Osasun Saila

Beste heldu baten OTI digitala

Osasun Sailak, Osakidetzarekin batera, herritarrei zuzendutako zerbitzu berri bat jarri du martxan, OTI digitalaren prestazioak zabaltzen jarraitzeko: beste pertsona heldu baten osasun-txartel indibiduala formatu digitalean.

Zer da?

OTI digitalaren zabalkuntza bat da, pertsona heldu batek bere telefono mugikorrean beste pertsona heldu baten txartel digitala ere izatea ahalbidetzen baitu.

Nola lortu beste pertsona heldu baten OTI digitala?

Beste pertsona heldu baten OTI digitala izateko, ezinbestekoa da pertsona horren baimena izatea. Baimena online nahiz aurrez aurre eman daiteke.

Online baimena / ezeztapena

Online baimena edo ezeztapena egin ahal izateko, ezinbestekoa da ziurtagiri digitala (leiho berri batean irekitzen da) izatea (B@KQ edo antzekoa), adibidez, Osasun Karpetarako sarbidea ematen duena.

Interesa duten pertsonek identifikazio digitala (B@KQ) zuzenean eskuratu ahal izango dute aplikazio mugikorretik, edo, batez ere, Eusko Jaurlaritzaren Herritarrentzako Arretarako Bulegoetan – Zuzenean (leiho berri batean irekitzen da) edo gizarte-etxeetan dauden KZguneetako (leiho berri batean irekitzen da) edozein zentrotan eskatu ahal izango dute.

Ziurtagiri digitala izanez gero, hurrengo botoian sakatu, eta beste pertsona heldu bati bere OTI digitala deskargatzeko baimena eman ahal izango diozu.

Aurrez aurreko baimena / ezeztapena

Aurkeztu osasun-zentroan behar bezala betetako baimen-formulario hau:

Txartela deskargatzea

Baimena izapidetu ondoren, baimendutako pertsonak NIK Patrika digitala aplikazioaren bidez (iOS (leiho berri batean irekiko da)/Android (leiho berri batean irekiko da)) jakinarazpen bat jasoko du txartela deskargatu dezakeela adierazteko.

Nik aplikazioaren abisua

Informazio gehiago

OTI digitalari buruzko informazio gehiago esteka honetan: Osasun-txartel indibiduala formatu digitalean.

Gorabeherarik?

Edozein gorabehera izanez gero, Erabiltzaileen Arretarako Zentroarekin harremanetan jar zaitezke telefono honetan: 945 016 295.

Azken aldaketako data: