Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila

Prestakuntza-ikastaroetan izena emateko epea irekita dago

 

On-line ikastaro bat  0-2 urteko umeen familiekin egoten diren profesionalentzat  (PDF, 375KB)

On-line ikastaro bat 2-6 urteko umeen familiekin egoten diren profesionalentzat  (PDF, 365KB) 

  •  NOLA EMANGO DEN ETA NORK BABESTEN DUEN:

Eusko Jaurlaritzako Familia Politika eta Gizarte Garapeneko Zuzendaritzak egin du ikastaro honetarako deia, familiekin egoten diren profesionalentzat: “Gurasotasun positiboaren gako batzuk, seme-alabak dauzkaten familiei komunikatzeko”.

Ikastaroa “on line” izango da, baina bi saiotara etorri egin beharko da (saio horietako bat hasieran izango da, otsailean edo martxo hasieran; eta bestea amaieran, ekainean edo uztailean). 90 ordu irango du.

Ikastaro osoa Eusko Jaurlaritzako Familia Politika eta Gizarte Garapeneko Zuzendaritzak ordaintzen du.

Ikastaro hauek egiteko, Eusko Jaurlaritzak UPV/EHUko Oinarrizko Psikologia Prozesuak eta Garapen Sailaren laguntasuna eta lankidetza izan du, hor baitago kokatuta Haezi/Etxadi familia-psikologiako ikerketa-taldea.

  • NORENTZAT DEN:

Urtero, 200 profesional baino gehiago prestatzen ditugu, denak ere oso esparru ezberdinetakoak: hezkuntza, gizarte-zerbitzuak, hirugarren alorreko erakundeak…

  • HELBURUA:

Helburua da familiei estrategia praktiko batzuk ematea haiekin egoten diren profesionalen bitartez, hartara, seme-alabak beldurrik gabe eta konfidantzaz hazi eta hezi ditzaten.

  • IZENA EMATEA:

Parte hartu nahi duzuen profesionalok elearning@etxadi.org helbidera idatzi, edo 94 405 15 49 zenbakira deitu.

 

 

Azken aldaketako data: 2015/10/08