Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Inmigrazio-teknikarien kontratuen jarraitutasuna finantzatzeko Toki erakundeei finantzatzeko laguntzak. (TEC)

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Lan eta Gizarte Gaiak


Egitura atal kudeatzailea

Inmigrazio Zuzendaritza


Xedea

Immigrazio-teknikarien kontratazioaren jarraipena. Kontratazio horiek laguntza-deialdiaren aurreko urtean indarrean egondakoak izango dira, betiere inmigrazioaren eta kulturarteko bizikidetzaren alorrean jarduerak burutzeko laguntzak arautzen dituen apirilaren 17ko 61/2007 Dekretuan ezarritako betekizun eta baldintzak betetzen badira.

Teknikari horiek udal-arloetan lagundu beharko dute, etorkinei harrera egiten, elkarrekiko harremanak sustatzeko proposamenak eta neurriak diseinatzen, udal-eremuan elkarrekin bizi diren hainbat jatorritako lagunak eta kulturak babesten, ezagutzen eta berdintasunez balioesten, eta immigrazioari buruzko tokiko plana eta/edo diagnosia egiteko garaian dinamizatzen, koordinatzen eta bultzatzen.

Kontratuaren jarraitutasuna zehazteko, apirilaren 17ko 61/2007 Dekretuan ezarritako baldintzez gain, 2009ko urtarrilaren 1eko ratio hauek hartuko dira kontuan:

a) Erroldatutako Europar Batasunetik kanpoko 500 eta 1.500 pertsona bitarte: teknikari bat.

b) Erroldatutako Europar Batasunetik kanpoko 1.500 pertsonatik gora: hiru teknikari gehienez ere.

c) Arrisku-egoeran edo babesik gabe dagoen eta kideen integrazio eta garapen pertsonala eta soziala eragozten duten zailtasunak arintzeko berariazko esku-hartzea behar duen atzerritarren kolektibo bat dagoela egiaztatzen bada: teknikari bat.


Nori Zuzendua

Honako hauek izan daitezke laguntza horien onuradunak: 2008. urtean kontratupeko immigrazio-teknikariak izan dituzten udalerriak, mankomunitateak, partzuergoak, eskualdeak, eskualde mailako garapen-agentziak, toki mailako udalaz gaindiko erakundeak edo Euskal Autonomia Erkidegoko udalerrien elkarteak, betiere apirilaren 17ko 61/2007 Dekretuan ezarritako betekizunak eta baldintzak betetzen badituzte.


Diru kopurua

Immigrazio-teknikarien kontratuen jarraitutasuna finantzatzeko laguntzetara bideratutako aurrekontu-kreditua, 2009. urterako, 555.734 eurokoa da.

Immigrazio-teknikariak kontratatzeko emango den laguntzaren gehienezko zenbatekoa 33.344 eurokoa izango da pertsona bakoitzeko.


Araudia

61/2007 DEKRETUA, apirilaren 17koa, immigrazioaren eta kulturarteko bizikidetzaren alorrean jarduerak burutzeko laguntzak arautzen dituena.

Ebazpena, 2009ko maiatzaren 4koa, Inmigrazio zuzendariarena, immigrazio-teknikarien kontratuen jarraitutasunerako atzerriko Tokiko Erakundeentzako laguntzak finantzatzeko aurrekontu-kredituaren zenbatekoa zehazten duena.

EBAZPENA, 2009ko abenduaren 21ekoa, Immigrazioko zuzendariarena, immigrazio-teknikarien kontratazioari jarraipena emateko, Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeentzako 2009ko laguntzen erakunde onuradunen zerrenda argitaratzen duena. (pdf, 72 Kb)

 


Harremanak norekin

 Rosa Mª Urrutia  Arantza Barrenetxea
 Tel.: 945 01 64 25  Tel.: 945 01 63 52
 

E-mail: rosa-urrutia@ej-gv.es

 E-mail: arantza-barrenetxea@ej-gv.es

Erantsi beharreko agiriak

a) Identifikazio Fiskaleko Txartelaren fotokopia.

