Hezkuntza Saila

LHko Heziketa-Zikloetako Onartzeko Prozesua

AGINDUA, 2018ko maiatzaren 8koa, Hezkuntzako sailburuarena argitaratu da; honen bidez, egutegi komun bat ezartzen da, non jasotzen baitira 2018-2019ko ikasturterako Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publiko eta pribatu itunduek eskaintzen duten hezkuntza-sistemako lanbide-heziketako zikloetan izena emateko eskaerak aurkezteko,onartzeko eta matrikulatzeko epeak eta, zentro horietan onartua izateko eta matrikula egiteko jarraibideak onartzeaz gain, irakaskuntza horiek ematen dituzten zentro guztietan eskaerak grabatzeko eta matrikula egiteko irizpideak ere onartzen baitira.

1.- Kasu bakoitzean eskatzen diren baldintzak betez gero, nahi dituen plazak eta ikastetxeak eskatu ahal izango ditu, horretarako ezarritako daten barruan. 2018ko egutegia

2.- Ikastetxe berean edo hainbat ikastetxetan plaza bat baino gehiago eskatuz gero, eskatzaileak hautatzen duen esleitzeko lehenespen-ordenaren arabera zerrendatuko da eskaera bakoitza.

3.- Eskabide-inprimaki bakarrean eskatuko ditu plaza guztiak, eta eskabide hori lehenik hautatu den ikastetxeari bideratuko zaio.

4.- Eskaera egitean, hau adierazi beharko du:
    a) Erabilitako sarbidea, Aginduan adierazitakoen artetik. Sarbide delakoa hau da: sartzeko bete behar den eskakizuna edo baldintza.
    b) Sarbide bat baino gehiago erabiliz sartzeko baldintzak betetzen baditu, bakarra aukeratu ahalko du. Hala ere, erdi-mailako edo goi-mailako zikloetarako eskabidea egin duen pertsonak eskabidean sarbide proba baten bidez sartuko dela adierazi badu eta eskabideak aurkezteko edozein aldiri dagokion eskatzaileen behin-behineko zerrenda argitaratzen den data baino lehenago beste baldintza akademikoren bat betetzen badu, baldintza hori betetzen duela jakinarazi beharko du eskabidea aurkeztu zuen ikastetxean, sarbide-mota aldatzeko.
    c) Ezintasunen bat duten pertsonentzat eta goi-mailako edo errendimendu handiko kirolarientzat erreserbatutako bat hautatzen badu, Aginduan xedatutakoa beteko du.
    d) Hezkuntzako beharrizan bereziak izanez gero, horren berri eman beharko du ikastetxean, behar duen laguntza berezia eman ahal izateko.

5.- Eskaera egiterakoan, egin nahi dituen ikasketei egokitutako ikasketa-espedientea duela egiaztatu behar du eskatzaileak (lanbide-heziketara sartzeko baldintzak)

6.- Egiaztatzen duen ikasketa-espedientea jadanik Hezkuntza Sailaren Sistema Informatikoan badago, ez du aurkeztu beharrik izango.

7.- Eskaera egiterakoan ikasketa-espedienterik ez badu, egun gehigarri batzuk izango ditu eskabidea egin duen zentroan espediente hori aurkezteko. (2018ko egutegia)

8.- Hezkuntza Sailaren aplikazio informatikoak plazak esleituko dizkie ikasgela bakoitzean baremazio handiena dutenei, arautegian ezarritako esleipen-kuotak eta lehentasunak errespetatuz, bakoitzak  dagozkion beheko ataletan kontsulta daitezke. 

9.– Onartutako eskabide kopuruak libre dagoen plaza kopurua gainditzen badu, bi taldetan banatuko dira eskabideak, ezintasunen bat duten pertsonentzat edo goi-mailako edo errendimendu handiko kirolarientzat erreserbatutako plazak eskatu dituztenak eta plaza horiek aukeratu ez dituztenak bereiziz. Horren ondoren, mailaren eta zikloaren arabera bereiziko dira. Lehentasuna duten kolektiboak errespetatuz egingo dira eskatzaileen taldeak eta talde horien barruan hurrenkeraren arabera banatuko dira.

10.- Sartzeko baldintzak betetzen dituela egiaztatuta geratzen den guztietan, zerrendetan sartzeko eskubidea ematen duen dokumentuetako bat aurkezten ez bada ere, ez da eskabidea ezeztatuko, baina zerrenda horretan izan zezakeen hurrenkera aldatu ahalko da.

11.- Plazak esleitu eta erreklamazioak ebatzi ondoren, eskatzaile bakoitzak epe bat izango du egokitu zaion plazan matrikulatzeko. (2018ko egutegia) Epe horren barruan matrikulatzen ez bada, bere plazarako eta eskatutako beste aukeretarako eskubidea galduko du.

12.- Behin betiko matrikula gauzatu ahal izateko, beharrezkoa izango da taldea osatzeko gutxieneko kopurua lortzea.

13.– Plaza eskuratu duenari matrikula formalizatzeko ezarritako azken egunera arte erreserbatuko zaio plaza. Egun hori igarota, plaza-eskubidea galduko du, eta ikastetxeak beste norbait matrikulatu ahal izango du haren ordez.

TERMINOEN GLOSARIOA

Lehenespen-ordena: lehentasun osoa ematen du, ondorengo kolektiboaren aurretik.  Lehentasunezko esleipena egiteak esan nahi du plazak lehentasun horren arabera esleituko direla gainerakoen aurretik, kasu bakoitzean adierazitako plazen ehunekoak mugatuta.

Lehentasun-ordena: lehentasunezko kolektibo bakoitzaren barruan edo, hori ez badago, eskatzaile guztien artetik, plaza lortzeko posturik onena adierazten du..

Sarbidea: sartzeko bete behar den eskakizuna edo baldintza.

Heziketa-Ziklo bakoitzean eskaintzen den guztizko plaza kopuruaren % 5 eskaera egiten den datan % 33 edo gehiagoko ezintasuna duten pertsonentzat erreserbatu beharko da eta beste % 5 eskaera egiten den datan goi-mailako edo errendimendu handiko kirolarientzat, 971/2007 Errege Dekretuan eta 203/2010 Dekretuan adierazitakoari jarraituz

Honako hauek dira kolektiboak:


a) DBHko 3. edo 4. mailara arte ikasketa arruntak egin dituzten ikasleak edo curriculum aniztasunaren bidez ikasi dutenak, inskripzioaren urte naturalean 17 urte badituzte eta inskripzio-unean EAEn eskolatuta badaude. Egun eskolatuta ez badaude, ezinbestekoa izango da Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako azken eskolatutako ikasturtea EAEn egin izana.
b) DBHko 3. edo 4. mailara arte ikasketak egin dituzten ikasleak, inskripzioaren urte naturalean 16 urte badituzte eta inskripzio-unean EAEn eskolatuta badaude. Egun eskolatuta ez badaude, ezinbestekoa izango da Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako azken eskolatutako ikasturtea EAEn egin izana.
c) DBHko 3. mailara arte ikasketak egin dituzten ikasleak, inskripzioaren urte naturalean 15 urte badituzte eta inskripzio-unean EAEn eskolatuta badaude. Egun eskolatuta ez badaude, ezinbestekoa izango da Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako azken eskolatutako ikasturtea EAEn egin izana.
d) DBHko 2. mailara arte ikasketak egin dituzten ikasleak, inskripzioaren urte naturalean 16 urte badituzte eta inskripzio-unean EAEn eskolatuta badaude. Egun eskolatuta ez badaude, ezinbestekoa izango da Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako azken eskolatutako ikasturtea EAEn egin izana.
e) DBHko 2. mailara arte ikasketak egin dituzten ikasleak, inskripzioaren urte naturalean 15 urte badituzte eta inskripzio-unean EAEn eskolatuta badaude. Egun eskolatuta ez badaude, ezinbestekoa izango da Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako azken eskolatutako ikasturtea EAEn egin izana.
f) Aurreko kolektiboetan ez dauden eskatzaileak.

