Segurtasun Saila

Egoera onean aurkitu dute larunbatean, urriak 3, Sopuertan (Bizkaia) desagertu zen 90 urteko agurea

Argitalpen-data: 

  •  Adinekoa bizi den egoitzatik 500 metrora dagoen lubeta batetik erori da.
  • Bilaketa lanak etenik gabe egin ziren larunbateko 20: 45etik igandeko 13: 30era, eta larrialdietarako dispositibo zabal batek parte hartu du.

Larunbat arratsaldean Sopuertan (Bizkaia) desagertu zen 90 urteko gizonezkoa egoera onean aurkitu zuten atzo, igandea, 13: 30ak aldera, bizi den egoitzatik gertu dagoen lubeta batean erorita. Joan den larunbatean, 20: 45etik aurrera, etengabeko lana egin zuen bilaketa taldeak.

Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitateko (EBU) eta Txakurren Unitateko, Euskadiko Salbamendu Txakurraren Taldeko, Gurutze Gorriko, DYAko, Bizkaiko Foru Aldundiko suhiltzaileetako eta Amurrio, Balmaseda eta Alonsotegiko babes zibileko kideek parte hartu zuten jarduketan. Horiek guztiak Segurtasun Saileko Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzako esku hartzeko bi teknikarik koordinatu zituzten.

Agurea Gurutzetako ospitalera (Barakaldo) eraman zuten azkenean.