- Euskadi osoan 1991-2020 aldi normaleko batezbestekoarekin alderatuz anomalia 8 ºC-koa izan zen.
Euskalmet – Euskal Meteorologia Agentziaren arabera azaroa hezea izan zen, itsasertzean edo Arabako Errioxan izan ezik, horietan normala izan baitzen, eta Euskadiko leku gehienetan beroa izan zen, Mediterraneo isurialdean, Ebro barrean salbu, normala izan zen. Lurralde osoan 1991-2020 aldi normaleko batezbestekoarekin alderatuz anomalia 0.8 ºC-koa izan zen.
Euskalmeten arabera, prezipitazio-egunen kopurua ohikoa baino handiagoa izan zen lurralde osoan. Hiriburuei erreparatuz, Bilbon eta Gasteizen 13 euri-egun izan ziren, eta Donostian, berriz, 19. Prezipitazioa hilabete zehar banatu bazen ere, hilabetearen azken herena izan zen euritsuena.
Prezipitazio balio altuenak Gipuzkoa ekialdean izan ziren, Nafarroako mugan, eta bi estazioetan 300 l/m²-tik gora pilatu ziren (Berastegi 306.8, Eskas 305.7, Ameraun 291 eta Añarbe 251,6). Era berean, bigarren mailako maximoak Kantauri isurialdearen barnealdean izan ziren (Bidania 278.5 l/m², Ibai Eder 253.2, Arrasate 243, Muxika 230.3, Ordunte 228.5 eta Cerroja 225.1), baita Mediterraneo isurialdeko puntu sakabanatuetan ere (Otxandio 235.5, Iturrieta 208.3 eta Gorbeia 201.9).
Hilaren 20an, jatorria artikoan zuen aire masa bat iritsi zen eta elur-kota 700-1000 metro artean kokatu zen. Hurrengo egunean, hilaren 21ean, are gehiago jaitsi zen elur-kota eta 400-500 metro inguruan egon zen. Orduan, Gasteizen noizean behin elur txikia egin zuen eta Arabako Lautada ekialdean elurra ugaria izan zen.
Tenperaturari dagokionez, kostaldean batez besteko tenperatura 13-14 ºC ingurukoa izan zen eta Arabako Lautadan 8-9 ºC artekoa. 1970az ezkero, azaro hau gutxi gorabehera tarteko posizioan geratu zen (10 ºC-ko batezbestekoa EAE osorako), 1983an eta 2024an erregistratutako batezbestekoetatik urrun (11.8 ºC eta 11.7 ºC, hurrenez hurren).
Tenperatura horrekin batera, oro har, intsolazioa ohi baino txikiagoa izan zen: gutxi gorabehera eguzki-orduak ohi baino % 5 gutxiago izan ziren. Hiriburu bakoitzerako, Bilbon 85 eguzki-ordu izan ziren, Donostian 105 eta Gasteizen 85.
Muturreko egoerei dagokienez, Eusko Jaurlaritzak 29 abisu hori igorri zituen azaroan (4 prezipitazio iraunkorrengatik, 3 elurteengatik, 4 haizeagatik haizeguneetan, 4 haizeagatik haizeguneak ez diren lekuetan, 4 nabigaziorako olatuen altueragatik, 5 kostaldeko inpaktuagatik eta 5 baso-suteen arriskuagatik).
Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)