Hezkuntza Saila

EuskoSkills 2027

EuskoSkills 2027: Martxan da Euskadiko Lanbide Heziketako Txapelketa!

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak EuskoSkills 2027 antolatuko du martxoaran  2tik 4ra bitartean Ficoban.

EuskoSkills Euskadiko Lanbide Heziketako txapelketa da, eta bere helburu nagusia Lanbide Heziketako ikasleen gaitasunak eta talentua nabarmentzea da. Parte-hartzaileek euren ezagutzak, trebetasun teknikoak eta lan-ingurune errealetan moldatzeko gaitasuna erakutsiko dituzte, euren espezialitateetan bikaintasuna sustatzen duten erronkei aurre eginez.

EuskoSkillsek Lanbide Heziketa sustatzea eta ikasleak bikaintasunerantz motibatzea du helburu. Txapelketa honetako irabazleekin Lanbide Heziketako Euskadiko selekzioa osatuko da, eta selekzio honek gure erkidegoa ordezkatuko du SpainSkills txapelketan bertan beste autonomia-erkidegoetako onenekin lehiatuz.

EuskoSkillsek Lanbide Heziketaren kalitatea eta berrikuntza nabarmentzn ditu, enpresen eta hezkuntza-komunitatearen arteko lankidetza sustatzeaz gain. EuskoSkillsek gazteak lan-merkatuan arrakasta izateko eta euren sektoreetako liderrak bihurtzeko prestatzen laguntzen du.

Orrialde honen behealdean, 2025ko EuskoSkills txapelketa nolakoa izan zan laburbiltzen duen liburuxka eta bideoa kontsulta ditzakezu. Baliabide hauek txapelketaren bilakaeraren eta iazko edizioan parte hartu zutenek bizitako esperientziaren ikuspegi zehatza ematen dute. Euskoskill2025 bilakaerako dokumentazioa.

Liburuxka (PDF, 5 MB) (leiho berri batean irekitzen da)

Bideoa:

Jarraian, EuskoSkills 2027erako proposatutako kategoriak:

EuskoSkills 2027
04 MEKATRONIKA 
05 DISEINU MEKANIKOA-CAD 
07 CNC FRESAKETA 
10 SOLDADURA
13 KARROZERIA-KONPONTZEA
15 ITURGINTZA ETA BEROKUNTZA 
16 ELEKTRONIKA
17 WEB-GARAPENA
18 INSTALAZIO ELEKTRIKOAK
19 INDUSTRIA-KONTROLA
24 EBANISTERIA
25 ZURGINTZA
28 LOREZAINTZA
29 ILE-APAINKETA
30 ESTETIKA
31 MODAREN TEKNOLOGIA
33 AUTOMOBILAREN TEKNOLOGIA 
34 SUKALDARITZA
35 JATETXE ETA TABERNA ZERBITZUA
36 AUTOMOBILAREN PINTURA 
37 PAISAIAREN LORATEGINTZA
38 HOZTE ETA AIRE GIROTZE SISTEMAK 
39 SAREKO SISTEMEN ADMINISTRAZIOA
41 ARRETA SOZIOSANITARIOA
44 ERAKUSLEHIO-APAINKETA ETA IKUSIZKO MERKATURATZEA 
47 OKINTZA - PANADERÍA
49 IBILGAILU ASTUNEN TEKNOLOGIA
50 3D JOKOEN ETA ANIMAZIOEN DISEINUA 
53 CLOUD COMPUTING
62 ENERGIA BERRIZTAGARRIAK 
63 SISTEMA ROBOTIKO INTEGRATUAK 

EuskoSkills 2027ko izen-ematea

Izen-ematea bi fasetan egingo da:

  1. Behin-behineko izen-ematea: Urriaren 1etik 15era

Ikastetxeek behin-behineko kategoria bakoitzean parte hartzea aurreikusten duten ikasle kopurua adieraziko dute.

Jasotako parte-hartze datuak aztertu ondoren, EuskoSkills 2027ko behin betiko kategoriak eta ikastetxe bakoitzak kategoria bakoitzean aurkeztu ahal izango duen parte-hartzaile kopurua zehaztuko dira.

  1. Behin betiko izen-ematea: Abenduaren 1etik 15era

Ikastetxeek parte hartuko duten ikasleen behin betiko izen-ematea egingo dute, dagozkien kategorietan ikasleen datu pertsonalak, izena eta abizenak, adieraziz.

Eskaera-inprimakia bete behar da. Bete ondoren, posta elektroniko bat jasoko duzu izena eman duzula baieztatzeko.

Azken aldaketako data: