Hezkuntza Saila

2022ko LANBIDE HEZIKETAKO NAZIOARTEKO FOROA

2022ko azaroaren 15ean eta 16an Lanbide Heziketako Bikaintasunari buruzko 2022ko Foroa egingo da Donostian, Euskal Autonomia Erkidegoan, Espainian, Kultura Garaikidearen TABAKALERA nazioarteko zentroan.

Foroak Lanbide Heziketako Bikaintasun Zentroei buruzko Europako ekimenaren azken aurrerapenak aztertuko ditu. Europako Batzordeak eta Eusko Jaurlaritzak batera antolatu dute ekitaldia, Prestakuntzaren Europako Fundazioaren (ETF), Lanbide Heziketa Garatzeko Europako Zentroaren (Cedefop) eta Europako Batzordeko Hezkuntza eta Kultura Agentzia Exekutiboaren (EACEA) laguntzarekin, bai eta CoVE-en Praktiken Elkartearen eta Katapulten laguntzarekin ere.
Abian diren CoVE proiektu guztietako bazkideek parte hartuko dute, baita gaur egun Europan eta handik kanpo garatzen ari diren Lanbide Heziketako Bikaintasuneko beste ekimen batzuetakoek ere.
Ekitaldiak goi-mailako ordezkari politikoak ere izango ditu, gobernu nazionalak (EBkoak zein ETFko kide diren herrialdeetakoak), gizarte-eragileak eta horien ordezkariak Europan, Lanbide Heziketako elkarteak, eskualdeetako agintariak eta nazioarteko erakundeak, baita Europako erakundeak eta agentziak ere.
Topaketak helburu hauek izango ditu:
    • Berri ematea - Lanbide Bikaintasuneko Zentroei buruzko ekimena ezagutaraztea, Erasmus+ deialdietara aurkezteko sareak eta elkarteak sortzen laguntzea eta Lanbide Heziketako bikaintasun-ekimenean lan egiten duten erakundeen kopurua handitzea.
    • Parte hartzea - Nazioko eta eskualdeko agintarien kontzientziazioa, babesa eta parte-hartzea areagotzea Lanbide Heziketako bikaintasun-ekimenean.
    • Gizarteratzea – CoVE-en esperientziak eta ezagutzak gizarteratzearen arloko ekintza eraginkorrago baterako politikak egitearekin lotzea.
    • Adibide ematea - Abian diren CoVE proiektuen adibideak partekatzea eta Lanbide Heziketako Euskal Sistema aurkeztea, beste herrialde batzuetarako eredu inspiratzaile gisa.
    • Ikastea - Bikaintasun profesionalaren oinarrizko elementuetan oinarritutako eztabaida tematikoetan parte hartzea.
Ekitaldia hibridoa izango da, Donostian presentzia fisikoa izango du eta Internet bidez transmitituta.

Informazio praktikoa
    • Data: 2020/11/15- 2022/11/16
    • Helbidea: Andre Zigarrogileen Plaza, 1, 20012. Donostia

Izen-emateak, bai Donostian parte hartzeko bai online parte hartzeko, 2022ko urriaren 14ra arte egongo dira zabalik.

Izena emateko formularioa bete behar da.

Ondoren, email bat jasoko da inskripzioa konfirmatuz

Azken aldaketako data: