Segurtasun Saila

Eusko Jaurlaritzak Baso Suteen Arriskuagatiko Larrialdietako Plan Berezia 0. egoerara jaitsi du, Zaldibiako sutearen bilakaera ona dela eta

Argitalpen-data: 

Situacion_0.png
  • Larrialdi-zerbitzuek lanean jarraitzen dute eremuan, sutea erabat itzali arte.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak Euskadiko Baso Suteen Arriskuagatiko Larrialdietako Plan Bereziaren 0. egoera ezarri du 17:10etan, Gipuzkoako Zaldibia udalerrian goizaldean piztutako baso-sutearen bilakaera ona dela eta.

Egoerak hobera egin du azken orduetan, eta, une honetan, baso-eremua baino ez dago arriskuan, gainerako ondasunentzat edo herritarrentzat inolako arriskurik gabe.

Bilakaera on horren aurrean, Gipuzkoako Foru Aldundiak bere Foru Jarduketa Plana 1. egoerara jaitsi du, eta horri esker, autonomia-erkidegoko Plan Bereziaren larrialdi-maila ere jaitsi ahal izan da.

Euskadiko Larrialdiei Aurre Egiteko Zerbitzuetako taldeek sutea itzaltzeko lanetan jarraituko dute bertan, sua erabat itzali arte.

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)