Segurtasun Saila

Eusko Jaurlaritzak Behobia-San Sebastian lasterketaren 61. edizioak trafikoan izango dituen eraginak direla eta arreta eskatu du

Argitalpen-data: 

Irekia.jpg
  • Zirkulazioan eraginak goizeko 06:30ean hasiko dira, eta proba amaitu arte luzatuko dira
  • Ordezko bideak erabiltzea eta Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren jarraibideak errespetatzea gomendatzen da

Behobia-San Sebastian lasterketaren 61. edizioak eragin handia izango du trafikoan igande honetan, azaroak 8, bai lasterketaren ibilbidean, bai inguruetan, Behobia (Irun) eta Donostia artean. Murrizketak 06:30ean hasiko dira eta lasterketa amaitu arte mantenduko dira.

Irteeran, Irun inguruko trafiko-eraginak

Irungo mugan, AP-8ko irteera 0 kilometro-puntuan, Bilborako noranzkoan, itxita egongo da, eta horrek auto-ilarak sor ditzake mugaren inguruan, Frantziarako noranzkoan. Era berean, AP-8ko irteera 0 kilometroan, Frantziarako noranzkoan, zirkulazio arazoak sor daitezke, kirol proba dela-eta Irun-Zaisa ingururantz joango diren turismo eta autobus lantzaderen kopurua handia izango delako.

Bestalde, N-121-A errepidean (Iruñea-Irun errepidea) ere zirkulazio murrizketak izango dira. 08:00etatik 11:30era, lasterketako parte-hartzaileen irteerekin batera, debekatuta egongo da ibilgailu astunen zirkulazioa. Ertzaintzaren patruila bat trafiko astunari buelta emateaz arduratuko da Puntxaseko biribilgunean, N-121-A errepideko 75. kilometroan. Bestalde, Irunerako noranzkoan doazen autoak Zaisa bidetik desbideratuko dira, eta, ondoren, AP-8an sartuko dira, Bilborako noranzkoan.

Lasterketan zehar izango diren trafiko-eraginak

ERREPIDEA

HASIERAKO KP

AMAIERAKO KP

NORANZKOA

HASIERA

AMAIERA

GI-636

15,300

Osinbiribilgo biribilgunea

17,000

Behobiako biribilgunea

Biak

06:30

14:00

GI-636

17,000

Behobiako biribilgunea

17,330

Iparraldeko muga

Biak

08:00

12:00

N-121-A

74,400

Laskoaingo biribilgunea

75,039

Behobiako biribilgunea

Biak

08:00

12:00

AP-8

0,500

1 irteera

Bilbo

08:00

11:30

GI-636-10

Suhiltzaileen biribilgunetik GI-636-10-1-S errepidearen eta Irunera jaisteko galtzadaren arteko lotuneraino

Irun

09:00

13:00

GI-636

7,900

9,560

Donostia

Irun

08:15

14:00

Gaintxurizketa gaina

Jaitsierako galtzadarekiko lotura

Errei bat erabiliko da Donostia eta Irungo noranzkoan ibiltzeko

GI-636

7,900

Gaintxurizketako biribilgunea

4,800

Lintzirin

Biak

08:15

14:00

GI-636

4,800

Lintzirin

2,600

Altamirako biribilgunea

Irun

08:15

14:00

GI-636 errepidea, Donostiarako noranzkoan, Lintzirin poligonoaren barrualdetik (atzealdea), irekita egongo da

GI-636-4

Lintzirin eta Lartzabalgo biribilgunearen artean

Biak

08:15

14:00

GI-2132

15,500

Lartzabalgo biribilgunea

15,200

Arragua

 

08:15

14:00

Tarte horretan sarrera edo irteera duten egoiliarren ibilgailuen trafikoa bakarrik baimenduko da

GI-636

2,100

Kaputxinoen gaina

1,800

Kaputxinoen biribilgunea

Donostia

09:50

15:00

Gomendioak

Lasterketan parte hartuko duten korrikalarien kopurua handia dela kontuan hartuta (29.000 pertsona baino gehiago daude izena emanda), Eusko Jaurlaritzak kontuz ibiltzeko eskatu du, kirol-proba horrek trafikoan izango dituen eraginak direla eta. Lasterketa egingo den lekutik ibili behar direnei ordezko bideak erabiltzea eta Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren jarraibideak errespetatzea gomendatzen zaie.

Era berean, probako parte-hartzaileei gomendatzen zaie garraio publikoak erabiltzea probaren hasierara joateko. Ibilgailu partikularrean joanez gero, gogoan izan ezin dela ibilgailutik jaitsi AP-8 autobidean auto-ilaretan geldituta egonda, oinezkoen zirkulazioa debekatuta baitago. Ezin izango da ibilgailurik aparkatu Zaisa industrialdean, eta bertan geratu ahal izango da soilik korrikalariak uzteko, eta berehala jarraitu beharko du gidariak ibilbidea.

Frantziatik A-63 errepidetik ibilgailu partikularrean datozen parte-hartzaileei gomendatzen zaie Biriatuko irteera hartzea, eta handik Behobiara joatea, han jaitsi eta irteera-gunera oinez joateko.

Lasterketaren ibilbidea aurretik oinez eta probaren antolakuntzatik kanpo egin ohi duten pertsonei gogorarazten zaie, bide-segurtasuneko begi bistako arrazoiengatik, ibilbidea ez dela galtzadatik egin behar, eta are gutxiago gaueko ordutegian. Eusko Jaurlaritzak gogorarazten du, behar izanez gero, bazterbidetik baino ezin dela ibili, ikuspen-elementuak (txalekoak eta elementu islatzaileak) eramanda, zirkulazio-erreitik ahalik eta gehien bereizita eta ibilgailuen martxaren kontrako noranzkoan, urrutitik ikusi ahal izateko.

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)