Segurtasun Saila

Pertsona bat zauritu da AP-8an, Orion, gertatu den trafiko-istripu batean

Argitalpen-data: 

Gidari bat harrapatuta eta zaurituta geratu da gaur, ostirala, goizean, AP-8 autobidean, Orioko udal-barrutian, lau ibilgailuren artean gertatu den trafiko-istripuan. Istripuaren ondorioz auto-ilara luzeak sortu dira Irunerako noranzkoan, eta Ertzaintzak bideratu ditu.

Patrulla

Irunerako noranzkoan zihoazen lau ibilgailuren arteko istripua gaur goizeko zazpi eta erdiak aldera gertatu da AP-8 autobidean, Orion. Autoetako bat irauli egin da, eta gidaria, 38 urteko gizona, auto barruan harrapatuta geratu da. Gizona suhiltzaileek atera dute, eta Donostia Ospitalera eraman dute.

Errepidea itxita egon da adierazitako noranzkoan goizeko zortziak aldera arte, eta ordu horretan errei bat gaitu dute zirkulaziorako. Errepidea bederatzi eta erdiak aldera zabaldu dute erabat, eta egoera pixkanaka normaltzen joan da. Ertzaintzako patruilek bideratu dituzte sei kilometrora arte iritsi diren auto-ilarak.