(Letra) lehentasun bakoitzaren baitan, kasu bakoitzerako lehenetsiko den kolektiboa errespetatuko da, eta lehentasun bakoitzaren baitan espediente akademikoan ageri den batez besteko notaren araberakoa izango da hurrenkera.

Azalpen eskematikoa

Heziketa-Ziklo bakoitzean eskaintzen den guztizko plaza kopuruaren % 5 eskaera egiten den datan % 33 edo gehiagoko ezintasuna duten pertsonentzat erreserbatu beharko da eta beste % 5 eskaera egiten den datan goi-mailako edo errendimendu handiko kirolarientzat, 971/2007 Errege Dekretuan eta 203/2010 Dekretuan adierazitakoari jarraituz

Erdi Mailako Heziketa-Ziklo bat ikasteko gainerako  plazak betetzeko honako era honetan banakatzen dira:

  1. % 65 DBHko titulua dutenentzat.
  2. plazen % 20 Oinarrizko Lanbide Heziketako titulua dutenentzat.
  3. plazen % 15 honako hauentzat:
    1. Erdi Mailarako edo Goi Mailarako sarrera-proba bidez sartzen direnentzat. 
    2. 1147/2011 Errege Dekretuan ezarritakoaren bidez sartzen direnentzat, ikus beheagoan
    3. HLPPko derrigorrezko lanbide-moduluak gaindituta izateagatik sartzen direnentzat. 
    4. 25 urtetik gorakoentzat Unibertsitatean sartzeko probaren bidez sartzen direnentzat. 
    5. Beste sarbide batzuk (Erdi-Mailako Heziketa-Zikloetan sartzeko prestakuntza ikastaro berezia gainditu izana)


Ordenazioa eta Baremazioa

a taldeko plazentzat, izango dute onarpen-prozesu honetan hautatzen den kurtsoaren aurreko bi ikasturteetako batean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua aurkezten duten eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako laugarren maila gainditu duten pertsonek.
Plaza nork lortzen duen eta nork ez mugatzeko, lehentasuna ezarri ondoren, eskatzaileak beren ikasketa-espedienteko notaren arabera ordenatuko dira.

b taldeko plazetarako, lehentasuna emango zaie egiaztatzen duten Oinarrizko LHko tituluaren eta ikasi nahi duten tituluaren artean I. kidetasuna dutenei. I. kidetasuna ez dutenen artean, lehentasuna esleitzen zaie egiaztatuta duten tituluaren eta ikasi nahi duten tituluaren artean II. kidetasuna dutenei. Kidetasunen zerrenda (PDF, 126 KB).
Lehentasun-talde bakoitzaren barruan, eskatzaileak beren ikasketa-espedientean agertzen den notaren arabera ordenatzen dira.

c taldeko plazak lortzeko, lehentasuna dute c.I atalean daudenek, ondoren c.II atalean daudenek, gero c.III atalean daudenek eta horrela hurrenez hurren. c.I atalekoen artean, lehenago daude Erdi Mailarako sarrera-proba gainditu dutenak Goi Mailarako sarrera-proba gainditu dutenak baino.
Lehentasun-talde bakoitzaren barruan, eskatzaileak beren ikasketa-espedientean agertzen den notaren arabera ordenatzen dira.

Titulazioak edo eskakizunak 1147/2011 Errege Dekretuan ezarritakoak eta cII puntuko parte hartzen direnak

  • Teknikari Laguntzaile titulua izatea.
  • Teknikari titulua izatea.
  • Goi-mailako Batxilergo-titulua izatea.
  • Irakaskuntza ertainen erreformako lehen ziklo esperimentaleko bigarren maila gainditu izana.
  • Arte Aplikatuen eta Lanbide Artistikoen irakaskuntzetatik 1963ko planeko hirugarren maila edo komunen bigarren maila esperimentala gainditu izana.
  • Batxilergo Bateratu Balioaniztuneko lehen bi mailen multzoan gehienez ere bi ikasgai gainditu gabe dituela frogatzea.
  • Goi-Mailako Heziketa-Zikloetara sartzeko titulazio baliokideetakoren bat izatea, ikus hurrengo atalean "Goi Mailako LHri Onarpeneko Kupo eta Lehentasunak".
  • Ondorio akademikoetarako aurreko tituluren batekiko baliokidetzat deklaratuak izan diren beste ikasketa edo prestakuntza-ikastaroren bat gainditu izana


Beste sarbide batzuk

  • Erdi-Mailako Heziketa-Zikloetan sartzeko prestakuntza ikastaro berezia.

