Segurtasun Saila

ZEIDFEST Gaztea: kontsultatu hemen bi oholtzetako ordutegiak

  • ZEIDFEST Gaztea: kontsultatu hemen bi oholtzetako ordutegiak
    Zeidfest 2023. Argazkia: EITB

Apirilaren 13an, BECek goizean goizetik irekiko dizkio ateak ZEIDFEST Gazteari. 11:00etan entzungo ditugu lehen akordeak, Eireren eskutik, eta festa ordu txikiak arte luzatuko da jaialdiak prestatutako programazio oparoari esker.

Iaz bezala, kontzertuak bi oholtzatan banatuko dira. Oholtza nagusian (AAZTIYEN oholtza) ikusiko ditugu Gatibu, The Tyets, Merina Gris, La Plazuela, Tanxugueiras, Bulego, Zoo eta Delaporte.

ARALARKO DAMA eszenatokian, ostera, Eire, Sara Zozaya, Eleder, Euskoprincess, Mutiko, Tatta, Fillas de Cassandra, Show Trabestiak, Lia Kali, Yadam, Janus Lester, Etxepe eta BSRT Kolektiv izango dira gozagai.

Kontzertuez gain, dantzatzeko aukera egongo da egun guztian zehar, Barratik Kalera eta Jonkass DJen eskutik. Gainera, euskal sortzaileen azoka eta haurrentzako gune berezia izango dira BECen.

Jarraitu irakurtzen.

eitb.eus

  • DataApirilak 5
  • Gaia Musika