b) Europar Batasunekoak edo Europako Esparru Ekonomikokoak ez diren eta 2009ko urtarrilaren 1ean udalerrian edo udalerrietan erroldatuta dauden pertsonen kopuruaren ziurtagiri ofiziala, bertan pertsona horien jatorria, sexua eta adina adieraziz.

c) Erakunde eskatzaileak 2008. urtean kontratatutako immigrazio-teknikarien kopuruaren eta lanbide-kategoriaren eta hautaketa-prozesuaren emaitzaren ziurtagiri ofiziala, bertan kontratatutako langilearen lanbide-profila eta beteko dituen eginkizunen memoria adieraziz.

d) Hala badagokio, immigrazio-teknikarien lanpostuak betetzeko 2009. urtean deitu nahi den hautaketa-prozesuaren oinarriak.

e) Kontratatuta dauden edo kontratatuko diren teknikarien eginkizunen memoria.

f) Erakunde eskatzailea zigor- eta administrazio-arloan diru-laguntzak edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta ez dagoela eta horretarako ezgaitzen duen legezko debekuen eraginpean ez dagoela biltzen duen ziurtagiri ofiziala.

g) Helburu bererako bestelako finantzazio-iturriak dauden edo ez dauden egiaztatzen duen ziurtagiri ofiziala, eta, hala badagokio, ebazteke dauden laguntza-eskabideak egiaztatzen dituena.

h) Baldintzak betetzen direla egiaztatzen duten eta deialdi honetan aurreikusitako laguntzen eskabidea aztertzeko interesgarriak diren beste dokumentu batzuk.


Eskabideak Aurkezteko Epea

Eskabideak aurkezteko epea maiatzaren 16an hasten da eta 2009 urtean zabalik dago.


Eskabideak aurkezteko lekua

Eskaerak agindu honi I. Eranskin gisa gehitutako instantzia bidez aurkeztuko dira, Eranskin horretan eskatzen den dokumentazioarekin batera:

a) Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren Inmigrazio Zuzendaritzan (Donostia kalea, 1- 01010 Gasteiz)

 b) Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren Lurralde Ordezkaritzetan:

 - Arabako Lurralde Ordezkaritza:Samaniego, 2, 01008 Vitoria-Gasteiz (Araba).
 - Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza: Gran Vía, 85-7.  48011 Bilbo (Bizkaia).
 - Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza: Andia, 13-6.  20003 Donostia (Gipuzkoa).

c) Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitakoa edozein lekutan.


Tramiteen deskripzioa

Laguntzak emateko prozedurari hasiera emateko interesdunak eskaera egin beharko du eransten den eskabide-orriaren bitartez. Aurkeztutako eskaerak ordenari jarraiki ebatziko dira, betiere hasitako espedientea noiz osatzen den kontuan hartuta.

Inmigrazio Zuzendaritzako zerbitzuek, eskaeren jardunen eta gastuek 61/2007 Dekretuan, apirilaren 17koa, eskatzen diren betekizunekiko duten egokitasunari buruzko txosten teknikoa emango dute.


Egitura Atal Ebazlea

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren Gizarte Gaietako Sailburuordetzaren Inmigrazio Zuzendaritzari dagokio deialdi honetan aurreikusitako laguntzak kudeatzeko zereginak egitea. Inmigrazio zuzendariak, diru-laguntzak eman edo ukatu diren ebatziko du eta erakunde interesdunei jakinaraziko die.


Ebazteko epea

Txosten osoa aurkeztu zenetik sei hilabete igaro ondoren ebazpenik jakinarazi ez bada, erakunde interesdunek eskaera baietsitzat hartu ahal izango dute.




Isilbidearen Ondorioak

Baiespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Gorako errekurtsoa


Formularioak

I. Eranskina. Diru-laguntza eskaera.

II. Eranskina. Diru-laguntza eskaera orria.

III. Eranskina. Baterako finantziazioaren aitorpena.

IV. Eranskina. Aitorpena: Zigor administratiborik edo penalik ez dela betetzen ari.

V- Eranskina. Diru-laguntzaren justifikazioa.


Bestelako Agiriak

Ez dira finkatzen.


Oharrak

Ez dago.


Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.


Azken aldaketa

18/05/2009