 

Azalpen eskematikoa

 

Heziketa-Ziklo bakoitzean eskaintzen den guztizko plaza kopuruaren % 5 eskaera egiten den datan % 33 edo gehiagoko ezintasuna duten pertsonentzat erreserbatu beharko da eta beste % 5 eskaera egiten den datan goi-mailako edo errendimendu handiko kirolarientzat, 971/2007 Errege Dekretuan eta 203/2010 Dekretuan adierazitakoari jarraituz

Goi Mailako Heziketa-Ziklo bat ikasteko gainerako  plazak betetzeko honako era honetan banakatzen dira:

  1. % 60 Batxilergo-titulua dutenentzat.
  2. plazen % 20 Teknikari-titulua dutenentzat.
  3. plazen % 20 honako hauentzat:
    1. Dagokion aukeraren sarrera-proba bidez sartzen direnentzat. 
    2. 1147/2011 Errege Dekretuan ezarritakoaren bidez sartzen direnentzat, ikus beheagoan
    3. 25 urtetik gorakoentzat Unibertsitatean sartzeko probaren bidez sartzen direnentzat. 
    4. Beste Lanbide Heziketako Goi-Mailako Teknikari titulu baten bitartez sartzen direnak. 
    5. Unibertsitateko titulu baten bitartez sartzen direnak 
    6. Beste sarbide batzuk erabiltzen dituztenak (BBB titulatu izana,...)

 
Ordenazioa eta Baremazioa

a taldeko plazentzat, lehentasuna ematen zaie ikasi nahi duten tituluan batxilergo-modalitatea aginduta dutenei, eta, hala badagokio, tituluan aipatzen den irakasgaia gainditu dutenei.
Plaza nork lortzen duen eta nork ez mugatzeko, lehentasuna ezarri ondoren, eskatzaileak beren ikasketa-espedienteko notaren arabera ordenatuko dira.

b taldeko plazetarako, lehentasuna emango zaie egiaztatzen duten Erdi Mailako tituluaren eta ikasi nahi duten tituluaren artean I. kidetasuna dutenei. Gainerako eskatzaileei, lehentasuna esleitzen zaie egiaztatuta duten tituluaren eta ikasi nahi duten tituluaren artean II. kidetasuna dutenei. Kidetasunen zerrenda.
Lehentasun-talde bakoitzaren barruan, eskatzaileak beren ikasketa-espedientean agertzen den notaren arabera ordenatzen dira.

c taldeko plazak lortzeko, lehentasuna dute c.1 atalean daudenek, ondoren c.2 atalean daudenek, eta abar. Azkenik c.6 atalean daudenek.
Lehentasun-talde bakoitzaren barruan, eskatzaileak beren ikasketa-espedientean agertzen den notaren arabera ordenatzen dira.

Titulazioak edo eskakizunak 1147/2011 Errege Dekretuan ezarritakoak eta cII puntuko parte hartzen direnak

  • Batxilergo Esperimentaleko edozein modalitateko bigarren maila gainditu izana.
  • Unibertsitate-orientazioko edo unibertsitate aurreko kurtsoa gainditu izana.

 

Azalpen eskematikoa

 

Eskatzaileek esleipenari buruzko informazioa ikasgunea familien gunea aurki dezakete.

Ikasguneara inoiz sartu ez bazara, beharrezkoa da helbide elektroniko eta pasahitz baten bidez alta ematea, identifikazio-datuak betez.

Prozesuan parte hartu baduzu, egindako eskabide guztiak kontsultatu ahal izango dituzu.

Hurrengo estekan familien atariko erabiltzailearen gida bat, ager daitezkeen zalantzak konpontzeko, edukitzen da.

Matrikulatzeko epea: uztailaren 18arte.

Epe hau pasa ta gero, lortutako plazarako eskubidea galtzen da.

Azken aldaketako data: