura

 PLAZA SAN MIGEL 1, 20271 IRURA (UTM Datum ERTS89 575800.57 m E / 4779837.29 m N)

Ordizia

 MALLUTZ, 16, 20240 ORDIZIA (UTM Datum ERTS89 567003.7640 m E / 4766772.4809 m N)

Pasaia

 AVDA. EUSKADI S/N (AZOKA) TRINTXERPE, 20110 PASAIA (UTM Datum ERTS89 586436.491 m E / 4797207.470 m N)

Tolosa

 LARRAMENDI, 9 BAJO, 20400 TOLOSA (UTM Datum ERTS89 575507.37 m E / 4777248.51 m N)

Zarautz

 NAFARROA KALEA, 23 A, 20800 ZARAUTZ (UTM Datum ERTS89 567364.374 M E / 4792944.712 m N)

igo

Babes zibileko erakunde laguntzaileak

Cruz Roja Álava/Araba

Cruz Roja Bizkaia

Cruz Roja Gipuzkoa

DYA Álava/Araba

  • Helbide elektronikoa: info@euskaldya.com 
  • Eusko Jaurlaritzarekin hitzarmena: bai, Euskal-DYA-rekin

DYA Bizkaia (Irudia@DYABizkaia Irudia www.facebook.com/DYAenBizkaia)

  • Helbide elektronikoa: info@dya.eus
  • Eusko Jaurlaritzarekin hitzarmena: bai, Euskal-DYA-rekin

DYA Gipuzkoa

  • Helbide elektronikoa: info@dyagipuzkoa.com
  • Eusko Jaurlaritzarekin hitzarmena: bai, Euskal-DYA-rekin

Euskadiko Laguntza Txakurren Taldea GPSE - Grupo del Perro de Salvamento de Euskadi GPSE

Euskal Espeleologen Elkargoa - Unión de Espeleólogos Vascos

VOSTeuskadi, larrialdiko boluntario digitalak (Irudia@VOSTeuskadi)

igo

Euskadiko babes zibileko udal-boluntariotzaren estatistika-datuak.

ARABA / ÁLAVA          
Herria / Localidad GUZTIRA / TOTAL G / H % E / M %
Amurrio 16 13 81% 3 19%
Arabako Mendialdea / Montaña Alavesa 13 8 62% 5 38%
Gatzaga Buradon / Salinillas de Buradón 8 7 88% 1 13%
Gaubea / Valdegovía 9 9 100% 0 0%
Laudio / Llodio 12 9 75% 3 25%
Guztira / Total 58 46 79% 12 21%
BIZKAIA          
Herria / Localidad GUZTIRA / TOTAL G / H % E / M %
Alonsotegi 15 12 80% 3 20%
Balmaseda 14 9 64% 5 36%
Barakaldo 40 32 80% 8 20%
Basauri 14 11 79% 3 21%
Bermeo 24 17 71% 7 29%
Erandio 19 16 84% 3 16%
Karrantza / Carranza 22 18 82% 4 18%
Lanestosa 7 7 100% 0 0%
Mungia 18 16 89% 2 11%
Muskiz 11 7 64% 4 36%
Ortuella 3 3 100% 0 0%
Otxandio 13 13 100% 0 0%
Sestao 23 16 70% 7 30%
Urduña / Orduña 10 9 90% 1 10%
Guztira / Total 233 186 80% 47 20%
GIPUZKOA          
Herria / Localidad GUZTIRA / TOTAL G / H % E / M %
Errenteria 22 17 77% 5 23%
Irun 16 12 75% 4 25%
Irura 7 7 100% 0 0%
Ordizia 15 14 93% 1 7%
Pasaia 8 7 88% 1 13%
Tolosa 7 7 100% 0 0%
Zarautz 33 24 73% 9 27%
Guztira / Total 108 88 81% 20 19%
    G / H % E / M %
GUZTIRA / TOTAL 399 320 80% 79 20%

Iturria: Euskadiko Babes zibileko laguntzaileak diren boluntario-elkarteen erregistroa 2024/01/25

BABES ZIBILEKO ERAKUNDE LAGUNTZAILEEN ESTATISTIKA-DATUAK      
DATOS ESTADÍSTICOS DE LAS ENTIDADES COLABORADORAS CON LA PROTECCIÓN CIVIL  
Erakundea / Entidad GUZTIRA / TOTAL  G / H % E / M %
Euskadiko Laguntza Txakurren Taldea GPSE / Grupo del Perro de Salvamento de Euskadi GPSE 11 8 73% 3 27%
Euskal Espeleologen Elkargoa / Unión de Espeleólogos Vascos 63 50 79% 13 21%
VOSTeuskadi 18 8 44% 10 56%

Iturria: Euskadiko Babes zibileko laguntzaileak diren boluntario-elkarteen erregistroa 2024/01/25

Azken aldaketako data: