Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Iragarki-Taula Elektronikoa

Iragarki-taula elektronikoak aukera ematen du Administrazioak izapidetzen dituen prozeduretan argitaratzen diren egintza edo dokumentu guztiak kontsultatzeko, bai eta jendaurrean jartzen diren jarduerak eta dokumentuak kontsultatzeko ere.

Egoitza elektronikoaren iragarki-taula elektronikoak bere edukiaren egiazkotasuna, osotasuna eta erabilgarritasuna egiaztatzen duten sistemak eta mekanismoak izango ditu. Era berean, datu pertsonalen babesa eta informazioaren segurtasuna bermatzen ditu.

Bereziki, dagozkion epeak zenbatzeari dagokionez, iragarkiak argitaratu diren eguna eta ordua egiaztatuko direla bermatzen da.

Iragarki-taula elektronikoa etengabe dago eskuragarri, eguneko ordu guztietan eta urteko egun guztietan. Arrazoi teknikoengatik iragarki-taula edo ediktu elektronikoak erabilgarri ez egotea aurreikusten bada, erabiltzaileei horren berri emango zaie ahalik eta lasterren, eta adieraziko zaie zein diren taula kontsultatzeko ordezko bitartekoak.

Egoitza elektronikoan sarbidea: Iragarki-taula elektronikoa 

Azken aldaketako data: