Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren zerbitzu eta prozedura elektronikoak diseinatzeko 10 printzipioak.

Herritarrei zerbitzurik onena emateko eta Administrazio Elektronikoa benetan eraldatzeko jauzi kualitatiboa egiteko, EAEko Administrazio Orokorrak, Euskal Sektore Publikoari buruzko maiatzaren 12ko 3/2022 Legearen 68. artikuluan aurreikusitako printzipioez gain, zerbitzu publiko digital on bat nolakoa izan behar den eta nola diseinatu behar den gidatzen duten zerbitzu eta prozedura elektronikoak diseinatzeko hamar printzipioak bultzatu ditu. Printzipio horiek labur azaltzen dira taula honetan::

Printzipioak

Deskripzioa

Ekintzak

1. «Behin bakarrik» printzipioa

Herritarrek informazioa behin bakarrik emango dutela bermatzea.

  • Herritarrei ez eskatzea Administrazioak dagoeneko badituen beharrezkoak ez diren dokumentuak, eta erabilgarri dauden elkarreragingarritasun-zerbitzu guztiak erabiltzea.

  • Erakutsi Administrazioak dituen datuak, erabiltzaileak aldatu behar dituen egiaztatzeko.

2. Inklusioa

Talde jakin batzuen beharrak aintzat hartzen dituzten zerbitzu inklusiboak diseinatzea, hala nola adinekoenak eta desgaitasuna dutenenak.

  • Erabiltzailearen profila kontuan hartzea eta haren iritzia kontuan hartzea.

  • Zailtasun bereziak dituzten pertsonei sarbidea errazteko ekintzak.

3. Homogeneizazioa

Interfaze homogeneoaren bidez zerbitzu eta prozedura elektronikoak sinplifikatzea, herritarrei zerbitzuen erabileraren ikaskuntza erraztuz.

  • Zerbitzu eta prozedura elektronikoak sinplifikatzea, diseinu homogeneo bat baliatuz.

  • Nahitaez erabili beharreko zerbitzu komunetako tresna guztiak erabiltzea (zehaztu...)

4. Argitasuna

Eskatzen zaien informazioa ulertzea. Beraz, elementu guztiek ulergarriak izan beharko dute, hizkera argiarekin eta estilo erraz eta zuzenarekin.

  • Hizkuntza argia eta estilo erraza eta zuzena erabiltzea

  • Testu guztien irakurketa kritikoa egitea eta horiek aldatzera ausartzea

  • Saihestu hizkera juridikoegia

  • Kontzeptu administratibo edo teknologiko jakinak aintzat hartzea.

5. Erabilgarritasuna

Diseinatzen ditugun zerbitzuak pertsona guztiek ulertzeko eta erabiltzeko modukoak direla bermatzea, haien egoera fisikoa, gaitasun ekonomikoa, alfabetatze digitaleko maila eta Administrazioaren ezagutza edozein direla ere.

  • Zerbitzuaren diseinuan erabiltzaileen laguntza izatea.

  • Erabiltzaileek ulertzen duten egiaztatu

6. Elkareragingarritasuna

 

Administrazio publikoen artean datuak eta dokumentuak trukatzea ahalbidetzen duten elkarreragingarritasun-arau teknikoak betetzen direla bermatzea.

  • Gainerako herri-administrazioekin lankidetzan aritzea, eta, bereziki, EAEko foru- eta toki-erakundeekin, elkarreragingarritasuna sustatzeko.

  • Datuen bitartekaritza-plataforman zerbitzuak erakusteko eskaintza bultzatzea Eusko Jaurlaritzan.

7. Pertsonalizazioa

 

Irtenbide elektroniko pertsonalizatuak prestatzea, herritarren kolektibo espezifikoen eta pertsonen profilen eskaera eta berezitasunetara hobeto egokitzeko.

  • Informazio pertsonalizatua eskaintzea.

  • Formulario dinamikoak erabiltzea.

  • Txantiloi ulergarriak eta dinamikoak erabiltzea

  • Asistentzia presentziala eta urrunekoa bermatzea.

8. Automatizazioa

 

Administrazio-jarduera automatizatuak sustatzea.

  • Administrazio-jarduera automatizatuak sustatzea, lan-karga errepikakorrak murrizteko (ziurtagiriak ematea, geroratzeak edo zatikatzeak ematea, etab.)

  • Herritarrei beren datuak eskuratzeko, kontrolatzeko eta aldatzeko aukera ematea, eta interesdun diren administrazio-prozeduren jarraipena egitea.

9. Errespetua (autonomia)

 

Herritarrei beren datuak eskuratzeko, kontrolatzeko eta aldatzeko aukera ematea, eta interesdun diren administrazio-prozeduren jarraipena egitea.

  • Herritarren beharrak entzutea.

  • Zerbitzu eta prozedura guztiek espediente elektronikoa sortu behar dute nahitaez erabili beharreko zerbitzu eta azpiegitura komunen tresnak erabiliz, eta artxibo digital bakarrean artxibatu behar dira.

  • Herritarren karpetan prozedura guztiak ikusgai jartzea, Nire Karpeta.

10. Ordainketa elektronikoa

 

Tasen ordainketa eta prezio publikoak ordainketa elektronikoaren bidez sustatzea.

  • Tasen ordainketa eta prezio publikoak ordainketa elektronikoaren bidez sustatzea.

  • Kobrantza-eskubide guztiak jaulkitzea (tasak, prezio publikoak, isunak, zehapen ekonomikoak, etab.), finantza-erakundeen zehaztapen teknikoen arabera.

  • Euskal administrazioen ordainketa-pasabideko informazio-sisteman alta ematea kobratzeko eskubide bakoitzari.

Zerbitzuak eta prozedurak konfiguratzeko helburuak

Zerbitzuen eta prozeduren konfigurazioa

Ekintzak

Helburua

  • Gainera, zerbitzu eta prozedura administratiboen diseinu eta konfigurazio elektronikoaren helburua zerbitzu publiko elektronikoak, homogeneoak, pertsonalizatuak eta erabilerrazak sinplifikatzea, arintzea eta ematea da.

  • Horrela, zerbitzuen eta prozeduren konfigurazioak helburu hauek izango ditu:

    • Administrazio-prozedurak sinplifikatzea eta arrazionalizatzea, eta, berariaz, Zerbitzuen eskuragarritasun- eta erabilera-askatasunari buruzko azaroaren 23ko 17/2009 Legearen 17. artikuluko aurreikuspenak gauzatzea.

    • Administrazio-kargak murriztea eta zerbitzu publikoetarako sarbidean neurriz kanpoko izapide eta betekizunak kentzea.

    • Beharrezkoak ez diren edo administrazio publikoen esku dauden dokumentuak eskatzea saihestea.

    • Baimenak erantzukizunpeko adierazpenekin edo aurretiazko jakinarazpenekin ordeztea, ondoren Administrazioak kontrolatuta.

    • Administrazio publikoaren jarduketan errepikapenak eta gainjartzeak ezabatzea.

    • Administrazioaren erantzun arduratsua sustatzea, herritarrekiko harremanetan bizkortasun handiagoa bermatzeko, betiere aplikazio-arauetan aurreikusitako epeak errespetatuz.

    • Zerbitzuaren erabilera erraztea, horretarako behar den ezagutza funtzional edo teknologiko maila minimizatuz.

    • Hizkera argia erabiltzea, pertsona guztiek erraz ulertzeko moduan.

Betekizunak eta oinarrizko alderdiak

  • Nolanahi ere, zerbitzuen eta prozeduren konfigurazioak, ezinbestean, honako betekizun eta oinarrizko alderdi hauek bermatuko ditu:
  • Tipifikazioa eta katalogazioa dagokion familian, modu homogeneoan Administrazio osoan.

    • Prozesuen berringeniaritza.

    • Izapideak, atazak eta dokumentuak administratiboki sinplifikatzea eta sistematizatzea.

    • Izapideak eta atazak automatizatzea.

    • Administrazio-kargak murriztea.

    • Dokumentuak normalizatzea eta hizkuntza argia eta ulergarria aplikatzea pertsona guztientzat.

Azken aldaketako data: