Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Zerbitzu publikoen erabiltzaileen datu-base korporatiboa

Zerbitzu Publikoen Erabiltzaileen Datu-base Korporatiboa zerbitzu publiko eta prozedura guztietarako herritarren harremanetarako datu-base komuna da.

Informazio-sistema guztiek, hartzailea edozein dela ere, datu-base korporatibo hori erabiltzen dute.

Harremanetarako datuak interesdunek ematen dituzte, komunikazioak eta jakinarazpenak kanal hauetan jaso ahal izan ditzaten:

  • Kanal presentziala: posta bidezko komunikazio eta jakinarazpenetarako behar diren datuak, kanal hau aukeratzen duten eta Administrazioarekin bitarteko elektronikoen bidez erlazionatzera behartuta ez dauden pertsona fisikoen kasuan.

  • Kanal elektronikoa: egoitza elektronikoan agertuz egingo diren komunikazio eta jakinarazpen elektronikoetarako beharrezko datuak, gailu elektronikoa edo helbide elektronikoa barne.

Pertsona fisikoen kasuan, aldez aurretik berariazko baimena eman behar da, datu pertsonalak babesteko legerian eskatutakoaren ondorioetarako.

Datu-base korporatiboak harremanetarako informazio hau dauka:

  • Izena, abizenak.
  • Nortasun-agiri nazionala edo identifikazio-agiri baliokidea pertsona fisikoentzat.
  • Pertsona juridikoen izena edo sozietatearen izena eta identifikazio fiskaleko zenbakia.
  • Komunikazio-hizkuntza.
  • Komunikazio- eta jakinarazpen-kanala.
  • Telefono mugikorraren zenbakia eta helbide elektroniko bat, jakinarazpenen abisuetarako.

Interesdunek beren titulartasuneko datuak eskura ditzakete, eta edozein unetan alda edo ezaba ditzakete. Datu horiek herritarren karpetako "Nire profila" aukeran daude jasota ("Nire karpeta").

OHARRA: Administrazioak nortasuna kontsultatzeko eta egiaztatzeko zerbitzua erabiliko du erabiltzaileak emandako nortasun-datuen egiazkotasuna egiaztatzeko.

Egoitza elektronikoan sarbidea: "Nire Karpeta" Herritarren Karpeta

Azken aldaketako data: