Segurtasun Saila

Boluntariotzaren Aholku Batzordeak 2025ean babes zibileko erakundeek egindako lanaren balorazio positiboa egin du

Argitalpen-data: 


      2025-12-03_Boluntariotzaren_Batzordea__1_.jpeg
  • Boluntariotzaren babesa indartu egin da ekipamendu berriarekin, prestakuntza espezializatuarekin eta adingabeentzako 22.000 identifikazio-eskumuturreko inguru emanez.
  • Tokiko elkarte eta erakundeetako 400 pertsona inguruk osatzen dute Euskadiko boluntarioen sarea.

Joseba Zorrilla Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendaria buru duen Babes Zibileko Euskal Boluntariotzaren Aholku Batzordeak positiboki baloratu du ekitaldi honetan babes zibileko erakundeek egindako lana, eta, aldi berean, datorren urteko urtarrilean egingo den “Udal-mailako babes zibileko boluntariotzarekin V. topaketa” aurkeztu du, edukiak azalduz. Bertan suizidioaren prebentzioa eta horrelako gertakarietan esku hartzeko oinarrizko jarraibideak jorratuko dira, Suhiltzaileen eta Larrialdietako Psikologoen Nazioarteko Elkarteko profesionalen eskutik.

Halaber, bileran talde eta elkarteei ekipamendu teknikoa eta segurtasunekoa eman zaiela jakinarazi da (xukatzeko ponpak, kaskoak, txaleko korporatiboak, linternak eta trafikoko materiala), bai eta haurrentzako 22.150 identifikazio-eskumuturreko ere, 112 zenbakiaren anagramarekin, oso erabilgarriak direnak jende asko pilatzen den ekitaldi handietan.

Era berean, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak boluntarioei eskaintzen dien prestakuntza ere aztertu dute, eta 2025ean kartografiarekin eta geolokalizazioarekin, TETRA komunikazioekin eta basoko suteak itzaltzearekin lotutako 5 ikastaro eman dira. Era berean, aurten ere, Akademiak, Arkanpus plataformaren bidez, Babes Zibileko Euskal Boluntariotzaren parte izateko prestakuntza eman du.

BABES ZIBILEKO BOLUNTARIOAK EUSKADIN

Euskadiko Babes Zibileko Boluntariotzaren Aholku Batzordea Euskadiko Babes Zibileko Batzordeari atxikitako lan-organo bat da. Bertan Eusko Jaurlaritzak, foru-aldundiek, Estatuak EAEn duen administrazioak eta EUDEL - Euskadiko Udalen Elkarteak parte hartzen dute.

Boluntarioen elkarteak ezinbestekoak dira Larrialdiei Aurre Egiteko eta Babes Zibileko Euskal Sisteman, herritarrek babes zibileko lanetan parte hartzea bideratzen baitute. Haien laguntza desinteresatua, konpromisoa eta kualifikazio altua lagungarriak dira gure Erkidegoak segurtasun-maila handiagoa izateko.

Gaur egun 400 inguru dira hiru lurralde historikoetako tokian tokiko talde eta elkarteetan dauden Euskadiko boluntarioak, eta horiei batu behar zaie Gurutze Gorriari, DYAri, Euskadiko Laguntza Txakurren Taldeari, Euskal Espeleologoen Elkargoari eta VOST Euskadi Larrialdietarako Boluntario Digitalen Taldeari atxikitako boluntario multzo handia.

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)