Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Atari bat sortzea

Atari bat sortzeko, “Atari berria” botoia sakatu behar dugu, zeina Atarien kudeatzailearen hasierako orrian dagoen:

Atari berria

Aukera hori sakatzean, atariko konfigurazio-pantailara eramango gaitu:

Lehenik, atari berri bat konfiguratzeko eskatzen diren parametroak bete behar ditugu:

Storeid:
Los portales se agrupan o almacenan en iniciativas. Por defecto, al crear un nuevo portal deberemos escoger "euskadi" ya que la mayoría de los portales de Euskadi.eus se agrupan en esta iniciativa. Ejemplo: Euskadi.
Kodea:
Atariko kodea adierazten du. Formatu hau du: webXXXNN edo intraXXXNN. Non "web" edo "intra” sarrerek weba edo intraneta den adierazten duten, XXX dagokio atariaren laburdurari eta NN, berriz, atariaren bertsioari. Laburdura izen laburra izatea gomendatzen da (3-5 letra). Adibidez: "webgaz00" gazteaukera weberako edo Kultura Sailaren intraneterako "intrakul00".
Izena:
Atariaren izena adierazten du. Adibidez: Gazteaukera, euskal gazteriaren ataria.
Deskribapena:
Atariaren deskribapena da. Adibidez: Informazio-, jarduera- eta zerbitzu-ataria da Euskadiko gazteentzat.
Domeinua:
Atariaren domeinu nagusia. Adibidea: www.gazteaukera.euskadi.eus
Hizkuntzak:
Atariaren hizkuntza-bertsio desberdinak. Testu-kaxa markatuko da hizkuntza aktibatzeko.
Web jarraipeneko kodea:
Google Analytics-en kodea atariari gehitzeko aukera ematen du. Google Analytics-en azken bertsioaren kodea sartzea gomendatzen da: Web jarraipeneko kodea - Google-etiketen kudeatzailea. Web Zerbitzuak atariari dagokion kodea emango dizu Adibidez: GTM-5DXXSQN

Atari berri bat konfigurateko parametroak

Parametroak sartu ondoren “Konfiguratzea” fitxan, “Editatzea” izeneko bigarren fitxara joan gaitezke. Egiaztatuko dugu nola sortu den XML bat aurreko urratsean bete ditugun datuetatik abiatuta. Hemendik, parametroak eskuz alda ditzakegu.

XML generado a partir de la configuración del portal

Atari osoan zehar (ikus-eremuak, orriak eta ataria), SASS erabil daiteke estilo-orrietan. Ataria editatzeko zati honetan, webguneko SASS aldagaiak sartzeko eremu bat dugu. Balio bat gordetzeko erabiltzen dira aldagai horiek eta, atariko estilo-orrietan zehar hainbat aldiz baliatzeko. Letra-tipoa eta kolorea kontrolatzeko erabiltzen dira batez ere, baina edozein jabetzatako edozein baliotarako erabil daitezke (Sass-ek $ sinboloa erabiltzen du zerbait bihurtzeko aldagai).

Variables SASS del portal

Atari osoan, estiloak eta javaScriptak txertatzeko eremu bat ere badugu.

Ataria aldagaiak, estiloak eta eskriptak sartzeko eremuak

Azkenik, esan behar da atariko fitxategietara sar gaitezkeela "atariko baliabideak” aukera erabiliz, non ikus ditzakegun gauden atarian sortutako irudiak, estilo-fitxategiak, scriptak eta direktorioak.