Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Familia eta haurtzaroaren aldeko euskal ituna

Itun honek Eusko Jaurlaritzak Euskadi 2020 bitarteko XI. Legegintzaldirako hartutako konpromisoari erantzuten dio, izan ere, Herrialdearen Helburuen artean zehazten baitira jaiotzen tasa haztea eta seme-alabak dituzten familientzako laguntza gehiago izatea. Horren inguruan, Gobernuaren Programak ondorengo hau nabarmentzen du: Euskadik, Europako gizartearen gainerako zati batek bezala, gizartearen pixkanakako zahartzeari eta jaiotza-tasa sustatzeko beharrari aurre egingo dieten politika sozial eta demografikoa garatzeko erronka duela. Adinekoei emandako arreta, batik bat mendekotasun-egoeran bizi diren nagusiei, eta familia eta haurrei laguntza emateko politikak funtsezko bi oinarri direla Euskadiko gizarte-politiketarako". Egiaztapen horretatik abiatuta, Itun hau sinatzen dugun erakunde eta entitateek onartzen dugu familien garrantzia harreman humano eta gizarte-hezkuntzarako ardatz gisara, eta apustu egiten dugu jada ardura familiarrak dituzten pertsonentzat eta familiak osatu nahi dituztenentzat erraztaile izango diren politiken alde egiten, bizimodurako proiektu horiek ahal bezain baldintzarik egokienetan gauzatu eta hori gertatzea eragotzi dezaketen zailtasun ekonomiko eta laboralak gainditzen saiatuz.

Familia eta haurtzaroaren aldeko euskal ituna (PDF, 243 KB)

Azken aldaketako data: