Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Lankidetzan jarduteko eta koordinatzeko protokoloak gizarte babesik gabeko haur eta nerabeak zaintzeko

Uztailaren 8ko 131/2008 Dekretuak, gizarte-babesik gabeko haur eta nerabeentzako egoitza-harrerako baliabideak neurtzen duenak, esaten du 10. artikuluan erakunde publikoek lankidetzan jardun behar izango dutela eta beren jardunak koordinatu behar izango dituztela.

Haurrak eta nerabeak modu koherentean, antolatuan eta integralean zaintzeko, hain zuzen ere. Lankidetza eta koordinazio hori Administrazio publikoen artean gauzatu behar izango dute, baita Administrazio bereko sailen eta zerbitzuen artean ere. Horretarako honako protokolo hauek ezarriko dira gutxienez.

  a) Haurrak eta nerabeak babesteko Foru Aldundiek dituzten zerbitzu espezializatuek eta osasun-zerbitzuek (buru- gaixotasunak eta/edo buru-nahasteak dituzten hartutako haurrak eta nerabeak zaintzeko buru-osasuneko zerbitzuak bereziki) lankidetzan jarduteko eta koordinatzeko protokoloa, krisi-egoeretan eta krisi-egoeren ondorengo denboraldietan osasun-zentroetan sartzeko eta han egoteko jarraibideak definitzearren.

b) Haurrak eta nerabeak babesteko Foru Aldundiek dituzten zerbitzu espezializatuek eta hezkuntza-zerbitzuek lankidetzan jarduteko eta koordinatzeko protokoloa, hezkuntza-arloko laguntza haurrak edo nerabeak une bakoitzean dituen premietara egokitzeko, batez ere hezkuntza-premia bereziak dituenean, alde batera utzita egokitze hori nahitaezkoa izatea ikasturtea hasi ondoren.

c) Haurrak eta nerabeak babesteko Foru Aldundiek dituzten zerbitzu espezializatuek eta ezinduak zaintzeko zerbitzu espezializatuek lankidetzan jarduteko eta koordinatzeko protokoloa, minusbaliotasun- eta mendekotasun-kasuetan egoitza-zaintzarako formularik egokienak definitzearren.

d) Haurrak eta nerabeak babesteko Foru Aldundiek dituzten zerbitzu espezializatuek eta udal, foru eta autonomia mailan dauden enplegu-zerbitzuek eta gizarteratzeko nahiz laneratzeko zerbitzuek lankidetzan jarduteko eta koordinatzeko protokoloa.

e) Haurrak eta nerabeak babesteko Foru Aldundiek dituzten zerbitzu espezializatuek eta autonomia-erkidegoko Gazte Justiziaren arloko eskumena duen Sailak lankidetzan jarduteko eta koordinatzeko protokoloa.

f) Haurrak eta nerabeak babesteko Foru Aldundiek dituzten zerbitzu espezializatuek eta beste gizarte-zerbitzu batzuek lankidetzan jarduteko eta koordinatzeko protokoloa.

g) Haurrak eta nerabeak babesteko Foru Aldundiek dituzten zerbitzu espezializatuek eta udal, foru eta autonomia mailan dauden gazteria, kultura eta kirola zerbitzuek lankidetzan jarduteko eta koordinatzeko protokoloa.

Azken aldaketako data: 2015/02/12