Segurtasun Saila

Euskalmeten iragarpen berezia Bilboko Athletic Cluben kopako tituluaren ospakizuna dela eta

Argitalpen-data: 


      Euskalmet_es.jpg

Ostegun arratsalde osoan eguraldi oso atsegina izango da. Zerua garbi egongo da eta eguzkia nagusituko da. Haizeak ipar-ekialdetik joko du, orokorrean indar handirik gabe. Haize-boladek ez dute 20-25 km/h-ko abiadura gaindituko. Tenperaturak goxoak izango dira; arratsaldeko lehenengo orduetan Abra inguruan (14:30-16:30) 18-20 ºC-an ibiliko dira eta gabarra Bilbora iristen denean (18:30 aldera) 20-22 ºC inguruan.

Mareak

Itsasbehera: 13:15 – 0.74 m

Itsasgora: 19:27 – 4.57 m

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)