Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Administrazio Elektronikoaren Behatokia

Zerbitzu Elektronikoen Lan Taldeak (USE), Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko Estatistika Organoarekin koordinatuta, Administrazio Elektronikoaren Behatokiaren funtzioak betetzen ditu, Euskadiko Administrazio Elektronikoaren egoera aztertzeko eta zabaltzeko, honako hauen bidez:

  • Administrazio elektronikoaren adierazleak aztertzea, laburtzea eta argitaratzea.
  • Administrazio elektronikoaren garapen-maila eta informazioaren eta komunikazioaren teknologien ezarpena eta erabilera ebaluatuko duten aldizkako azterlanak egitea eta horien emaitzak txostenetan argitaratzea, administrazio-eremu guztiak kontuan hartuta.
  • Aldian behingo buletinak argitaratzea, administrazio elektronikoaren adierazle nagusien hainbat iturriren bilduma, horien garapenaren alderdi zehatzei buruzko ohar teknikoak eta administrazio elektronikoaren alderdi zehatzei buruzko azterlan tematikoak barne.
  • Arlo horietan beste erakunde batzuekin lankidetzan aritzea.

Mota Egilea Deskripzioa  URL Sarbidea
Administrazio Elektronikoari buruzko estatistikaka Organo estatistikoa: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila, Eustat, EIN, Eurostat, Europako Batzordea, Nazio Batuak, ELGA Administrazio elektronikoari buruzko estatistikak biltzea autonomia-erkidegoan, estatuan eta Europan.

Estatistiketarako sarbidea

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Elektronikoaren Barometroa -BEA- Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren estatistika-organoa Administrazio Elektronikoaren Barometroaren helburu nagusia da administrazio elektronikoaren eskaintzaren eta eskariaren egoera ikuspegi bateratu batetik ikustea.

Barometrorako sarbidea

DESI indizea: Ekonomia eta Gizarte Digitalaren Indizea (Digital Economy and Society Index-DESI) Lehiakortasunerako Euskal Institutua - Orkestra Digitalizazioaren aurrerapena Euskadin, EBko beste estatu kide batzuekin alderatuta.

DESI indizerako sarbidea

Estatuko Administrazio Elektronikoaren Behatokiaren (OBSAE) aginte-taula Espainiako Gobernua Administrazio Elektronikoaren Behatokia

OBSAE sarbidea

Azken aldaketako data: