Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila

BILTZEN: Integraziorako eta kulturen arteko Bizikidetzarako Euskal zerbitzua - Aurkezpena

Euskal Autonomia Erkidegoan gero eta atzerritar etorkin gehiago dago, ezin da ukatu, eta horrek kultur aniztasun nabarmena dakarkio gure inguruari. Administrazio publikoek ausart eta irmo jokatu behar dute gizarte-integrazioaren eta kulturen arteko aberastarearen alde, kontuan hartuta kultur aniztasuna aberastasun iturri dela euskal gizartearentzat. Hala ere, gatazkak sor daitezke, ezinbestean, eta egoki kudeatu behar dira.

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailak Integraziorako eta kulturen arteko Bizikidetzarako Euskal zerbitzua sortu eta atxikitzea hartu du helburu. Zerbitzu horren xedea da euskal gizartean dauden kultur komunitateen arteko elkarrizketa bizkortzea; orobat, kultur komunitate horien eta Administrazioaren arteko harremana. Hain zuzen ere, zerbitzu publiko eta pribatuei beraien lanerako aholkua eman diezaiekeen zentroa nahi da ?kultur arteko bitartekotza eta hezkuntzaren eremuan?, alor horretako gatazkak kudeatu eta eraldatzeko prozesuak errazteko gauza izango dena, eta pertsona ororen gizarte-integrazio osoa errazteko gai, aniztasuna errespetatuz, betiere.

?BILTZEN? Integraziorako eta kultur arteko Bizikidetzarako Euskal zerbitzua ondoko helbideetan kokatzen da:

BILBO
Alto de Castrejana z.g. (Albergea)
Tfnoa: 94 400 19 00

DONOSTIA
Larramendi 1, behea, erdia.
Tfnoa: 943 46 45 93

VITORIA-GASTEIZ
Portal del Rey 3, 11. bulegoa
Tfnoa: 945 20 36 61

Faxa: 94 400 04 44
E-maila: biltzen@biltzen.org

Azken aldaketako data: 2014/02/13