Hezkuntza Saila

Informazio orokorra

Ikastetxe pribatu ez-unibertsitarioak

Hezkuntza Sailaren baimena behar da ikastetxe pribatuak ireki eta martxan jartzeko, irakaskuntza arautuak emateko.

Baimena tramitatzen da ezarritako prozedurari jarraituz, eta ematen da indarrean dagoen araudian ezarritako gutxieneko baldintzak betetzen badira.

Irakaskuntza arautuak hezkuntza-sistemak ezarritako irakaskuntzak dira eta ikastetxe publikoetan edo baimendutako ikastetxe pribatuetan ematen dira. Irakaskuntza horiek indarrean dauden ikasketa- antolamenduaren arauen arabera irakatsi behar dira.

Baimena ezinbestekoa da:

Irakaskuntza hauek ematen dituzten ikastetxe pribatuei:

  • Erregimen Orokorreko irakaskuntza arautuak:
    • Haur Hezkuntza 1. zikloa (0-3 urte)
    • Haur Hezkuntza 2. zikloa
    • Lehen Hezkuntza
    • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza
    • Batxilergoa
    • Lanbide Heziketa
  • Hezkuntza Berezia:
    • Gela irekiak
    • Gela egonkorrak
    • Zereginen ikaskuntza
  • Erregimen Bereziko irakaskuntza arautuak:
    • Irakaskuntza artistikoak: Musika; Dantza; Arte Plastikoak eta Diseinua.
    • Kirol Irakaskuntzak
  • Atzerriko ikastetxeak. Beste herrialdeetako hezkuntza-sistemen araberako irakaskuntzak
  • Musika eskolak. Arautu gabeko musika-irakaskuntzak