Ertzaintzak istripuari buruz informazioren bat eman dezaketen herritarren laguntza eskatzen du. Horretarako, Gipuzkoako Trafikoko Lurralde Unitatearekin harremanetan jar daitezke 943539119 telefono-zenbakiaren bidez.
Istripua atzo, asteartea, arratsaldeko sei eta erdiak aldera gertatu zen A-15ean, Hernani parean, Karabel auzoaren inguruan. Motozikleta bat errepidetik atera zen Donostiarako noranzkoan zihoanean. Bidaiarietako bat, 62 urteko gizona, hil egin zen, eta bestea, istripuaren ondorioz errekara erori zena, errekatik atera eta Donostia Ospitalera eraman zuten.