Segurtasun Saila

Euskadiko Larrialdiak Koordinatzeko Zentroak (SOS DEIAK) eta Bilboko Udaltzaingoak zerbitzu telematiko aurreratuen bidez integratu dituzte beren komunikazioak

Argitalpen-data: 

Bilboko_udaltzaingoa.jpeg
  • Integrazioak bi erakundeen arteko koordinazioa hobetzen laguntzen du
  • Donostiako Udaltzaingoaren ondoren, sistema horretan sartzen den EAEko bigarren udaltzaingoa da Bilbokoa

Segurtasun Sailaren Euskadiko Larrialdiak Koordinatzeko Zentroa (SOS Deiak) eta Bilboko Udaltzaingoa zerbitzu telematiko aurreratuen bidez komunikatzen ari dira atzotik, 2026ko maiatzaren 13tik, Bizkaiko hiriburuari eragiten dioten larrialdiekin lotutako jarduketetan, eta horrek bi erakundeen arteko koordinazioa hobetzen lagunduko du. Sistema horretan sartzen den EAEko bigarren udaltzaingoa da, Donostiako Udaltzaingoak 2020an gauza bera egin ondoren.

Komunikazio-pasabide informatiko horrek, web-zerbitzuetan oinarritutakoak, egungo telefono-sistema ordeztuko du, eta horrek larrialdiari hobeto erantzutea ekarriko du, informazio-trukeak berehalakoak izango baitira eta transmisioan egon daitezkeen akatsak saihestuko baitira. Gainera, informazio hori Larrialdiei Aurre Egiteko Euskal Sisteman (LAEZ) sartuta dauden beste erakunde batzuek ere partekatuko dute.

Pasabide berriak datuak eta jakinarazpenak trukatuko ditu bi norabideetan, Bilboko udaltzaingoaren "gorabeheren kudeaketa" aplikazioaren eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren larrialdi-sistema integralaren (EUSKARRI) arteko konexioari esker. Horri esker, berehala abisatu ahal izango da alerta-egoeraz, larrialdia irekiz, esku hartzen duten erakundeak zehaztuz, haien bilakaerari buruzko Informazioa jasoz, mobilizatutako baliabideen egoera operatiboa ezagutuz, jarduketa itxita edo eta, behar izanez gero, berriro irekita.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren larrialdiak osorik kudeatzeko sistema informatikoa, EUSKARRI, Bilboko Udaltzaingoa barne hartzen duena, Euskadiko Larrialdiak Koordinatzeko Zentroak (SOS Deiak) gauzatzen duen koordinazio operatiboaren oinarria da. Plataforma teknologiko horren barruan daude, besteak beste, Ertzaintza, Donostiako Udaltzaingoa, Osakidetza-Emergentziak, ETKZ-CGTE (Euskadiko Trafikoa Kudeatzeko Zentroa), Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru-aldundietako suhiltzaileak eta Bilboko, Donostiako eta Gasteizko udaletako suhiltzaileak.

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)