- Igandean zehar haizea pixkanaka indartuz joango da, baina lasterketan ez da prezipitaziorik espero.
Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren iragarpenaren arabera, igande honetan, azaroaren 8an, tenperatura epelak, hodeiak eta hego-haizea izango dira nagusi Behobia-Donostia lasterketan.
Euskalmetek egindako iragarpenaren arabera, hego-haizea indartuz joango da egunak aurrera egin ahala. Lasterketan, haizearen batez besteko abiadura 10 eta 20 km/h artekoa izatea espero da, eta boladek 30-40 km/h-ko abiadura har dezakete.
Haizeak, halaber, erdi-mailako eta goi-mailako hodei ugari ekarriko ditu, baina, printzipioz, ez da prezipitaziorik espero.
Tenperaturei dagokienez, urte-sasoi honetarako balio epelak aurreikusten dira. Tenperatura minimoak 12 eta 14 ºC artekoak izango dira, eta maximoak 19-20 ºC-ra irits daitezke.
Oharra: Eguraldi-iragarpenen eguneratzeak Euskalmeten webgune ofizialaren eta X sare sozialeko @Euskalmet kontuaren bidez jarraitzea gomendatzen da.
Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)