Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Haurren eskubideei buruzko konbentzioa

Haurrak eta Nerabeak zaintzeko eta babesteko otsailaren 18ko 3/2005 Legearen zioen azalpenean adierazten da Lege hori egitearen arrazoia azken urteotan haurren errealitateak gizartean izan duen bilakaera izan dela, haurrek orain duten leku berri horren araberako legedia (hezkuntzatik edo osasunetik haratago dagoena) ontzea eskatzen duena, kolektibo bereziki kaltebera den aldetik, bere eskubideak sustatzeko eta babesteko oso garrantzizkoak diren beste eremu batzuetara iristeko ahaleginak eginez, eta horretaz gain, honako hau adierazten da: haurrak ez dira babestu beharreko izakiak bakarrik, eskubidedun bihurtu dira, eta babestua izatea da, hain zuzen ere, eskubideetako bat. Ikuspegi-aldaketa hori 1989ko azaroaren 20ko Haurren Eskubideei buruzko Nazio Batuen Konbentzioak sustatu zuen neurri handi batean. Konbentzio horretako 42. artikuluan ezartzen baita Estatuak Konbentzioaren edukiaren berri eman behar diela haurrei eta helduei nahitaez.

Azken aldaketako data: