Hezkuntza Saila

LHko Sarbideko Baldintzak

Baldintza hauek guztiak bete behar dira:

1.– Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetarako

  • Hamabost urte beteak izatea, edo dagokion urte naturalaren barruan betetzea, eta hamazazpi urte baino gehiago ez izatea zikloan sartzean edo dagokion urte naturalean.
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako hirugarren ikasturtea edo, salbuespen gisa, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren ikasturtea eginda izatea.
  • Irakasle-taldeak gurasoei edo legezko ordezkariei Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo bat hastea proposatu izana.
    127/2014 Errege Dekretuaren 18. artikuluak dioen bezala, esleipen-prozesuan, behin II. eranskineko (hirugarren jarraibidearen 3. puntuko) a) letratik f) letrara bitarteko taldeei plazak esleitu ondoren, esleitu gabeko plazak geratuz gero, aukera egongo da plaza horiek inskripzioaren urte naturalean 17 urte edo gehiago dituzten pertsonei esleitzeko, baldin eta Lanbide Hezike-tako titulurik ez badaukate edo bigarren hezkuntzako ikasketak osorik bukatu dituztela egiaztatzen duen titulurik ez badaukate.

2.– Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetarako, hiru urterako prestakuntza-ibilbidearekin.

    Hiru urterako prestakuntza-ibilbidea duten Oinarrizko Lanbide-Heziketako zikloetan sartzeko aukera izango dute hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleek eta inskripzioaren urte natura-lean 17 urte edo gehiago dituzten eta titulurik ez duten pertsonek.

Baldintza hauetako bat bete beharko da:

  1. Gutxienez titulu hauetako bat izatea:
    • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua.
    • Oinarrizko lanbide-titulua.
    • Batxilergoko titulua.
    • Unibertsitateko titulua.
    • Lanbide Heziketako Teknikari edo Goi Teknikari titulua.
  2. Gainditu izana:
    • Hasierako Lanbide Kualifikazioaren Programa baten derrigorrezko moduluak.
    • Hezkuntza Administrazioak baimendutako ikastetxe publiko eta pribatuetan Erdi-Mailako Heziketa-Zikloak egin ahal izateko berariazko prestakuntza-ikastaro bat.
    • Erdi- edo Goi-Mailako Heziketa-Zikloetara sartzeko proba edo hogeita bost urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba.
    • Batxilergo Bateratu Balioaniztuneko lehen bi mailen multzoan gehienez ere bi ikasgai gainditu gabe.
    • Ertainen erreformako lehen ziklo esperimentaleko bigarren maila.
    • Unibertsitate-orientazioko edo unibertsitate aurreko kurtsoa.
    • Arte Aplikatuen eta Lanbide Artistikoen irakaskuntzetatik 1963ko planeko hirugarren maila edo komunen bigarren maila esperimentala.

Gainera, Erdi-Mailako Heziketa-Zikloetarako plaza-eskaera eskaintza baino handiagoa bada, Hezkuntza-Administrazioek ikastetxean Onarpeneko Kupo eta Lehentasunak ezarri ahalko dituzte.

Baldintza hauetako bat bete beharko da:

  1. Gutxienez titulu hauetako bat izatea:
    • Batxilergoko titulua.
    • Unibertsitateko titulua.
    • Lanbide Heziketako Teknikari edo Goi Teknikari edo Teknikari Espezialista titulua.
    • Batxilergo Bateratu Balioanizduneko (BBB) titulua.
  2. Gainditu izana:
    • Batxilergo Esperimentaleko edozein modalitateko bigarren maila.
    • Goi- Mailako Heziketa- Zikloetara sartzeko proba.
    • Hogeita bost urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba.
    • UZI edo PREU.

Goi-Mailako Heziketa-Zikloetarako plaza-eskaera eskaintza baino handiagoa bada, Hezkuntza-Administrazioek ikastetxean Onarpeneko Kupo eta Lehentasunak ezarri ahalko dituzte.

Azken aldaketako data: