Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

"Nire karpeta" Herritarren karpeta

Egoitza elektronikoan dagoen «Nire Karpeta-Mi Carpeta» herritarren karpeta da herritarrek interesa duten eta modu elektronikoan izapidetu diren prozedura guztietako espedienteen informazioa eskuratzeko zerbitzua.

Horiek eskuratzeko, bitarteko hori erabili ahal izango da bost urtez, amaiera-datatik zenbatzen hasita. Epe hori igarotakoan, espedienteak ez dira ikusgai egongo «Nire Karpeta-Mi carpeta» atalean, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Sektore Publikoko Artxibo Sisteman kontsultatu ahal izango dira, baldin eta ezabatu ez badira, legez onartutako kontserbazio-egutegiak betez.

«Nire Karpeta-Mi Carpeta» herritarren karpetara sartzeko, aldez aurretik identifikatu beharko da, administrazio publikoen administrazio-prozedura erkideari buruzko legerian aurreikusitako edozein sistemaren bidez.

Interesatuaz gain, «Nire karpeta-Mi carpeta» herritarren karpetan sar daitezke:

  1. Ahalordedunak, ordezkariaren ziurtagiri elektroniko kualifikatuaren bidez.
  2. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 6.4 artikuluan aurreikusitako ahalordea duena, interesdunak emana eta Ahalordetzeen Erregistro Elektronikoan inskribatua.
  3. Dagokion espedientean ordezkaritza duena, borondatezko ordezkaritza emanez, egoitza elektronikoan argitaratutako inprimaki normalizatua erabiliz.

Funtzionalitateak

«Nire Karpeta-Mi Carpeta» herritarren karpetak funtzionalitate hauek ahalbidetzen ditu:

  1. Pertsona interesduna den prozedura guztietako espedienteen izapidetzearen egoeraren jarraipena egitea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 53.1.a) artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz.
  2. Espediente bakoitzean egindako izapideen jarraipena eta izapideen data.
  3. Espedienteetako dokumentu elektronikoak eskuratzea eta deskargatzea.
  4. Komunikazio eta jakinarazpenetarako sarbidea.
  5. Pertsonak Administrazioaren esku dauden komunikazio- eta jakinarazpen-datuak ezagutzea, indarrean dagoen araudiak ezartzen dituen mugei kalterik egin gabe.
  6. Zehazten diren administrazio-ziurtagiriak lortzea.

Erabilera oneko betebeharrak

Interesdunak identifikazio-sistemak behar bezala erabiltzen direla ziurtatu beharko du, eta herritarren karpetara bere kabuz edo baimendutako pertsona batek bakarrik sartzen dela zaindu beharko du.

Egoitza elektronikoan sarrera: "Nire Karpeta" Herritarren karpeta

Azken aldaketako data: