Segurtasun Saila

Euskalmetek Euskadiko meteorologiari eta baso-suteei buruzko bi ikerketa aurkeztu ditu Coimbran

Argitalpen-data: 

2026_11_03_Forest_Fire_Research_Congress__1_.jpeg
  • Euskal Meteorologia Agentziak baso-suteen arriskuarekin lotutako bi lan aurkeztu ditu “10th International Conference on Forest Fire Research” nazioarteko biltzarrean.

Euskalmet Euskal Meteorologia Agentzia egunotan Coimbran (Portugal) egiten ari den “10th International Conference on Forest Fire Research” nazioarteko biltzarrean parte hartzen ari da. Bertan, hainbat herrialdetako adituak, ikertzaileak, zerbitzu publikoetako ordezkariak eta profesionalak bildu dira, baso-suteen ezagutzarekin, prebentzioarekin eta kudeaketarekin lotutako azken aurrerapen zientifiko eta teknikoak partekatzeko.

Testuinguru horretan, Euskalmetek Euskadiko baldintza meteorologikoen eta baso-suteen dinamikaren arteko harremana aztertzen duten bi ikerketa aurkeztu ditu. Lehenengoak, “Empirical Analysis of Meteorological Drivers on Wildfire Dynamics in the Basque Country” baso-suteen portaeran eragiten duten faktore meteorologikoak aztertzen ditu. Bigarrenak, berriz, “Evaluation of Meteorological Fire Danger Indices in the Basque Country” sute-arrisku meteorologikoa zenbatesteko erabiltzen diren hainbat indizeren ebaluazioa du ardatz.

Eusko Jaurlaritzak sustatutako eta USE4FOREST Europako proiektuak kofinantzatutako lan horiek Euskalmeten ikerketa- eta berrikuntza-jardueraren barruan kokatzen dira. Helburua da baso-suteen arriskuarekin lotutako baldintza meteorologikoei buruzko ezagutza hobetzea eta arrisku horien prebentziorako eta kudeaketarako informazio erabilgarria sortzea.

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)