Segurtasun Saila

Eusko Jaurlaritzak eta Kantabriako Gobernuak larrialdi kimikoaren arriskuaren arloko lankidetza indartu dute

Argitalpen-data: 

  • Bi gobernuak Bilbon elkartu dira bi autonomia-erkidegoetako mugako eremuetako jarduera-protokolo bateratuak aztertzeko.
  • Bileran larrialdiekin zerikusia duten eta bi gobernuen interesekoak diren gaiak ere aztertu dituzte.

  • Fernando Izaguirre Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendariak eta Jezabel Morán Lamadrid Kantabriako Gobernuko Barne Arazoetarako zuzendari nagusiak lan-bilera egin dute Euskadiko Trafikoa Koordinatzeko eta Larrialdiak Kudeatzeko Zentroan, bi autonomia-erkidegoetako mugako eremuetako larrialdi kimikoaren arriskuaren arloan bi erakundeen arteko lankidetza indartzeko.

    Bi autonomia-erkidegoei eragiten dieten enpresa kimikoak dira Derivados del Flúor SA, egoitza Ontónen (Kantabrian) duena, eta Petróleos del Norte SA, egoitza Muskizen (Bizkaian) duena.  

    Bileran bi gobernuen interesekoak diren eta mugako eremuetako larrialdiekin zerikusia duten beste hainbat gai ere aztertu dituzte, hala nola basoko suteak, trafiko-istripuak edo suhiltzaileen parkeen arteko elkarreragina.

    Kantabriako Gobernuko larrialdien arduradunek Euskadiko Larrialdiak Koordinatzeko Zentroko instalazioak ere bisitatu dituzte, eta, gainera, Larrialdiei Aurre Egiteko Babes Zibileko Euskal Sistemari buruzko informazioa jaso dute.