Segurtasun Saila

Bi pertsona zauritu dira bi zirkulazio-istriputan

Argitalpen-data: 

Bi pertsona zauritu dira gaur, osteguna, arratsaldean Galdakaon eta Barakaldon izandako bi zirkulazio-istriputan.

accidente

Lehen istripua gaur arratsaldeko ordu bi eta erdiak aldera gertatu da, AP-8an, Galdakao parean, Bilborako noranzkoan zihoan auto bat bidetik irtetean, oraindik argitzeke dauden arrazoiak tarteko. Gidaria barruan harrapatuta geratu da, eta suhiltzaileek askatu ostean, Galdakaoko ospitalera eraman behar izan dute. Istripuaren ondoren, autobidea itxita geratu da norabide horretan; auto-ilarak sortu dira, eta zirkulazioa hiru eta erdiak aldera desbideratu behar izan da.

Hirurak baino lehentxeago, beste istripu bat gertatu da A-8an, Barakaldo parean, Kantabriarako noranzkoan. Auto batek eta motor batek hartu dute parte istripu horretan. Motor-gidaria larri zauritu da, eta, hasiera batean, bertara joan den osasun-zerbitzu batek artatu du, eta, ondoren, Gurutzetako ospitalera eraman dute. Bi errei itxita egon dira adierazitako noranzkoan, arratsaldeko bostak aldera bidea garbitzeko lanak amaitu diren arte.