Segurtasun Saila

Euskadik eta Gaztela eta Leonek koordinatuta jardun dute Exolum enpresa kimikoan egindako simulakroan

Argitalpen-data: 

Ricardo Ituartek, Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendariak, eta Irene Cortések, Gaztela eta Leongo Gobernuko Babes Zibilaren eta Larrialdien Agentziako zuzendari nagusiak, Araban, Erriberabeitian, kokatuta dagoen Exolum enpresa kimikoak antolatutako simulakro batean parte hartu dute, bi autonomia-erkidegoen artean larrialdien eta babes zibilaren arloan dagoen koordinazio-maila handia balioetsiz.

Herriko alkatea, Amado Martínez de Iturrate, ere izan da ariketan, eta ustezko gasolio-ihesa eta ondoren, egoera areagotuz, elikadura-elektrikoaren sisteman sortu den sutea simulatu dituzte. Simulakroan SOS Deiak zerbitzuko, Ertzaintzako, Osakidetzako, Arabako Foru Aldundiko Suhiltzaileetako eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoko, Ingurumeneko eta Industriako baliabideek parte hartu dute. Segurtasun Sailak, proba-moduan, Alderantzizko 112 alerta goiztiarrerako sistema aktibatu du. Horren bidez herritarrek arrisku-egoerei buruzko abisu zehatzak jaso ditzakete.