Autobabes erregistroa
Plana erregistratzeko jarraitu beharreko pausuak
- Aplikazioan sartu
- Erregistro menuan, Planak aukeratu .
- Beste plan bat gehitzeko, Gehitu botoia sakatu.
- Plana Editatu/Aldatu edo Ezabatzeko, dagokion botoia sakatu.
- Gehitu aukeratu badugu, bete beharreko fitxa agertuko zaigu.
- Bete ostean, Gorde sakatu.
- Abisu bat aterako zaigu, planaren xehetasunezko txantiloia deskargatuko dela jakinarazteko.
- Abisua onartzen badugu, Planaren xehetasunezko txantiloia deskargatuko da. Txantiloi hori pdf betegarria da eta bete behar dugu.
- Txantiloia bete ostean, datuekin gordetzeko, Inprimatu botoia sakatu.
- Beteta inprimatu ahal da eta gero eskaneatu planari atxikitzeko.
- Edo inprimatzeko (*) pdf-inpresora aukeratu eta lokalean gorde ahal da, planari geroago atxikitzeko.
- Datu gehiago atalera joan (planei buruzko taularen lehenengo zutabea).
- Atal/fitxa guztiak bete. Derrigorrez bete behar dira fitxa hauetako datuak:
- Planaren arduradunak
- Planaren xehetasunezko txantiloia (aldez aurretik bete den pdf-a atxiki behar da)
- Planoak, plano bat
(*) Planaren xehetasunezko txantiloia pdf formatuan inprimatzeko, pdf-inpresora bat instalatuta egon behar da.
Pdf inprimagailua dohainik deskargatu
Informazio gehiago behar baduzu, Erabiltzailearen eskuliburua (Pdf, 2.72 Mb)
Planaren xehetasunezko txantiloia
- Industria-jarduerak eta biltegiratze-jarduerak (PDF, 688 KB)
- Garraio arloko jarduerak eta garraioaren azpiegitura (PDF, 688 KB)
- Jarduera eta azpiegitura energetikoak (PDF, 688 KB)
- Osasun-jarduerak (PDF, 712 KB)
- Egoitza-jarduera publikoak (PDF, 690 KB)
- Jolas-, merkataritza- eta administrazio-jarduerak edo zerbitzuak emateko jarduerak (PDF, 690 KB) (Pdf, 690 Kb)
- Aparteko jarduerak eta/edo jarduera osagarriak (PDF, 689 KB)
- Irakaskuntza-jarduerak (PDF, 690 KB)
- Tunelak erregistratzea (PDF, 1 MB)
Beteta gorde nahi baduzu, Inprimatu botoia sakatu.
- Beteta inprimatu ahal duzu eta gero eskaneatu planari atxikitzeko.
- Edo inprimatzeko (*) PDF-inpresora aukeratu eta lokalean gorde, geroago planari atxikitzeko.
(*) Planaren xehetasunezko txantiloia pdf formatuan inprimatzeko, pdf-inpresora bat instalatuta egon behar da.
Pdf inprimagailua dohainik deskargatu
Autobabes erregistroa aplikazioa
Autobabes eregistroa aplikaziora joan
Aplikazioarekin edozein arazoren aurrean, 012 ZUZENEAN telefonora deitu.
Publikoarentzako etenik gabeko ordutegia urte osoan zehar ondorengoa da: astelehenetik ostiralera 8:00etatik 19:30ak arte, abuztuan (14:30ak arte), jaiegunetan, abenduko 24an eta 31an izan ezik.
Telefono-zenbakia:
- Euskal Autonomia Erkidegotik: 012 / 945 018000
- Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpotik: 945 018000
- Atzerritik: 00 34 945 018000