Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Ikus-eremuak eta orrialdeak aldatzea

Gure atariko orrialde bat, ikus-eremu bat edo gure atariaren konfigurazio orokorra sortzeko edo aldatzeko, bi fitxa aurkituko ditugu beti:

Pestañas para configurar y editar páginas, áreas visuales o portales

Editore, web garatzaile eta/edo atariko administratzaile profila duten erabiltzaileek alda dezakete “Konfiguratzea” fitxa. Bertan, aldaketa errazak egin daitezke atariaren ikus-eremuetan eta orrialdeetan, interfaze grafikoaren bidez.

Ikus-eremuei dagokienez, ekintza posibleak aldatzen dira ikus-eremu motaren arabera (ikus-eremuen katalogoa):

  • Estekak txertatzea
  • Irudiak txertatzea
  • Goiburu edo testu bat txertatzea
  • Eta abar.

Ikus-eremu guztiek esparru bat dute “izen” eta "deskribapen" bat sartzeko aplikazioaren barne-erabilerako; gainerako eremuak Ikusgai egongo dira Interneten.

Ikus-eremu guztietan, aukerako goiburu bat sar daiteke ("Titulua" eta "Azpititulua") eta, geroago, ikus-eremuaren parametroak (estekak, irudiak, etab.).

Configurar un área visual

Web garatzaile profila duten erabiltzaileek eta/edo atariko administratzaileek alda dezakete “Editatzea” fitxa. Ikus-eremua edo orria sortzen dituen HTML, CSS eta javaScript kodeak aldatzeko aukera ematen du.

Ikus-eremuei dagokienez, hainbat arazo hartu behar dira kontuan:

  • HTML eremuak Handlebars-eko adierazpen txertatuak sartzen ditu. Handlebars JS erabiltzen da JSON datuen egituran biltegiratutako balioak sartzeko ikus-eremuko HTML lengoaian.
  • Gehitutako CSS-ek gauden ikus-eremuari bakarrik eragiten diote, ikus-eremuan lehenetsita sartzen den "class"-ari esker.

<div class="va5CEa734F"><div>

  • JSON eremuan, “Konfiguratzea” fitxatik datozen datuak aurreikus daitezke. Ezin da aldatu JSON hori, hau da, bertan egingo dugun edozein aldaketa ez da aplikatuko eta "Konfiguratzea” fitxaren interfazean egin beharko da.

Editar un área visual