Batez ere aurreikusitako ezohiko itsasgora altuen ondorioz, Eusko Jaurlaritzak abisu horia aktibatuko du kostaldeko inpaktuagatik bihar, larunbata, martxoak 9, 03:00etatik 5:00etara bitartean, olatuen altuera adierazgarria 1,5-2 m ingurukoa izango dela aurreikusita, bai eta etzi igandeko 03:00etatik 06:00etara eta 16:00etatik 18:00etara ere. Azken kasu horretan, olatuen altuera adierazgarria 2 m eta 2,5 m ingurukoa izan liteke.
Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren arabera, datozen egunotan depresio atlantiko sakonei lotutako fronteak gerturatzen joango dira, eta haize zakarra eta zaparrada batzuk ekarriko dituzte, batez ere igande arratsaldean eta astelehenean.
Aurreikusten diren itsasgorak bereziki altuak izango direla kontuan hartuta, marea astronomiko oso biziei (ilargiaren eraginaren ondorioz) marea meteorologiko adierazgarriak (behe-presioaren eta haize nagusiaren ondorioz) batuko zaizkienez, kostaldeko lehenengo lerroan espero diren gainezkatzeak beste uholde-eremu batzuetan ere gerta litezke, mareen eraginez soilik.
Oraingo honetan aurreikusitako mareen balioak joan den otsailean erregistratutako ezohiko mareen maila berekoak izango dira.
Gomendioak
- Kostaldeko udalei gomendatzen zaie marea oso bizien eragina izan dezaketen drainatze-sistemak aztertzea.
- Espero diren ezohiko itsasgorek uholde puntualak eragin ditzakete.
Iragarpen eguneratuak jarraitzea gomendatzen da Euskalmeten webgunearen bidez (www.euskalmet.euskadi.eus;), X kontuaren (@Euskalmet) bidez, edo “Abisuak nahieran” zerbitzuan alta emanda. Larrialdietarako deitu 112 zenbakira.
Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)